Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Homofobiaren aurpegiak

Gizarteak inoiz baino normaltasun handiagoz ikusten du LGTBI komunitatea, baina ez da guztiz islatzen egunerokoan. Homofobiak bizirik dirau herritarren artean, nahiz eta «kontraesanezkoa» izan daitekeen. Stonnewalleko (New York, AEB) istiluen 47. urteurrena da gaur. Poliziek izen bereko tabernan egindako sarekadari erantzunez, altxatu egin ziren New Yorkeko gay, lesbiana eta transexualak. Mugarri bihurtu zen altxamendu hura […]

«I’M ORLANDO, BUT I’M NOT GAY»

AITZIBER PZ. KARKAMO Orlandoko gertaerek astindua eman dio Mendebaldeko ikuspuntutik mundu deitzen diogun errealitateari. Sarraskiaren egileak marikoiak gorroto zituela jakin zen arren, Texasko gobernadoreorde ultrakatolikoak erailketak justifikatu bazituen ere, hildakoei azken agurra emateko behar duten tanatorioetan ultraeskuindar homofoboak bildu baziren ere, triskantzaren arrazoi zehatzak ahaztuz, bortizkeriarik gabeko mundua aldarrikatzen duten mezu inozo bezain hutsez bete […]

Ekainaren 28an plazerez desobeditzera dei egin du Bilgune Feministak

Familia nuklearraren nagusitasuna ezbaian jarriz, «heteroaraua plazerez desobeditzeko» hautua babesten du Bilgune Feministak ekainaren 28ko «borroka egunaren» atarian. Parte hartzera animatu du. Sexualitateari eta plazerari dimentsio politikoa emateko saialdi erabatekoa izan dadin lanean jarraitzen du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Ez dituzt e «praktika lesbikoak arauaren barnean sartu» nahi, baizik eta araua bera deslegitimatu. Praktika-aniztasuna errealitate […]

Gutxienez 50 lagun hil dituzte homosexualak biltzen diren lokal bati eraso eginda, Orlandon

Goizaldean, lokalean dantzan eta festan ari zirenei tiroka ekin die erasotzaileak, eta ondoren han bertan gotortu da. Hasieran hildakoak 20 direla esan duten arren, azken zenbaketaren ostean 50 direla berri eman dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea ere hil dela, tiroketan. Homosexualak elkartzen diren lokal batera sartu, eta festan zebiltzanen kontra tiro egin du gizonezko batek, […]