Author Archive for: Web arduraduna
About Editorea
This author has not written his bio yet.
But we are proud to say that Editorea contributed 4642 entries already.
Entries by Editorea
E28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaEkainaren 28an, igandean, danontzat egindako plana proposatzen dizuegu, errebindikatzailea eta herrikoia. Hasiko gara 13:00etan Triangun, trikipandero kalejirarekin. 17:00etan Indautxuko plazan prest egongo gara benetako manifan parte hartzeko. Ondoren, Houseofbasqueersen drag ikuskizuna 21:00etan 7katun eta amaitzeko pintxada! Animatu eta etorri!
HARROTASUNA BERRESKURATU! ‘Gure Karrozak’ Zinegoak-en. BIRAn,ekainaren 20an, arratsaldeko 17:00etan
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaZinegoaken 23. edizioaren baitan, Ehgametik *Harrotasuna Berreskuratu (Gure karrozak)* proiekziora eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko beharrari buruz gogoeta egiteko mahai-inguru batera gonbidatzen zaituztegu. Erakunde eta enpresen merkantilizazioaren eta pinkwashinaren aurrean, espazio bat ireki nahi dugu Harrotasunaren betiko oinarriei buruz pentsatzeko: borroka, memoria, erresistentzia eta komunitatea. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatuko dugu sistemak gure aldarrikapenak produktu […]
HARROTASUNA BERRESKURATU!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna berreskuratu! Reclaim pride. Erakundeek eureganatu nahi dute LGTBIQ+ kolektibo guztion borroka, edukiz husteko. Guztia kapitalismoaren eta turisfikazioaren mesedetan. Horri BOIKOT! Animatzen zaituztegu ez parte hartzera Bilbao Bizkaia Harroren txiringitoetan: Bilboko karrozen desfilean, edo hurbileko herrien ekitaldietan. E28 Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ozen esan nahi diegu: EZ ANTOLATU EZER EKAINAREN 28ri […]
Maiatzak 17 – LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.
/in EHGAM Berri, Euskal Herria#ehgam #SexuAskapena #maiatzak17 #LGTBIQAfobiariAurre
NAKBA 1948-2026. PALESTINA ASKATU!
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaGaur, 78 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute. Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko. Sexu- eta genero-disidenteok […]
EHGAMek eta Katakrakek ‘Zinema torzido’ antolatzen dute maiatzaren 15ean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, NafarroaIsa Sáez eta Erik Rodriguez zinemagileen film “torzido” laburren proiekzioa. Egileak bertan izango dira filmak komentatu eta publikoarekin hitz egiteko 💬👀 Proposamen honetarako aukeratutako film laburrek identitate disidenteak eta gure lurraldearekin duten harremana aztertzen dituzte 🌈 Antolatzaileak: Ehgam Nafarroa eta Katakrak
