Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Archive for category: Nafarroa

You are here: Home1 / Euskal Herria2 / Nafarroa

Ostiak bakarrik batzuentzat

25 azaroa, 2015/in BERRIA, Erlijioa, Euskal Herria, Iritzia, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Iñaki Petxarroman

Mezuak utzi dituzte Azkonaren erakusketan

Mezuak utzi dituzte Azkonaren erakusketan. IDOIA ZABALETA / ARP

Abel Azkona artistaren aurka salaketa jarri du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak, «profanazioagatik». Artistak pederastia hitza ostia sakratuekin idatzi izanak «sinestun kristauen sentikortasuna» mintzen duela uste dute. Estimatzekoa litzateke sentsibilitate bera azaldu bazuten aurreko asteburuan Espainiako eta Nafarroako hainbat elizatan Francisco Franco diktadore faxista omentzeko egindako mezen harira, esate baterako, «terrorismoaren gorazarreagatik» salaketak jarriz. Edota hainbat apaizek haurren kontra egindako sexu erasoen aurka orain bezain tinko eta sentikor aritu baziren. Baina, noski, ezin da denean egon.

Iruñeko Udalari ere ez zaio gustatu artistaren lana, eta iraintzat har daitekeen zati hori erretiratzeko eskatu dio. Abokatu kristauena baino jarrera ulergaitzagoa da udalarena, zer alderdik sostengatzen duten kontuan hartuta.

Izan ere, bitxia da arte sorkuntzari eta adierazpen askatasunari zer modu ezberdinez erreparatzen dion oraindik ere Francoren kume den gizarte honek. Oso ongi ulertzen du Frantziako edo Danimarkako aldizkariek Mahoma profetarekin txisteak egitea, baina erasoa —edo iraina— iruditzen zaio Kristoren gorputza adierazten duten ostiekin performanceak egitea. Garbi dago: diktadorea hil eta 40 urtera, ostiak batzuentzat bakarrik dira oraindik.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-25 13:39:352015-11-25 13:39:35Ostiak bakarrik batzuentzat

Erreakzionarioak

25 azaroa, 2015/in Erlijioa, Euskal Herria, Iritzia, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Anjel Erro

Azkenaldian bi aldiz gertatu zait. Berez desegoki edo neurri batean kritikagarriak iruditu zaizkidan bi konturen aurrean isilik egotea erabaki dut, jendearen erantzun gehiegizkoak harri eta zur utzi ondoren (erreakzioak berak itxi du, niri dagokidanez, eztabaida, arrazoia beste aldera makurraraziz). Espazioagatik, haietako azkena baino ez dut aipatuko.

Abel Azconaren obra batek piztu duen haserreak askoz gainditzen du erlijioa laidotzearen muga. Irain kitatze kolektiboko mezak katedralean, aitagure kaletarrak, denuntziak hirunaka. Logikoa iruditzen zait jende asko mintzea. Nork bere erlijioa à la carte aukeratzen duen arren, katoliko batek transubstantziazioan sinetsi behar du eta, beraz, olata horretan bere jainkoa dagoela. Ni katolikoa izatera, akaso pentsa nezake pederastia salatzea ere kontu sakratua dela eta olatak hor ongi erabiliak direla, azken finean, Jesu Kristok esana baitu: «ene anaie xipien hautarik bati egin draukazuen bezenbatean niri egin drautazue». Baina Jesu Kristori (ume batengan transubstantziatuari) zakila erakutsi, ukiarazi edo are ipurditxoan sartu diotenean, zenbat katoliko gutxi kaleetara eman den.

Azconaren artelana eskasa iruditu zitzaidan hasieran. Orain beharrezkoa ere bai.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-25 13:30:392015-11-25 13:36:12Erreakzionarioak

Abel Azkonaren erakusketak irekita jarraituko du Iruñean urtarrilera arte

25 azaroa, 2015/in Artikulua, BERRIA, Erlijioa, Euskal Herria, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Udalarekin ados jarri da Azkona, eta ‘Amen’ lana ez dute kenduko. Protestak ugaritu egin dira

Kristauak errezoan atzo Iruñeko Serapio Esparza plazan, Desenterrados erakusketaren kanpoan

Kristauak errezoan atzo Iruñeko Serapio Esparza plazan, Desenterrados erakusketaren kanpoan. IDOIA ZABALETA/ARP

Alde eta kontra. Babesa eta salaketa. Bi muturretako erreakzioak sortzen jarraitzen du Abel Azkonaren lanak Iruñean. Serapio Esparza plazako aretoan duenDesenterrados erakusketako lanetako bat da eztabaidaren iturria. Ostia sagaratuekin Pederastia hitza idatzita daramaAmen izeneko lanak, eta tirabira bizia piztu du kalean eta sare sozialetan. Baina udalak eta artistak erakusketa irekita mantentzea erabaki zuten atzo arratsaldean.

