ABEL AZKONA. ARTISTA:«Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»
Kirioak dantzan jarri dizkie Azkonak katoliko hertsiei ‘Amen’ artelanarekin. Umorez hartu du «erreakzio neurrigabea», baina min eman dio protestek erakusketaren mezua urardotu izanak. Euria ari du Serapio Esparza plazan. Dozena bat pertsona daude erorien monumentuaren aitzinean, zain, aretoa noiz irekiko. Aitzinean, lau udaltzain, eraikina zaintzen. 18:00etan, aretoa zabaldu dute, eta Abel Azkonaren (Madril, 1988) Desenterrados […]