Bilgune Feministak: Badatoz Kafeta Feministak – Irailak 26
- Zer da kafeta feministak ekimena? gune informala, autogestionatua, hilean behin egingo den saioa feministon artean eta herri mugimenduen artean saretzeko
- Non egingo diren kafeta feministak? ItxasGain etxe sozial okupatuan, aldapeta kalea 62. espekulatzaileenak izan diren lekuak guk geuk berreskuratu eta kudeatzeko
- Zer har dezakegu kafeta feministetan? garagardo, ardo eta zuku ekologikoak, pintxo begetariano eta beganoak. dena maitasunez eta guk geuk egindakoa prezio xumean
- Zer egingo da kafeta feministetatik ateratzen den diruarekin? borroka feminista erresistentzia kutxa, ekimena sustatu eta ItxasGain zaindu
- Nondik etortzen da kafeta feministetan jartzen den janaria? inguruko hortuetatik truekearen bidez edo proiektu autonomoetara dirua bideratuz
- Noiz irekiko da kafeta feminista? hilero azken ostiraletan. irailak 26 aurkezpena. eta non? aldapeta kalea, 62 donostianGustatzen bazaizu etorri, gozatu, eta zabaldu!