Askorentzat, iraingarria da Azkonaren lana. Beste askorentzat, adierazpen eta arte askatasuna. Atzo arratsaldean Serapio Esparza plazan eta erakusketan bertan ehunka kristau elkartu zen, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Herenegun, Gazteluko plazan egin zuten bilkura 200 sinestun inguruk.

Erakunde eta norbanako ugarik eskatu diote Azkonari eta Iruñeko Udalari performancea erakusketatik erretiratzeko, «herritar askoren sinismenen aurka» egiten duela iritzita. Udalak ere egin zion eskaera artistari, erakusketako hainbat edukik «herritarren parte baten arbuioa» eragin dutela ikusita. Atzo, baina, ados jarri ziren udala eta artista, eta erakusketa irekita egongo da urtarrilaren 17ra arte. Halaber, antza astelehenean erakusketatik «desagertu» ziren ostia sagaratuak berriz ez ipintzea ere adostu dute.

Iritziak iritzi, bere lanaren inguruan sortutako polemikak «grazia» egin dio artista iruindarrari. «Arte garaikideak beti eragin behar du erantzun bat, erreakzio bat; baina kasu honetan gertatzen ari dena bitxia da; deigarria egiten ari zait», esan du Nafar Telebistan egindako adierazpenetan. Azkonak dio «prozesu artistikoaren barruan» dagoela gertatzen ari dena. «Horrela ulertu behar da. Helburua ez zen horrelako egoerarik sortzea».

1936ko gerran fusilatutakoak eta haien familiak omentzeko maiatzean Iruñean egin zuen Enterrados performancearen bigarren zatia da erakusketa. Hura zen «obra nagusia», eta oraingo erakusketan ikus daitekeena «orduko zein beste performance batzuetako hondarrekin egindako lanak dira». Iruindarrak 242 ostia sagaratu erabili zituen, Iruñeko erakusketan ikus daitekeen argazkia egiteko. «Zehazki, Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Elizaren aurka jarri ziren salaketa kopurua».

Erakusketak sortu duen aferaren harira, egindakoarekin pozik agertu da Azkona, eta izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzeko prest. Hiru salaketa jaso ditu, baina ez da beldur: «Abokatuarekin hitz egin dut, eta esan dit lasai egoteko. Baina sei hilabeterako kartzelara joan behar badut, harro joango naiz, egin behar nuena egin dudalako».

Erreakzio soka luzea

Azkonaren lanak eta haren hitzek erreakzio soka luzea eragiten jarraitzen dute erakusketa ireki eta sei egunera. Atzo, kasurako, dozenaka lagun elkartu zen erakusketan. Amen lanaren aurrean jarrita, errezoan aritu ziren herritar asko. Sare sozialetan ere nabarmena da sortu den iskanbila.

Iruindarrarentzat, ordea, lanaren atzean «adierazpen askatasuna» dago: «Jendea zentzua galtzen ari da honekin guztiarekin». Azaldu duenez, «erakusketan badago Amen baino lan garrantzitsuagorik, eta pena da jendea lan bakarrean zentratzea». Azkonak gogoratu du fusilatuak direlaDesenterrados erakusketaren ardatz nagusia.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-25 13:20:322015-11-26 09:50:56Abel Azkonaren erakusketak irekita jarraituko du Iruñean urtarrilera arte

Abel Azconaren erakusketak aurrera jarraitzen du, bere obra batzuk “desagertu” ondoren

25 azaroa, 2015/in ARGIA, Artikulua, Erlijioa, Euskal Herria, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Iruñeko Udalak artistarekin adostu du erakusketa irekita mantentzea baina desagertutako obra berrezarri gabe.

pederastia-abel azkona

Azaroaren 20tik Iruñeko “Erorien Monumentuan” ikusgai dago Abel Azcona artista nafarrarenDesenterrados bilduma, oroimen historikoaren inguruan. Bertako obra batek baina sektore ultra-katolikoen erreakzioa ekarri du. Hainbat argazkitan ikus zitekeen Azcona ogi pusketa edo ostiekin “Pederastia” hitza idazten.

Sexu abusuen eta pederastiaren itzala Eliza Katolikoaren oso gainean egon da azken urteetan. 2014an Vatikanoak lehen aldiz azalpenak eman behar izan zituen publikoki Nazio Batuen Erakundean. Honekondorioztatu zuen Elizak ez duela nahikoa egin erakunde barruan adin txikikoen sexu-gehiegikeriekin amaitzeko.

