Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Irungo taberna batean gertatzen ari diren jazarpen homofoboak salatu dituzte

Eskina Mosku tabernako jabeak zein langileek irainak eta mehatxuak jasaten dituzte egunero. Salaketak jarri dituzte, baina egoera ez da aldatu. Gehituk «urgentziazko neurriak» eskatu ditu hauek babesteko. Irungo Eskina Mosku tabernako langileek egunero jasaten dituzten «jazarpen homofobo errepikakorrak» salatu ditu Gehitu elkarteak. Azaldu duenez, egoera ez da berria, azken urteetan jazotzen ari dena baizik. Duela […]

Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

BILBO. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak joan den larunbatean Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du. Gizon batek bi emakume jo zituen elkarri musu ematen ari zirelako, EGK-k azaldu duenez. «Guztiz onartezina» dela adierazi dute; erasoen lekuko izan daitezkeenei dei egin diete ez daitezen isildu eta halakoen kontra jardun dezaten.

Bigarren eraso lesbofobo aste berean Bilbon

Baserri tabernan gertatukoaren aurkako elkarretaratezea eta ordu gutxi geroago, Bilboko Iturribide kalean gizon batek erosotu du neska bat, haren neska-lagunarekin musukatzen ari zelako   BERRIA MEDIOETAN: BERRIA: Bilbon izandako eraso lesbofoboa salatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak GARA: El Consejo de la Juventud de la CAV denuncia otra agresión lesbófoba en Bilbo EL CORREO: Denuncian la agresión a dos […]

Bilboko Gordoniz kaleko Baserri tabernak bi neskak bota ditzute, elkarrekin lantantzeagatik.

Bilboko sexu askapenerako elkarteek musukada batera deitu dute, gaur larunbata 24an, arratsaldeko 19etan, Etxaniz suhiltzailaren plazan. Bi neskak, afaltzeko asmoarekin tabernan zeudela, lokaleko jabeak lehenago publikoki ondo portatzeko eta gero tabernatik joateko eskatu zien, BERRIA MEDIOETAN; EL CORREO: «Nos echaron por darnos un abrazo, estoy indignada» Colectivos LGTB se concentran frente al Bar Baserri tras la expulsión […]

“Munduak ez gaitu aldatuko; guk aldatuko dugu mundua”

Kalean jolasean ari zirela, ezezagun bat joan zitzaien Jen Anderson eta haren semeari. Semeak gona janztea “oker” zegoela esan zien, eta argazkiak egin zizkien. Amak mezu bat idatzi zuen sarean, eta birala egin da. Mezua, euskarara itzulita, albiste barruan. Orain egun gutxi, kalean jolasean ari ziren Jen Anderson eta haren semea. Kolore biziko gona bat […]