Gazteen %35ek uste dute gurasoek beren homosexualtasuna onartuko luketela

Hogei urtez azpiko seiehundik gora gazte itaundu dituzte Ipar Euskal Herrian goi mailako lanbide heziketako bi ikaslek, homofobiaren indarra neurtzeko. Lege mailan aurrerapausoak izan direlako pozik agertu diren arren, sexu bereko pertsonak gustatzen zaizkienen aurkako erasoek etenik ez dutela gogorarazi du Bascos elkarteak. Horien erdiak interneten gertatzen direla diote gainera, eta bereziki, Twitter-en. Homofobiaren aurkako…

Homofobia badago

Orain ez asko, Argia aldizkarian kontatu nuen lehen aldiz 1995eko amaiera aldera gertaturiko anekdota bat. Estatuko talde gay-lesbiano guztiok Madrilen egin behar genuen manifestaziorako deialdiaren nondik norakoak erabakitzeko azken batzarra Bilboko EHGAMen egoitzan izan zen. Bertan, besteak beste, Pedro Zerolo (egun PSOEko Gizarte-Mugimendu eta GKEekiko Harremanetarako Idazkaria) egon zen, garai hartan elkarte bateko presidentea zen…

Sexua askatasunez bizitzeko mugimendu politikoa

Kitzikan gazte antolakundea urte hasieran sortu da. Sexualitatea eta ekintza politikoa bateratzen ditu. Heteropatriarkatuaren aurka, garai bateko jarrera politiko erradikala berreskuratu nahi dute. Eskualdeka hasi dira lanean, eta Hego Euskal Herri osoan zabaltzea dute helburu. Urtarrilaren 31n aurkeztu zuen bere burua Kitzikan gazte antolakundeak. Bergarako (Gipuzkoa) gaztetxean elkartu ziren hamarnaka lagun. Norbanakoen eta talde gonbidatuen…

Ikastetxeetan aniztasun sexuala lantzen laguntzeko gidaliburua aurkeztu dute Iruñean

STEILAS sindikatuaren LGTIBQ Taldeak genero eta aniztasun sexuala lantzen laguntzeko gidaliburua aurkeztu du ostegunean, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queerrekiko fobiaren aurkako nazioarteko egunaren atarian. Ikastetxeetan LGTBIQfobia normalizatu izana salatu dute: “Darabilgun hizkera adibide ezin hobea da ikusteko zein punturaino duen hainbatek, marimutil edo marikoi bezalako hitzak euren hiztegian sarturik”. “Hezkuntza komunitatea jendartea bezain…

Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako protokoloa aurkeztu du LABek

Gaur egun, anistasun sexualdun 10 pertsonetatik 7k lanean nolabaiteko diskriminazio homofobikoa jasan dutela onartzen dute, eta kasurik gehienetan, egoera hauek ez dira salatzen. Gerataera hau ez da kasualitatea, jendarte heterosexista eta patriarkalaren ondorio baizik, anistasuna izkutatu eta diskriminatzen duen jendartean, horrelakoak gertatzen dira. Lan munduan, sexualitate anitzeko pertsonen kolektiboak zailtasun handiak ditu askatasunez beren norabide…