Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Archive for category: Nafarroa

You are here: Home1 / Euskal Herria2 / Nafarroa

EHGAM Nafarroak “MariBuruari Ekin Bazterrean / Maripensando en los márgenes” ekialdia aurkezten du, urriak 8, Iruñako Condestable Jauregian

2 October, 2022/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa/by Editorea

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2022/10/maripensando-2022.mp4

 

Bazkarirako, arratsaldeko tailerretan izena emateko eta afaltzeko formularioa bete:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSev9jvzB8OiUeYXEy7ym74JgbbBQ-H0TmaP-wgFj05XKF_Egw/viewform

 

Berria medioetan:

  • Noticias de Navarra : Nueva jornada de EHGAM Nafarroa para “maripensar en los márgenes”
  • NAIZ : LGTBI+ pertsonen beharrei buruz hausnartzeko jardunaldia antolatu dute urriaren 8an Iruñean

 

  • Ekitaldiaren argazki batzuk:

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-10-02 19:53:332022-10-10 17:46:27EHGAM Nafarroak “MariBuruari Ekin Bazterrean / Maripensando en los márgenes” ekialdia aurkezten du, urriak 8, Iruñako Condestable Jauregian

Nafarroako E28J Plataformak elkarretaratzea deitzen du, maiatzaren 17an, Udaletxe Plazan, arratsaldeko 8etan

10 May, 2022/in EHGAM Berri, Nafarroa/by Editorea

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-05-10 21:17:332022-05-17 21:41:43Nafarroako E28J Plataformak elkarretaratzea deitzen du, maiatzaren 17an, Udaletxe Plazan, arratsaldeko 8etan

EHGAM-Nafarroak hainbat ekitalditan hartu du parte azken aldi honetan

23 April, 2022/in EHGAM Berri, Nafarroa, Sin categoría/by Editorea
  • EHGAM NAFARROA Aberri Egunean:

  • EHGAM NAFARROA Errepublika Egunean:

  • EHGAM NAFARROA Korrikan:

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-04-23 21:50:292022-04-23 21:51:54EHGAM-Nafarroak hainbat ekitalditan hartu du parte azken aldi honetan

Badator MARIKAROA!!!

9 January, 2022/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa/by Editorea

Marikaroa Zizur Nagusiaren herri-ekimen bat da, sexu eta genero aniztasuna gizarte osoa inplikatzen duen balio gisa aldarrikatzeko eta LGTBI+ kolektiboen borroka ibilbideak ezagutarazteko. Adin eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu, urtarrilaren 13an, osteguna, hasiko den jarduera programa bat antolatuz, Insumision Marikak intsumisio astean eman zuen hitzaldian Marika hitza erabiltzeak sortu zuen polemika aurrekari duena. Termino hori irainaren berrjabetze gisa aldarrikatzen dugu, borrokarako tresna bihurtzeko. Lehenengo jarduerak EHGAM Nafarroaren ibilbidea ezagutzea du helburu, eta Zizurreko institutuko batxilergoko ikasleek egingo dituzten galderen bidez izango da, ostegun honetan, 18: 00etan, kultur etxean… aurretik, manifestu bat irakurriko da eta Xabier Vanilla arrasatearraren film labur bat pasatuko da.

Argazki batzuk:

Berria medioetan:

  • Noticias de Navarra: Enero ‘Marika’ en Zizur Mayor
  • PamplonaActual: Zizur acoge el Mes Marika-Marikaroa con diferentes eventos para celebrar la diversidad
  • ZizurArdoi: Zizur acoge el Mes Marika-Marikaroa con diferentes eventos para celebrar la diversidad

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2022/01/badator-marikaroa-2022-1.jpg 1500 1500 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2022-01-09 20:47:212022-04-23 21:32:16Badator MARIKAROA!!!

Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean

24 September, 2021/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa/by Editorea
Planik irailaren 25ean?
MARIBURUARI EKIN BAZTERREAN 2021. 
  • Ikusi  hemen goizeko jardunaldia
  • Ikusi hemen  arratsaldeko jardunaldia
Egitaraua.

09:00-09:15 Akreditazioa Marikondestablen

09:20an aurkezpena.
09:30-11:45 Feminismo Inklusiboa.
Hizlariak: MIRIAM SOLÁ GARCÍA eta DIEGO MARCHANTE
11:45-13:15 Marikak munduan barna
Hizlariak: IBAI FRESNEDO eta ORGULLO VALLEKANO.

BAZKARIA.

