“Miss Mayor toma la palabra” liburuaren aurkezpena, abenduaren 12an Teila Fabrikan
Datorren ostegunean, hilak 12, “Miss Major toma la palabra” liburua aurkeztuko dugu, Katakrakeko lagunekin batera.
Kay Subijana filosofoa arituko da gonbidatu gisa, editoreekin batera. Gaztelaniaz izango da aurkezpena.
Miss Major trans eskubideen aldeko militantea da, eta Stonewall-eko istiluetako beteranoa.
Sexu-langile izandakoa eta kartzelaren aurkako aktibista, GIBaren aurkako borroketan figura ezaguna da, eta Bellevue-ko ospitaleko biolentzia psikiatrikoa jasandakoa.
Egiako Teila Fabrikan elkartuko gara, arratsaldeko 18.30etan.
Animatu eta ekarri lagunak!
EHGAM Nafarroak ‘XOKA Jite disidenteak’ antolatzen du, azaroaren 5,13 eta 19an
Argazki batzuk:
XOKA medioetan:
-
EUSKALERRIA IRRATIA: Genero disidentzia hizkuntzara eramanen dute Xoka jardunaldiek Iruñean
-
BERRIA : Askatzeko dauden korapiloak