Frankismoan Elizak haurren kontra izandako jazarpena azaltzen duten hainbat testigantza ere argitaratu da azkenaldian. Kataluniako TV3 telebista katean, esaterako, Els internats de la por  (Beldurraren barnetegiak) estreinatu zuten joan den maiatzean. Barnetegi horietan elizgizonek haurrei egiten zizkieten basakeriak agerian uzten ditu dokumentalak.

Erakusketaren kontrako erasoak

Azconaren obra Franco hil zela 40 urte bete direnean jarri dute, Emilio Mola eta José Sanjurjo militar golpistak lurperatuta dauden toki berean. Egileak berak azaldu duenez, ostia horiek elizkizunetan jauna hartzeko itxura eginez eskuratu omen zituen:

tweet abel azcona 1

Erakusketaren kontrako eraso fisikoak eta artistaren kontrako mezuak etengabeak izan dira egunotan. Hainbat elkarte erradikalek kereila jarri dute ostiak “profanatzeagatik”. Bestalde, pintaketak azaldu dira Iruñean barrena eta katolikoek bilkura eta errezo harrigarriak egin dituzte eraikin barruan; zenbaitentzat ez dago argi obrari loturiko “performancea” ote den hori guztia. Sare sozialetan ere oihartzun handia izan du gaiak:

tweet abel azcona 2 tweet abel azcona 3

tweet abel azcona 5 tweet abel azcona 6

Joseba Asiron Iruñeko alkateak asteartean esan zuen “adierazpen askatasunaren aldeko konpromiso ukaezina” duela baina hitzartutako erakusketan ez zela ageri pederastiarekin loturiko edukirik eta aitortu zuen “sentsibilitate batzuentzat iraingarri” izan zitekeela obra zehatz hori.

Asteartean ostien argazkiak zekartzan pieza “desagertu” egin zen. Udalak eta artistak erakusketarekin aurrera jarraitzea erabaki dute, baina desagertutako pieza berrezarri gabe.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-25 09:55:142015-11-26 10:03:39Abel Azconaren erakusketak aurrera jarraitzen du, bere obra batzuk “desagertu” ondoren

Abel Azkona artista nafarra salatu du Espainiako abokatu kristauen elkarteak, bere Desenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketan ‘Pederasta’ hitza ostia sagaratuez idatzi izanagatik

23 azaroa, 2015/in EHGAM Berri, Erlijioa, Euskal Herria, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Imagen publicada por Abel Azcona en su perfil de Facebook. tweet abel azcona pederastia-abel azkona Abel Azcona, fotografiado en su 'performance'.

tweet contra azkona pintada realizada en la madrugada del lunes al martes en el límite entre Barañáin y Etxabakoitz contra la exposición 'blasfema' del navarro Abel Azcona Kristauak errezoan atzo Iruñeko Serapio Esparza plazan, Desenterrados erakusketaren kanpoan El artista navarro Abel Azcona Rezan un Padre Nuestro en la plaza del Ayuntamiento de Pamplona como protesta contra la exposición de Abel Azcona La sesión de la Mesa y Junta de Portavoces se ha celebrado en el Salón de Plenos de Olite-Erriberri Un grupo de personas reza un rosario reparatorio en la Sala Conde de RodeznoMezuak utzi dituzte Azkonaren erakusketanAbel Azkona

abel azcona coran abel azcona pederastia abel azcona pederastia 2 abel azcona pederastia 3 La plataforma 'Respeto por Navarra' se manifiestó el jueves para pedir la retirada de la exposición de Abel Azcona (Iban Aguinaga) Cerca de 300 personas se manifestaron ayer frente al Ayuntamiento y lanzaron proclamas contra Asiron. Imagen de la concentración del jueves frente al Consistorio

2015-11-24, Iruñea. Katolikoek elkarretaratzea egin dute Abel Azkonaren erakusketa salatzeko. 24-11-2015, Pamplona. Protesta de los catolicos parar denunciar la exposición de Abel Azkona Katolikoen elkarretaratzea , Abel Azkonaren erakusketa salatzeko.Argazki ondoan batzuk errezatzen belaunikoz hasi dira.