17:00-19:30. Kankaneoa: gozamenerako estrategiak.
Hizlariak: JOSAN LANGARITA eta IRA HYBRIS

Noticias de Navarra: ‘Maripensando 2021’, jornada LGTBI+ este sábado en Pamplona – Diario de Noticias de Navarra

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2021/09/mariburuari-ekin-bazterrean-2021-banner.jpg 1080 1920 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2021-09-24 23:00:082021-09-26 20:39:43Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean

EHGAM Nafarroak “Mariburuari ekin bazterrean” ihardunaldia antolatzen du, urriren 3an, Iruñeko Kondestable Jauregian

23 September, 2020/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa/by Editorea

TOKIA BETETA
Tokia baieztatu ez bazaituzte, jarraitu streaming bidez.
👉 https://tinyurl.com/MariPensando 👈

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2020-09-23 21:09:152020-10-02 19:28:43EHGAM Nafarroak “Mariburuari ekin bazterrean” ihardunaldia antolatzen du, urriren 3an, Iruñeko Kondestable Jauregian

Nafarroako Plataforma E28J-k manifestazioa deitzen du, ekainaren 28an

28 June, 2020/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa/by Editorea
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2020-06-28 01:05:392020-06-28 01:05:40Nafarroako Plataforma E28J-k manifestazioa deitzen du, ekainaren 28an

Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu

23 March, 2017/0 Comments/in BERRIA, Berria, Erlijioa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika, Transexualitatea/by Editorea

Dozenaka lagunek bat egin zuten protesta bilkurarekin. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

GASTEIZ. Dozenaka pertsonak transfobiaren kontrako aldarria entzunarazi zuten atzo Gasteizen. Hazte Oir elkartearen autobusa Eusko Legebiltzarrera iritsiko zela zabaldu zuten goizean sare sozialetan, eta arbuioa adierazteko bilkurara deitu zuten mugimendu feministak eta LTGBI kolektiboak. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten protestarekin. Autobus transfoboa, baina, ez zen agertu.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-23 14:23:342017-03-24 14:25:23Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu

Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra

22 March, 2017/0 Comments/in BERRIA, Berria, Erlijioa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika, Transexualitatea/by Editorea

Protesta artean heldu da Hazte Oir elkartearen autobusa Nafarroara. Lelo eta ikur transfobo guztiak kentzera behartu ditu Iruñeko Udalak. Protestan ari ziren gazteetako bat harrapatu du autobusak

Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarri bihurtu zuen eskuin muturraren paseo propagandistikoa izan behar zuena.

Alde batetik, herritarren eta eragile sozialen presioak izugarri zaildu zuen Hazte Oirren egitekoa. Bestetik, Nafarroako erakundeek ere ez zioten bidea erraztu: Iruñeko Udalak autobuseko errotulazio oro kentzera behartu zuen elkarte ultrakatolikoa, hiriburura sartu ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa; eta Nafarroako Gobernuak eta legebiltzarrak, bestalde, adierazpen bana argitaratu zuten, kanpaina transfoboaren aurka. Espainiako Gobernuko ordezkaritza izan zen eskuin muturrari oxigeno pixka bat eman zion erakunde bakarra, autobusari zirkulatzeko baimena emanda.

Nafarroara sartu ziren unetik beretik, argi zegoen ikuskizuna lortu nahi zutela Hazte Oir taldekoek. Haur transexualen aurkako mezua epaitegietan kamustuta, biktimaren rola bete nahi izan zuen elkarteko presidente Ignacio Artsuagak, «adierazpen askatasuna» aldarrikatuta. Baina karta hori ere ezin izan zuen berak nahi bezala jokatu. 12:00etan Nafarroako Legebiltzarrera joatekoa zen Artsuaga, manifestu bat erregistratzera, baina, Iruñean protestak antolatu zituztela jakinda, ordubete lehenago egin zuen hitzordua kazetariekin, Zuastiko gasolindegian. Autobusetik jaitsita, ordea, elkarretaratze batekin egin zuen topo. Han ziren, besteak beste, E28 plataformako, Bilgune Feministako eta LAB sindikatuko kideak, Transfobia ez, Ez zarete ongi etorriak eta Nafarroa: aniztasun lurraldea zioten pankartekin, besteak beste.

Diskurtsoa lasai eman ezinik, alde egitea erabaki zuten Hazte Oirreko kideek. Guardia Zibila arduratu zen, bultzaka, autobus laranjari bidea irekitzeaz, eta han ziren manifestari eta kazetari batzuk atxiki egin zituzten, identifikatzeko. Segizio transfoboa, baina, ez zen urrunera iritsi: gasolindegi batetik, hurrengora. Hiper Eroski merkataritzagunera, hain zuzen. Han geldiarazi zuen autobusa Iruñeko Udaltzaingoak, hirian ibiltzeko baimena behar zuela argudiatuta. Eta baimen hori eskuratu ahal izateko, autobuseko lelo eta ikur guztiak kendu behar izan zituzten Artsuaga eta bere bi laguntzaileek.

Errealismo magikoko eleberri batetik edota landismoko pelikula zahar batetik aterata zirudien eszenak: elkarte ultrakatolikoko bi buruzagiak, oparitarako paper laranja esku batean eta zeloa bestean, hanka puntetan, euren leloak estali nahi eta ezin. «Arazo logistikoak ditugu», aitortu zien Artsuagak kazetariei. Goiko aldeko hitzak estaltzera iristen ez zirenez, eskailera bat eskatu zieten ondoko tailerreko langileei, baina ez zieten utzi. Azkenean, Eroskiren hipermerkatura sartu behar izan zuen Hazte Oirreko kide batek, eskailera bat erosteko. Protestak eta oihuak baino ozenago entzuten ziren jendearen barreak, eskuin muturreko militanteak mezu transfoboak oparitarako paper pusketekin estaltzen saiatzen ziren bitartean.

Arazo logistikoak konponduta, ia ordubeteko atzerapenarekin sartu zen Hazte Oirren autobusa Iruñean. Ordurako, dozenaka lagun zain ziren Sarasate pasealekuan, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean. LGTBI kolektibo, ikasle elkarte eta bestelako gizarte eragileez gainera, han ziren Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNko ordezkariak ere, protestan. Herritar ugarik arrautzak jaurti zizkioten autobusari, eta leihoak ukabilez jotzen hasi ziren, «Hazte Oir, kanpora!» oihukatzen zuten bitartean. Tentsioak goia jo zuen une hartan: manifestariak atzean utzi nahian, azeleragailua sakatu zuen autobus gidariak, eta emakume bat harrapatu zuen. Espaloian etzanda gelditu zen gaztea, baina autobusak ez zuen gelditzeko imintziorik ere egin. Gerora, anbulantzia batek eraman zuen osasun etxera. Zauriak zituen oin batean eta aurpegian.

Giroa ikusita, amore eman behar izan zuten ultrakatolikoek: manifestu transfoboa parlamentuan aurkeztu beharrean, Nafarroako Gobernuko erregistrora eraman zuten. Epikotasuna eta drama nahi zituen Hazte Oirrek, baina propagandarik gabe gelditu zen orduan ere, kameretatik urrun, isilean sartu eta atera baitzen Artsuaga. Atzeko atetik.

Iruñetik aterata, autobusa Gasteizera zihoala zabaldu zen sare sozialetan, eta elkarretaratzea antolatu zuten Andra Mari Zuriaren plazan. Iluntzean, ordea, autobusaren arrastorik ere ez zegoen Gasteizen. LGTBI mugimenduaren arabera, Madrilera itzultzea erabaki zuen Hazte Oirrek.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-22 14:19:112017-03-24 14:23:19Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra

“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa

21 March, 2017/0 Comments/in BERRIA, Berria, Erlijioa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika, Transexualitatea/by Editorea

Gizon bat Hazte Oirren autobuseko mezuak estaltzen, protesta artean. / Iñigo Uriz, Argazki Press

Parlamentura joan nahi zuten elkarteko kideek autobusean, han oharra uzteko, baina ez dira iritsi. Udaltzaingoak geldiarazi du aurrena autobusa, harik eta logotipoak eta leloak estali arte. Parean jarri zaion jendea jo du autobusak. Gutxienez pertsona bat zaurituta dago, eta anbulantzian eraman dute. Iruñetik irten ostean, Gasteiz aldera abiatu da ibilgailua. Zuzeneko kontaketa egin du Ion Orzaiz kazetariak. Bideoa albiste barruan.


Iritsi da Iruñera Hazte Oir taldearen autobusa. Zuastiko ordaintokian adierazpenak egin dituzte, eta hiriburura abiatu da autobusa, baina Udaltzaingoak geldiarazi egin du. Esan diete logotipoak estali ezean ezin direla hiriburuan sartu. Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak esan du debekuak debeku legebiltzarrera joango direla. Gainera, salatu du ez dagoela adierazpen askatasunik: “Gure logoa estaltzera behartu gaituzte. Iruñean ez dago askatasunik”. (Bideoa: Argazki Press)

Logoak estalita, parlamentura abiatu dira. Han, baina, transfobiaren kontrako protestan elkartuta zeuden hainbat lagun, eta aurre egin diete. “Hazte Oir kanpora!” oihuak egin dizkiete, besteak beste, eta arrautzak ere bota dizkiete. Handik alde egin behar izan dute, baina bidean, parean jarri zaien jendea jo du autobusak. Neska bati hanka ere zapaldu dio.

Bitartean, Arsuagak manifestua utzi du Nafarroako Gobernuko erregistroan.

Protesta artean hartu dute autobusa Zuastin ere E28, LAB eta Bilgune Feministako kideek. “Ez, ez, ez, transfobiarik ez” eta “faxistak!” oihu egin diete besteak beste, eta “ez zarete ongi etorriak” esan diete.

Joseba Asiron alkateak esan du adi egongo direla autobusak ez ditzan mezu transfoboak erakutsi. Izan ere, gogora ekarri duenez, halaxe dio araudiak. Gainera, gaitzetsi egin du “oso sentibera den gizartearen zati baten kontra” kanpaina egitea. Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du elkartearen jarrera eta autobusarekin egiten ari diren kanpaina. Guztientzako giza eskubideen errespetua nahi duela azpimarratu du gobernuak, “baita transexualentzat ere”.

Iruñean martxoaren 3an egindako manifestazioan jakinarazi zioten elkarteari autobusa ez dela ongi etorria izango. Hala ere, Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak dio Nafarroako hiriburuko askok azaldu dietela babesa.

Madrilen eta Bartzelonan ez zioten sartzen utzi autobusari. Baina elkarteak ibilgailu gehiago prestatu ditu. Chrysallisek haren kontrako salaketa jarrita dauka.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-21 14:15:592017-03-24 14:19:02“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa
Page 4 of 8«‹23456›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT