«Ezberdintasunen naturaltasuna» aldarrikatu nahi du Zinegoak jaialdiak
Sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdietan erreferente bilakatzen ari da Zinegoak eta, aurten, «ezberdintasunen naturaltasuna» aldarrikatuz abiatuko du 2018ko edizioa. Otsailaren 19tik martxoaren 4ra bitartean burutuko da jaialdia eta Emilie Jouvet zinemagile frantsesak jasoko du Ohorezko Saria. ATARIKOAK Zinegoak abiatu aurretik, otsailaren 14an hasita «3, 2, 1… Zinegoak!» ekitaldi sorta ere antolatu dute. […]