2015-11-26, Iruñea. Abel Azkonaren erakusketa dela eta, muturreko katolikoen protesta 26-11-2015, Pamplona. Protesta ultracatólica ante el Ayuntamiento por la exposición de Abel Azconaabel azkona

  • BERRIA: Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari
    • Abel Azkonaren erakusketak irekita jarraituko du Iruñean urtarrilera arte

    • Angel Erro: Erreakzionarioak
    • Iñaki Petxarroman: Ostiak bakarrik batzuentzat

    • «Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»

    • Hedoi Etxarte: Fundamentalistak
    • Fanatismoaren kontrako protesta egin dute Iruñean

    • Abel Azkona artistak profanazio deliturik egin zuen ikertuko du Iruñeko epaitegiak

    • Abel Azkona deklaratzera deitu du epaile batek otsailaren 25erako

    • Azkonaren aldeko elkarretaratzea egingo dute etzi

    • ARTEA, MARRA GORRIEN MENPEKO

  • ARGIA: Abel Azconaren erakusketak aurrera jarraitzen du, bere obra batzuk “desagertu” ondoren 
    • Abel Azconak epaileari: “Prozesua errespetatzen dut, baina ‘performance’-aren jarraipena da”
  • EITB: Presentan una querella contra una muestra de Abel Azcona en Pamplona
  • DEIA: Presentada una querella contra una exposición en Iruñea con hostias consagradas
    • Rezan un rosario en la Sala que exponía las hostias consagradas
    • Las hostias de Abel

    • Abel Azcona: “Considero que el arte es una herramienta de provocación”
  • NOTICIAS DE NAVARRA: Abel Azcona ‘desentierra’ gran parte de su obra en el Monumento a los Caídos
    • Querella contra la muestra de Abel Azcona por formar con hostias consagradas la palabra ‘pederastia’
    • Abel Azcona: “Si se censura no será mi decisión”
    • Asiron pide a Azcona que “reconsidere” algunos contenidos de su exposición “en aras a favorecer un clima de convivencia”
    • Abel Azcona insiste: “La obra continúa y la exposición finaliza el 17 de enero”
    • Asiron afirma que la pieza ‘Amén’ no estaba prevista en la exposición de Azcona y aboga por su retirada
    • El arzobispo de Pamplona convoca una misa de ‘reparación’ tras la exposición de Abel Azcona
    • “Desaparecen” las hostias de la exposición de Azcona, que acepta no reponerlas
    • La muestra de Azcona continúa pese a ‘desaparecer’ parte de la polémica obra
    • Abogados Cristianos recoge más de 100.000 firmas en ‘change.org’ contra la muestra de Abel Azcona
    • La muestra de Abel Azcona continúa con normalidad
    • La plataforma ‘Respeto por Navarra’ anula el rosario del martes para “rebajar tensión” en torno a la exposición
    • BINGEN AMADOZ: Ferminico
    • “Amén”, la polémica pieza de Abel Azcona, vendida por 285.000 €
    • Abel Azcona niega que su polémica muestra buscara una ‘ofensa directa’ y confía en que se archive la causa
  • DIARIO DE NAVARRA: Presentada una querella contra la muestra de Abel Azcona por “profanación”
    • UPN y PP se quedan solos en su “repulsa” a la exposición de Azcona
    • Aparecen pintadas de protesta contra la exposición de Azcona
    • Rezan un Padre Nuestro en la plaza del Ayuntamiento de Pamplona como protesta contra la exposición de Abel Azcona
    • El Arzobispado convoca una “misa de reparación” este miércoles

    • El arzobispo de Pamplona convoca una misa de ‘reparación’ tras la exposición de Abel Azcona
    • La muestra de Azcona sigue con la parte polémica pero sin las formas sagradas

    • Misas de ‘reparación’ en Pamplona y Tudela y posible ampliación de la denuncia

    • UPN vuelve a cargar contra Asiron por “tratar de engañarnos” con la exposición

    • Abel Azcona asegura que “la obra continúa” hasta el 17 de enero

    • Abel Azcona dice que ha vendido ‘Amén’ por 285.000 euros

    • Azcona dice que “en ningún momento” buscaba “una ofensa directa”

  • PUBLICO:Abogados Cristianos se querella contra el artista Abel Azcona por usar hostias en su exposición en Pamplona
  • EL MUNDO: Querella contra una exposición en Pamplona con hostias consagradas
  • NAIZ: Carmen Alba denuncia ante la Fiscalía una exposición en Iruñea por contener hostias consagradas
    • Asiron solicita «sosiego» tras la polémica creada por la exposición de Abel Azcona
    • Joseba Asiron pide a Abel Azcona que «reconsidere» algunos contenidos de su exposición
    • PEIO IZCUE BASAIL: SANGRE Y MATERIAS FECALES (SOBRE LA EXPOSICIÓN DE ABEL AZCONA)
    • DENUNCIAR LA PEDERASTIA
    • Abel Azcona vende por 285.000 euros la obra ‘Amén’ y los dona
  • EL CORREO: Diócesis de Pamplona tacha de “sacrilegio” la exposición
    • Desaparecen las hostias del polémico montaje en Navarra
    • El alcalde de Pamplona defiende la libertad de expresión
  • EL DIARIO: Cosas que no se pueden hacer con una hostia consagrada
    • El alcalde de Pamplona defiende la libertad de expresión pero pide “no llegar la ofensa” en la exposición de Azcona

