Trans
TRANSITOAK Naoufal eta biok zubia zeharkatzen ari gara elkarrenganantz», idatzi nuen atzokoan. Neure ukatzeak ari naiz hobeto konprenitzen eta menturaz gainditzen. Ohartzeak akordura ekarri dit Julio Cortazarrek El libro de Manuel-en sortutako irudia: «Jendea zubia zeharkatzen da zubia»; alegia, zubia ez da zubia jendeak zeharkatzen ez badu. Beraz, subjektua eta ekintza ezinbestekoak dira zubia izan […]
