Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Legezkoa da gizon homosexualek odola ematea

PARIS. Indarrean da Frantziako Gobernuak gizon homosexualei odola emateko bidea irekitzen dien baimena. Orain arte galarazia zuten, eta orain ere kritika ugari eragin dituen eran zabaldu diete horretarako modua: ziurtatu behar dute hamabi hilabetean ez dutela sexu erlaziorik izan.

Futbolak eta jai giroak maskulinitate eredu tradizionalak sustatzen dituzte

Gazteek genero eredu zaharrei eusten dietela berretsi du Emakundek saritutako ikerketa batek. Kontzientzia kritikoa garatzeko, kontzientzia feministaren garrantzia nabarmendu dute Futbolak, jaiek eta zenbait aisialdi eremuk maskulinitate eredu tradizionalak sustatzen dituzte. Ondorio horretara heldu da Emakundek saritu duen ikerlan bat. «Horrek ez du esan nahi kirola egiten duten neska-mutilek ideia horri eutsiko diotenik, baina egia […]

Aldarria, harro eta ozen

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan. Arratsaldean izango dira deialdi nagusiak: 19:30ean eta 20:00etan. Ozen entzungo da gaur, urtero legez, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen aldarria kalean. Aurreko egunetan antolatu diren ekitaldiez gain, hainbat mobilizazio eta bestelako egitasmo egingo dituzte gaur. […]

Heteroarauaren ihesean

Errefuxiatuen eta, bereziki, haien artean sexu disidenteen eskubideak aldarrikatu dituzte LGTBI komunitatearen eguneko manifestazioetan «Harrotasuna» eta «lotsa» uztartu dituzte ehunka lagunek Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioak egin zituzten atzo, Harrotasunak ez du mugarik lelopean. «Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoirik. Badugu, ordea, zertaz lotsatu», ohartarazi […]

Lantegietan LGTBIfobiaren aurkako borroka indartzeko premia ikusi du LABek

Sindikatuen arteko elkarlana sustatzeko asmoa iragarri du sindikatuak. Elkarretaratzea egin du Bilbon goizean, eta Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du. LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko Arriaga plazan elkartu dira LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean lantegietan ere sexu askatasuna aldarrikatzeko. Urtzi Ostolozaga sindikatuko bozeramailearen esanetan, “krisia hasi zenetik ugaritu egin dira erasoak”. Haren esanetan, […]