    • La Plataforma ‘Respeto por Navarra’ llama ahora al diálogo, pero mantiene su rechazo a la exposición de Azcona

    • “En Pamplona, si me toca un juez muy de derechas dirá que cometí un delito”

  • LA SEXTA: Polémica en Navarra por una exposición con hostias consagradas que escriben la palabra pederastia
  • VICE: Abel Azcona cabrea a los ultras cristianos al escribir “pederastia” con hostias consagradas
  • PAMPLONA ACTUAL: Atacan la exposición de Abel Azcona rompiendo tres piezas
  • PLAYGROUND: Decenas de hostias consagradas bastan para formar la palabra PEDERASTIA
  • ORDEN FRANCISCANA:  Abel Azcona comete la mayor ofensa contra la fe católica en España desde la persecución religiosa del siglo pasado
  • EL ESPAÑOL: “Asistí a 242 eucaristías y con las hostias hice la palabra pederastia”
  • EL PAIS: Un artista declara ante el juez por una exposición con hostias consagradas
  • EL CONFIDENCIAL: Habla el rey de la blasfemia: por qué escribí “pederastia” con hostias consagradas
  • LA REPÚBLICA:  Imputan al artista que formó la palabra “pederastia” con hostias consagradas
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-23 16:46:282016-04-24 11:01:50Abel Azkona artista nafarra salatu du Espainiako abokatu kristauen elkarteak, bere Desenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketan ‘Pederasta’ hitza ostia sagaratuez idatzi izanagatik

Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari

23 azaroa, 2015/in Erlijioa, Euskal Herria, Kultura, Nafarroa, Pederastia

Abel Azkonaren erakusketak “erlijio sentimenduen aurkako delitua” egiten duen jakiteko txostena bidali dio Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak fiskalari. Azkonak ostiralean aurkeztu zuen erakusketako lan batean ‘pederasta’ hitza idatzi zuen sagaratutako ostiekin.

Abel Azkona artistari elkarrizketa argazkiak. Irudian, Abel Azkona. Fotos de entrevista al artista Abel Azkona. En la imagen, Abel Azkona,

Abel Azkona artistari elkarrizketa argazkiak. Irudian, Abel Azkona.

Sare sozialetan bolo-bolo ibili zen bart Abel Azkonaren azken erakusketa. Artistak norberaren eta besteen oinazearen inguruko gogoeta sustatu nahi duDesenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketarekin, eta bertan ikusgai dagoen lanetako batek eztabaida bizia piztu du: ‘Pederasta’ hitza ostia sagaratuekin idatzia.

Azkonak azaldu zuen Iruñeko eta Madrilgo hainbat mezatan bildutako ostiekin egin duela lan hori. Espainiako abokatu kristauen elkarteak haren aurkako salaketa jarri du, “profanazioagataik”.

Gainera, elkarteak Change.org-en sinadura bilketa martxan jarri du, “Bilduren udalak erakusketa berehala bertan behera uzteko”, erakusketa Iruñeko Udaleko areto batean dagoelako ikusgai. Oraingoz, 46.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.

tweet abel azcona

Erreakzioak

Sare sozialetan ez ezik, Azkonaren lana gizartean oihartzun zabala izaten ari da. UPNk Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen mahaian aurkeztu du adierazpen bat artistaren lana gaitzesteko. Baina eskaria ez dute onartu ordezkariak, gainerako talde guztiek aurka bozkatut baitute, PP izan ezik.

Santos Villanueva Iruñeko artzapezpikuak deitoratu du Azkonak “sinesdunen sentiberatasunaren aurka” jo izana, eta artistaren aurkako neurri legalak aztertzen ari da. Villanuevak adierazi du “jende asko2 harremantean jartzen ari direla eurekin erakusketa deitoratzeko. “Sagaratutako forma bezalako gauza sakratu batekin jokatu du. Are gehiago, artistak mezetatik hartu dituela onartu du”. Artzapezpikuaren ustez, “edozer egin daiteke, baina sinesdunen sentiberatasunari eraso gabe”.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-23 16:35:012015-11-23 17:03:32Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari

LUGATIBEk jakinarazi duenaren arabera, bikote batek eraso homofoboa jasan du iragan den asteburuan, Iruñan

18 azaroa, 2015/in EHGAM Berri, Erasoak, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Nafarroa

LUGATIBEren kumunikatua:

Euskaraz/Castellano

Pasaden asteburuan gaueko ordu batak aldera Kaldereria kalean Lugatibeko kide batek eta bere bikoteak kalean musukatzeagatik eraso homofobo bat jasan zuten, asanbladako beste kide batzuk lekuko zirelarik.

Bikotea asanblada baten ostean afaltzetik bueltan mehatxuak eta irainak jaso zituzten kalean musukatzeagatik. Erasotzailea mutiko gazte bat zen, beste hainbat mutil gazteren laguntzarekin.

Bertan geunden pertsonen erantzuna bere muturraren aurrean elkar muxukatzea izan zen, ezkutatu edo burua jaitsiko ez dugunaren seinale, ez dugulako gure sexualitatea etxeetan bakarrik adieraziko, gizarte honetako pertsona batzuek nahi duten moduan. Honen aurrean erasotzaileak eta bere lagunek gorroto handiagoarekin erantzun zuten eta jazarri egin zituzten asanbladako kideak toki publiko batera iritsi arte.

Erasotuak izan ziren pertsonak ongi daude eta erasoa polizia foralaren aurrean saltzea erabaki zuten. Bertan tratu egokia jaso zuten, baina txandako agenteak bere ezjakintasuna ikustarazi zuen eraso homofobo baten aurrean nola erantzun behar den erabakitzeko.

Ez da ez lehen aldia, ezta azkenekoa transmarikabibollera pertsonek horrelako egoera bat jasan behar izan duguna. Gogorazten dugu ere, duela gutxi Lumatzak antzeko gertakari baten inguruan egindako salaketa publikoa, eta baita ezkutuan, pribatutasunean gelditzen diren hamaika eraso. Ezin da ahaztu ere Hego Euskal Herrian gorroto delituetan lehenak genero identitate eta orientazio sexualean oinarritzen direnak direla.

Hori dela eta LUGATIBE asanbladatik egoera hau publikoki salatu nahi dugu eta laster LGTBI kolektiboaren aurkako erasoei aurre egiteko protokolo bat sortzeko komisio bat sortuko dugula jakinarazten dugu.Honen helburua horrelako eraso baten aurrean ze pauso jarraitu behar diren argitaratzea da. Gainera instituzioei arazo larri honen aurrean erantzun irmo bat izan dezaten eskatzen diegu.

Disidentzia sexualetik kaleak eta espazio publikoak errebindikatzen ditugu eta berresten dugu erregimen heteropatriarkal honi zein bere homofobiari ez diogu arnasa hartzen utziko kaleetatik.

Pertsonala politikoa da!

Erasorik ez erantzunik gabe!

LUGATIBE, Nafarroako gazte asanblada transmarikabibollera

——————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————–

El pasado fin de semana en torno a la una de la madrugada del sábado, un miembro de Lugatibe y su pareja vivieron una agresión homófoba por besarse en público en la Calle Calderería, ante la presencia de parte de la asamblea.

La pareja venía de cenar después de una reunión del colectivo y tuvieron que vivir una situación tensa donde se les insultó y amenazó con gran agresividad por besarse en la calle. El agresor era un joven que se encontraba acompañado por otros adolescentes.

Nuestra reacción fue una besada pública improvisada entre las personas del colectivo que ahí nos encontrábamos, como una manera de afirmar que no vamos a agachar la cabeza, ni a escondernos, ni nos van a confinar a vivir nuestra sexualidad en los hogares; como parte de la sociedad quiere. Ante esto, el agresor y sus acompañantes respondieron aún con más odio.

Las personas afectadas se encuentran bien y decidieron denunciar los hechos ante la Policía Foral donde el trato fue correcto aunque afirman que el agente de turno tenía un gran desconocimiento sobre cómo actuar ante una agresión homófoba.

No es la primera vez ni será la última que las personas transmarikabibolleras tenemos que vivir una situación como ésta. Cabe recordar la denuncia pública hecha recientemente por Lumatza donde se relata una situación parecida a ésta, al igual que las cientos de agresiones que quedan silenciadas y no transcienden de los asuntos personales. Los crímenes de odio por cuestión de identidad de género y orientación sexual en Euskal Herria tienen el dudoso honor de ocupar el primer puesto en esta tipología de delito.

Por ello, desde la asamblea LUGATIBE queremos denunciar los hechos y anunciamos la próxima creación de una comisión para crear un protocolo contra las agresiones LGTBfóbicas, que recoja cómo proceder ante estas situaciones e instamos a las instituciones a actuar ante este grave problema.

Desde la disidencia sexual reivindicamos la calle, el espacio público y seguiremos combatiendo al régimen heteropatriarcal y su homofobia desde las calles.

Lo personal es político!

Ni una agresión sin respuesta!  

Si nos tocan a una, nos tocan a todas!

 

LUGATIBE ASAMBLEA JOVEN TRANSMARIKABIBOLLERA DE NAFARROA

NAIZ: Lugatibe denuncia una agresión homófoba en Iruñea

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-18 22:18:072016-03-27 01:53:31LUGATIBEk jakinarazi duenaren arabera, bikote batek eraso homofoboa jasan du iragan den asteburuan, Iruñan

Transexualak babesteko adierazpena aurrera, UPN eta PP gabe

21 urria, 2015/in ARGIA, Berria, Euskal Herria, Nafarroa, Politika, Transexualitatea

Nafarroako Legebiltzarra

Pertsona Transexualen Despatologiaren Nazioarteko Egunarekin adierazpena eraman dute Mahai eta Eledunen batzarrera kolektibo horren alde. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal duguk, PSNk eta Ezkerrak babestu egin dute eta UPN zein PP abstenitu egin dira.

Nafarroako Parlamentuaren izenean adierazpen horrek jasotzen duena da, babesa ematen diotela aktibista talde horrek transexualen alde egindako lanari eta transexualen patologizazioaren aurka. Horrez gain, herritarrei dei egiten diete heldu den urriaren 24an antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera. Transexualen eskubideen alde egitera deitu dute gizartea.

Nafarroako Parlamentua “transfobiarik gabeko gunea” dela ere jaso du adierazpenak eta transexualen aurkako erasoak salatu ditu. Horrez gain, legea indartzea ere adostu dute.

(Albistea CC lizentzia baliatuta ekarri da Euskalerria Irratitik. Hemen originala)

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-10-21 09:28:092015-10-21 09:28:09Transexualak babesteko adierazpena aurrera, UPN eta PP gabe

Nabarra, tierra de diversidad. Hautsi heteroaraua nonahi

28 ekaina, 2014/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/05/nabarra-tierra-de-diversidad-2014.jpg 1245 1600 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2014-06-28 13:23:202016-05-26 13:25:05Nabarra, tierra de diversidad. Hautsi heteroaraua nonahi

«Hondakin sozial baten emaitza da nire obra guztia»

26 urtarrila, 2013/in BERRIA, Elkarrizketa, Erlijioa, Euskal Herria, Kultura, Nafarroa

Abel Azkona artistak propioago sentitzen ditu lan autobiografikoak, baina salaketa ekintza artistikoengatik da ezagunagoa. Bideo batean Koran bat jateagatik mehatxuak jaso ditu orain, adibidez.

Abel Azkona

Abel Azkona Argazkia: LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Bare mintzo da bere iraganaz Abel Azkona artista iruindarra (Madril, 1988), baina sakona da haren hitzek ageri duten zauria. Haurtzaroko tratu txarrez ari da, prostituta baten seme izateaz, adopzioaz, nerabezaroko suizidio saioez… Eta ezin finagoa da, haren kasuan, artearen eta autobiografiaren muga. Izan ere, zauri hori du sorkuntzaren ardatz nagusietariko bat. Halere, Eating a Koran (Koran bat jaten) lanagatik agertu da egunotan hedabideetan. Liburu sakratua jaten ageri da Azkona bideo pieza horretan, eta mehatxuak jaso ditu horregatik. Dioenez, fundamentalismoa salatzeko asmoa zuen, eta ez da ildo autobiografikotik urruntzen azalpenean. «Opus Deiren edo muturreko islamisten fundamentalismoa ez da nigandik kanpoko zerbait. Halakoen indarragatik ez balitz, eta laguntza handiagoak izan balira, amak abortatu egingo zukeen eta ez zukeen ume abandonatu bat sortuko».

Espero zenuen mehatxurik?

Arte kritikoa da nirea, eta beti izaten du erantzun bat. Mailak eta mailak daude, baina espero nuen zerbait. Pieza egin aurreko eta ondorengoak ere haren parte dira, eta gertatutakoak erakusten du fundamentalismoa erreala dela.

Hainbat erakusketa dituzu orain Malagan, bi hilabeteko bira duzu gero Kolonbian, Miamin ondoren… Eta eskukadaka konta daitezke 2012an egin zenituen performanceak ere. Frenetikoa da zure agenda.

Arte mota honetan bizi ahal izateko etengabe egon behar duzu batetik bestera. Gorputza da lanabesa, eta beharrezkoa da bertan egotea. Saioz saio, gainera, aldatu egiten da pieza bakoitza. Harrera aldatzen da, ingurua, ikusleak… Museoetan eta galerietan egoteaz gainera, saiatzen naiz gune alternatiboetan ere egoten. Hortik nator. Orain zazpi urte kalean hasi nituen lanak, eta nire sorkuntzaren parte bat horra eramaten saiatzen naiz beti.

