Entries by Editorea

DIARIO VASCO: «Tematia naiz. Lau aldiz joan nintzen ‘Alpeetako distira’ harrapatzera»

Bakartxo Aniz Aldasoro, Argazkilaria Bakartxo Aniz Aldasorok argazki-erakusketa ipini berri du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan Bakartxo Aniz Aldasorok argazki-erakusketa ipini berri du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Eta, Urretxura aldatu aurretik, Donostiako Boulevarrean izan da, oso harrera ona izan duelarik. Iruñean jaioa, aitaren herrian bizi da orain, Legardan. Gaztetan basozain moduan egin zuen lan, […]

BERRIA: “Askatzailea izan da genero arauak bihurtzen dabilen jendearekin lan egitea”

Marie Losier (Rambouillet, Frantzia, 1972) zinemagilea New Yorkeko undergroundaren erretratugilea da. Artelekun (Donostia) dabil egunotan bere lana erakusten. Gaur, hiru film aurkeztuko ditu, 17:00etatik aurrera. Gaur paperean argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau. Oso normala ematen duzu. Nolatan hasi zinen New Yorkeko faunarik bitxienean interesa hartzen? Oso normala ematen dut, alajaina [barre]. Ameriketako literatura eta […]

BERRIA: Printzesa deseraikitzen

Martxoaren 8ari begira (II). Emakumeen nortasuna Printzesaren irudiarekin lotuta dago egungo gizarteak sustatzen duen andre eredua. Feministek hainbat lantegi antolatzen dituzte, feminitate hori hautsi eta jabekuntza prozesua abiatzeko. Virginie Despentes pentsalari feminista frantziarrarena da ohartarazpena: «Izan gaitezen errealistak: saldu diguten ideal hori, emakume txuri seduzitzailea baina ez puta, ongi ezkondua baina ez inoren itzalpekoa, lan […]

“Sexualitatea, Genero eta Garapena”-ri buruzko kurtsoa antolatzen du MEDICUS MUNDIk

 Aurten, martxoaren 17 tik apirilaren 3ra arte izango da,  Donostiako EHU-ko Ignacio M. Barriola Zentruan (Aularioa). Kurtso egiteak,  kreditu bat suposatzen du eta hiru pertsonak hautatuko dira Perun Manuela Ramos Mugimenduarekin  bi hilabetez PRAKTIKA BEKADUNAK egiteko. Ikastaroan izena emateko, martxoaren 10 arte email bat bidal dezakezue voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera, gaian “XIII. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren […]

ARGAZKI ERAKUSKETA BAKARTXO ANIZ

GONBIDAPENA / INVITACIÓN Inaugurazioa Martxoak 7 marzo 19:00 Juan de Lizarazu aretoa (Labeaga 27 – URRETXU) Ikusgai martxoaren 23ra arte Abierta hasta el 23 de marzo Asteartetik igandera, 17:30 – 20:30 De martes a domingo, 17:30 – 20:30

BERRIA: Afrika, homosexualen zigor

Kontinenteko herrialderik gehienetan, delitu dira sexu bereko pertsonen arteko harremanak. Halakoengatiko kondenak gogortzeko asmotan dabil Uganda; oraintxe, bizi guztiko kartzela zigorra ezar dakieke homosexualei. Kampalako kaleetan barrena larri dabil John Wambere. Aitortu du sarri jiratzen dela inor atzetik dabilkion egiaztatzeko. Denis Wamalak ez du sekula garraio publikorik erabiltzen hirian, eta, afaltzera edo zerbait hartzera joatekotan, […]

ESTRENO MUNDIALA KORTXOENEAN!!!

OTSAILAK 27, OSTEGUNA: KORTXOENEA GAZTETXEAN (GROS) ARRATSALDEKO 19:O0 DOHAINIK JUEVES 27 DE FEBRERO- KORTXOENEA GAZTETXEAN (GROS) 19:00 HORAS GRATIS 27 Urte ez dira ezer! Zintzilik Irratia, herri baten historia (Zintzilik Irratia, 80´, 2013) Euskara / Gaztelera (azpititulatua) Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako […]

TAUPADA FEST, Otsailak 22 MOGAMBO Aretoan

Antolatzaileak: Mamba Negra, Lepotik Zintzilik eta KRASH! Oreretako Zintzilik Irrati libreko hiru programa musikal eta kontrakultural horietako jendea gara. Musika azkarrarekiko eta letra kritikoekiko dugun maitasunak elkarturik TAUPADA FEST izena jarri diogun jaialdia antolatzea erabaki dugu. Otsailak 22, larunbata Mogambo Aretoa (Trintxerpe) 22:00 tan- 5 euro THRASHGRESSION – Trash Metal Zarautz Zarauzko kostaldetik soinu gogorrak […]