BERRIA: UDAKO SERIEA. Gurasotasuna eta zaintza (II) Alberto Santisteban eta Iñaki Alonso Oztopoak, erakundeetan
Elkar ezagutu zutenean, emakumeekin ezkonduta zeuden: bi neskaren aita zen bat, eta mutil batena bestea. Auzitegietan gatazka luzea gainditu ondoren, alabekin bizi izan dira, urteetan. Kezkatuta geratu zen Alberto Santistebanen (Trapaga, Bizkaia, 1958) semea, 13 urte zituela, aitak esan zionean amarengandik banandu eta beste gizon batekin bizitzera joango zela. «Arduratuta zegoen, bera ez zelako ni […]