Nolako da sorkuntza prozesua?

Bi multzotan banatzen ditut nik piezak. Nire prozesu autobiografikoari lotutako lanek osatutakoa da haietariko bat. Izan dudan haurtzaro zailari lotutakoak: abandonua, drogamenpekotasuna, prostituzioa… Nire ama biologikoarekin enpatizatzeko ni neu ere prostituitu egin naiz pieza horietariko batean. Etengabe lantzen dut nire mina. Baina badut nire baitako haserrea kaleratzeko beste ildo bat ere. Garrantzitsua iruditzen zait museoetan eta galerietan eskaintzen didaten espazioa erabiltzea arrazismoaz, sexu nortasunaz eta feminismoaz esateko ditudanak esateko.

Ildo autobiografikoa sentitzen duzu propioen, halere.

Barne zauri hori ikertu eta esploratzeko hasi nintzen ni arte mota honetan. Arte kritikoa ere interesatzen zait, ordea. Kritikatzen ditudanek ukitu dute nire bizitza, eta badut eskubidea haiei buruz zerbait esateko. Eliza katolikoak sexu nortasunaren inguruan duen jarrerak nire inguruko jendeari eta niri neuri kalte egiten badigu, eta nik hori kritikatzeko nire gorputza badaukat, kritikatu egingo dut. Eta orain, gainera, espazio publikoetara eraman dezaket salaketa hori. Mc Donalds jomuga duen ekintza bat prestatzen nabil orain, Malagako CAC Arte Garaikideko Zentrorako.

Eta ekintza hori nola lotzen duzu zure biografiarekin?

Umeak produktu bihurtzen dituzte. Happy meal menuetan oparitzen dituzten jostailuekin, adibidez, hori egiten dute. Eta umea produktu bilakatzearena badago lotuta nire esperientziarekin. Aipatu ditudan bi ildoak uztartuta daude. Hondakin sozial baten emaitza da nire obra. Ni neu hondakin sozial bat naiz, gauzak ongi egin ez direlako jaio den jostailu apurtu bat. Badut eskubidea, beraz, salaketa artea egiteko.

Mina eragiten diozu zeure buruari maiz. Zaurian gatza botatzea, zauria kontrolatzeko bide bat da, beraz?

Bai. Nire lana ez da antzeztutakoa, nik benetan esploratzen dut barruan dudana, eta gaizki pasatzen dut. Negar egiten dut, antsietate arazoak izaten ditut, mina… Kanporatu egiten ditut nire barne min horiek, ikusleak errealitatea ezagut dezan. Baina ez soilik horretarako. Egoista ere bada egiten dudana, normalean jendeari ez baitzaio ikusten duena ederregia iruditzen. Niretzat egiten dut lan hau. Nerabezaroan egin ditut suizidio saioak, zauri hori nire bizitzaren parte zenik ez onartzeagatik, baina nire bizitzaren parte oso garrantzitsua da. Ez dut ahaztu behar, eta ez dut abandonatu behar. Presente izan behar dut, eta hartatik abiatuta eraiki behar dut. Orain etengabe esploratzen dut min hori, eta horrek ematen dit egonkortasuna. Mina nik gobernatzea.

Ikusgarritasunak piezen mezua oztopatuko duen kezkarik ez duzu?

Inbidia handia diot Esther Ferrer artistari. Asko egin dezake berak oso gutxirekin. Ni ere saiatu naiz, baina ezin dut. Hemendik 50 urtera, agian ahal izango dut, baina, oraingoz, ezinezkoa zait. Askatu beharreko gauza asko ditudala sentitzen dut. Horregatik dira nire lanak hain muturrekoak.

Bertakoa zara, eta Iruñean egin duzu lan maiz. Zer erlazio duzu hiriarekin?

Hiri feudal bat da, zaharkitua eta ultrakontserbadorea. Oso interesgarria da arte mota hau egiteko. Saltxitxak egiteko txerri haragia behar dela esan ohi dut, eta hemen haragi asko dago. Kalera atera eta istilu bat eragiteko aukera dago beti, eta poliziak atxilotu egin nau. Jendea eskandalizatzen bada, ez da haiei urrunekoa zaien konturen bat lantzen duzulako, baizik eta oso gertuko zerbait ukitu duzulako. Gai kritikoren bat lantzen dudanean eskandalizatu badira, izan da gai hori etxean dutelako.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2013-01-26 10:01:152015-11-24 10:04:37«Hondakin sozial baten emaitza da nire obra guztia»
Page 8 of 8«‹678

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT