Los homosexuales chinos buscan el amparo de la ley para su lucha

Aunque la aceptación de los LGBT en China es cada vez mayor, aún existen prejuicios

Aunque la aceptación de los LGBT (lesbianas, gais, bisexuales y transexuales) en la sociedad china es cada vez mayor y ha logrado progresos notables en la última década, aún se ve lastrada por una nube de desconocimiento y de prejuicios, especialmente dentro de las propias familias. Todavía existen en China clínicas que usan el electrochoque para “curar” la homosexualidad o libros que definen la atracción por el mismo sexo como una “desviación”. Para luchar por sus derechos, los activistas han empezado a recurrir a los procesos judiciales.

La discriminación está, por ley, prohibida en China. Y la homosexualidad dejó de estar vetada en 1997, cuando dejó de estar penada como “gamberrismo”. En 2001, se eliminó oficialmente del registro de enfermedades mentales. No existen grupos de activistas contra los homosexuales, como pueda ocurrir en EE UU. Entre los jóvenes que viven en las ciudades, “más del 80% dice aceptar a los LGBT”, puntualiza Xin Ying, directora de la ONG Beijing LGBT Center. Pero aún es un tema tabú, del que no se habla en público y que cuesta aceptar a las familias.

Aunque la aceptación de los LGBT (lesbianas, gais, bisexuales y transexuales) en la sociedad china es cada vez mayor y ha logrado progresos notables en la última década, aún se ve lastrada por una nube de desconocimiento y de prejuicios, especialmente dentro de las propias familias. Todavía existen en China clínicas que usan el electrochoque para “curar” la homosexualidad o libros que definen la atracción por el mismo sexo como una “desviación”. Para luchar por sus derechos, los activistas han empezado a recurrir a los procesos judiciales.

La discriminación está, por ley, prohibida en China. Y la homosexualidad dejó de estar vetada en 1997, cuando dejó de estar penada como “gamberrismo”. En 2001, se eliminó oficialmente del registro de enfermedades mentales. No existen grupos de activistas contra los homosexuales, como pueda ocurrir en EE UU. Entre los jóvenes que viven en las ciudades, “más del 80% dice aceptar a los LGBT”, puntualiza Xin Ying, directora de la ONG Beijing LGBT Center. Pero aún es un tema tabú, del que no se habla en público y que cuesta aceptar a las familias.

Fundamentalistak

Hedoi Etxarte

Egia da, German Esparza liburu saltzaileak esan duen bezala «gatazka bat ezin da aztertu soilik gatazkatik onurak aterako dituztenak zeintzuk diren ondorioztatuz». Beraz, ezetz esan diezaiogun cui prodest scelus, is fecit klasikoari. Ze horrek esan nahiko luke François Hollandek antolatu zituela frantsesek Parisen azaroak 13an egindako atentatuak, adibidez. Eta, halere, egin beharreko ariketa da, Serapio Esparza plazako aretoan egindako erakusketak ze onuradun izan dituen zuzenean. Lehena Abel Azcona performerra. Bigarrena Opus dei eta UPN: haiek ez dute —salbuespen folklorikoren batekin— parte hartu asteon ikusi ditugun mugimendu sozial ultrakatolikoen elkarretaratzeetan. Baina parte hartu gabe Iruñeko Udala ahultzeko dinamikak on egin die.

Eztabaidaren mailan sistema liberala gailendu da argiki. Hainbesteraino hilean 600 euroko soldata daukatenak ere entzun ditugula —oihuka ari ziren aldarri hau fundamentala iruditu zaielako— adierazpen askatasunaren alde. Adierazpen askatasun akritiko bat. Posmoderniak, nork bere burua bakarrik zaindu behar duen ideologiak eta egungo erlijioek —ekialdeko soinketen bidez gure logeletaraino sartu diren horiek— indartzen dutenpentsamendu positiboa-rekin bat: nahi duzuna lor dezakezu eta halakoak.

Eta iritsi gara 2015era munstro garaikide askorekin: arabiarrak masiboki bonbardatzen dituzten sozialdemokratekin eta enkaje sozialik ez dutelako jihadean edo mugimendu ultrakatolikoan sartzen diren gazteekin. Iritsi gara eta ez daukagu «esfera publiko» burgesik. Ez dago kritikarako gaitasunik, horrek balio konpartituak eskatzen dituelako. Ez daukagu Iruñerrian iritzien kontrajartze publikorik. Daukagu artista ukiezinaren umekeria ala daukagu hostiak metafora bat direla ulertu nahi ez duen fanatikoa. Eta zientziaren lagunak, pertsonaren askapena nahi dutenak eztabaidatik kanpo; arteari buruzko etxerako lanak egin gabe, turbokapitalismo zonbiaren ikusle oraingoz.

Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

ARGIA.EUS

Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra.

52545lesbascos-moztue (1)

Les Bascos LGTB taldeak 16:00etan abiatuko du aldarrikapen martxa Biarritzen (argazkia: lesbascos.fr)

Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote.

Elkartetik gogorarazi dute gaur egun oraindik herrialde askotan baldintza oso gogorrak jasaten dituztela LGTB komunitateko kideek. Toki askotan “kartzela, tortura eta bortxazko lanetara” behartuak daude homosexual, lesbiana, bisexual edota transgenero izateagatik, eta beste hainbat tokitan heriotza-zigorrera kondenatuak ere izan daitezke.

Horren aurrean, larunbatean aldarrikapena eta elkartasuna adierazteko deia egin dute taldetik: “Garena bizi eta kontatu beharko genuke, zoinahi lurraldetan bizirik ere”.

Ekainaren 28ko astean, Hego Euskal Herrian ere ekintza asko aurreikusten dira sexu askapenaren aldarrikapenak kaleetara ateratzeko.

Musu batek gorrotoa pizten badu

Ivan Cotroneoren ‘Muxua’ obran oinarrituta, izen bereko lana taularatuko du Tanttakak. Viktoria Eugenian estreinatuko dute, 23an

Aurrean, Iruretagoiena, Gabilondo eta Morras antzezleak. Atzean, Bernues zuzendaria

Aurrean, Iruretagoiena, Gabilondo eta Morras antzezleak. Atzean, Bernues zuzendaria. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Antonio gustuko du Lorenzok, erakargarria zaio. Ikaskideak izanda, eskolako gela batean zerbait gertatuko da bien artean, eta irakasleak ikusi egingo du. Musu bat. Horixe izango da leherkaria. Sua piztuko duen pospoloa. Gero, maitasuna, gorrotoa, indarkeria… makina bat sentimendu izango dira Tanttaka Teatroak taularatuko duenMuxua obran. Ivan Cotroneo idazle italiarraren izen bereko liburutik abiatuz —Un bacio, jatorrizko bertsioan, Quin Zeberiok sorturiko moldaketa da antzezlana. Fernando Bernuesek zuzenduko du, eta Mireia Gabilondo, Haritz Morras eta Ander Iruretagoiena antzezleek interpretatuko dute. Aukera sexuala, bullying-a, homofobia eta gizartearen ardura landuko dituzte, besteak beste; betiere, xalotasuna eta humanismoa ardatz. Hilaren 23an estreinatuko dute, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko gela balioaniztasunean, eta 27ra arte egongo da ikusgai. 24ko saioa, gainera, berezia izango da: Gehitu eta Krisalis taldeekin batera, solasaldia antolatu dute emanaldi bukaerarako, antzezlanak kaleratutako gaiak hitzaren bitartez aztertzeko.

Benetako gertakari bat du oinarrian emankizunak: AEBetan, gazte batek beste bat akabatu zuen, orain urte batzuk, gaya zela eta maite proposamenak egiten zizkiola argudiatuta. Ingurumari horretan inspiratuta osatu zuen Cotroneok lana. «Eguneroko bizimoduan zipriztintzen gaituzten gaiak jorratzen ditu», esan du Bernuesek, eta are gehiago zehaztu: «Ardura soziala denok dugula jartzen du erdigunean».

Ertzez beteriko pertsonaiak

Hiru bakarrizketa ziren jatorrizko obran; haatik, batu eta elkarrizketak sortu dituzte Tanttakakoek. Hala, eszenografia xalo baten bidez, gaiaren ertzak eta kontraesanak plazaratu nahi dituzte. 35-40 lagun inguru baino bildu ezin dituen gelan, arbela bat eta aulki batzuk izango dira obra jantziko duten apaindura bakarrak.

Lanaren edukia zutabe izanik, gizarte homofobo batean bizi garela gogorarazi du Gabilondok, eta, horregatik, obrak gaurkotasuna duela azpimarratu du. «Istorioa iritsi egiten da», dioenez. Irakasle baten rolean sartzen da bera, «sekretu txiki bat» daukan emakume bat. Ikasleei laguntzen saiatuko da, baina ez du beti erraz edukiko. «Gazte horiek ez dira zoriontsu, baina zer egin dezakegu haien alde, geure burua laguntzen ere ez baldin badakigu?», galdera bota du airera.

Kontraesanak. Hain justu, horiek dira beste osagaietako batzuk. Lorenzo «ausarta» da, eta Antonio, aldiz, barnekoia eta gatazkatsua, Iruretagoienak berak nabarmendu duenez. Barrurago sartuta, baina, bigarren hori ere korapilatsua dela ohartuko da ikuslea. Soiltasunaren konplexutasunean finkatu dute erdigunea horrela. Era berean, Morrasek pertsonaia guztien sakontasunean jarri du arreta: «Pena handia ematen didate hirurek». Donostiako TAEko ikasle ohiak dira Iruretagoiena eta Morras, eta Muxua jendaurrean profesionalki antzeztuko duten aurreneko emanaldia izango da.

Bernuesek begiz jo du antzezlanak transmititzen duen edukia: «Deusek ez du deus justifikatzen, baina mapa sozialean zertzelada batzuk ematen ditu obrak… Atsekabeko testuinguru batetik ateratzea garrantzitsua dela dio». Aldarrikapen moduko bat ere bada. Gogora ekarri du «sentiberatasun handiz» egina dela muntatzea. Bertol Brechten hitzak akordura ekarrita ahalegindu da Muxua-ren funtzioa harilkatzen: «Artea ez da errealitatea islatzeko ispilua, lehertzeko mailua baizik».

Euskaraz gainera, urrian gazteleraz ikusteko aukera izango da. Bestalde, ikasgeletara eramatea ere gustatuko litzaieke. Donostia Kulturak martxan duen Eskolatik antzerkira zikloarekin oroitu, eta obra bertan txertatzea interesgarria litzatekeela esan du zuzendariak.

HOMOFOBIARI KOLORE BIZIKO ERANTZUNA EMAN DIOTE

OARSOALDEKO HITZA

Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotu zuten bart; hamarnaka lagun bildu ziren Iztietan

Homofobiari erantzuteko zebrabidea margotuta, talde argazkia egin zuten

Homofobiari erantzuteko zebrabidea margotuta, talde argazkia egin zuten

Homofobiaren Aurkako Zebrabideari eskualdi berria eman zioten atzo iluntzean, polizia batek Vicente VadilloFrancis trabestia hil eta 36 urtera. EHGAM, Saretuz eta Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak 23:00etan jarri zuten zita, homofobiari erantzun, Francis omendu eta sexu identitateen askatasuna aldarrikatzeko. Ordua egokiena ez bazen ere, hamarnaka lagun bildu ziren Iztieta eta Erdigunearen arteko zubi lana egiten duen zebrabidean.

Brotxei heldu baino lehen, Mikel Martin LGTBI askapen mugimendu kide historikoak hartu zuen hitza. Francis hil zuteneko eguna gogorarazi zuen, eta bera omentzeaz gain, atzoko ekitaldiak bazuen beste arrazoirik: “Zein polita den zebrabidea transformatzea, transmutatzea, transportatzea, transozeanikoa bilakatzea”. Gainera, atzo hil zen Pedro Zerolo LGTBI aktibistarentzako hitzak ere izan zituen. Eraso homofobiko eta matxisten kontrako aldarria ere eraman zuen Iztietara, eta sexu identitateen aniztasuna nabarmendu zuen.

Lau urte barru 40 urte beteko dira Francisen hilketa gertatu zenetik, eta ordurako ekitaldi berezi bat iragarri zuen Martinek. Bitartean, baina, ortzadarraren koloredun zebrabidea mantentzeko nahia adierazi zuen. Hori esan eta lanari ekin zioten: hamarnaka herritarrek sei koloreak margotzeko sei brotxak eskuz esku pasatu zituzten, auzolanean homofobiari kolore biziz erantzuteko. Lanak bukatuta, talde argazkia atera zuten, eta ondoren photocall-a egin zuten.

Homofobiaren aurkako neurriak hartzea eskatuko zaie auzapezei

Ipar Euskal Herriko Hitza

Gutun bat bidaliko die Aukeratzeko Eskubidearen Aldeko Kolektiboak Ipar Euskal Herriko auzapezei, homofobiaren aurka engaiatzeko eskatuz. Gay eta lesbianei begira diren diskriminazioen eta erasoen aurkako mezua dakarten afixak emanez zein homofobiaren aurkako mozio bat bozkatuz, molde ezberdinez mezua zabaltzeko eskatzen die kolektiboak. Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari antolatu ekintzetan parte hartzea galdetuko die ere.

Gay eta lesbianen ezkontzaren aurkakoak

Gay eta lesbianen ezkontzaren aurkakoak

Nahiz beren burua ez-homofobotzat jo, gay eta lesbianentzako ezkontza eskubidearen aurka kokatu ziren Ipar Euskal Herriko hamabi auzapez. Horiei ere bidaliko die gutuna: “Beren burua ez daukate homofobotzat, ikusiko dugu beraz zer eginen duten”. Hala ere, ezkontza errefusatuko dutenik ez du uste Beñat Gachen kolektiboko kideak: “Legea hor da, ezingo dute errefusatu; herriko kontseilari baten esku utziko dute ardura”. Baina beste zalantza bat du: herri txikietan gay eta lesbianak ausartuko ote dira ezkontzen? Hori galdera inportanta dela dio.

Maiatzaren 17an mobilizaturik

Kolektiboari doakionez, Baionako Autre Cinema aretoan gaualdi bat antolatuko dute maiatzaren 17rako. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei: “Egun horretan herritar orok salatu beharra du mila aurpegikoa den homofobia”. Azken hilabeteetan areagotu homofobiaz oso kezkaturik da kolektiboa: “Homofobia bortitz eta konplexurik gabekoaren adierazpena ahalbidetu dute erlijio-hierarkiek eta muturreko alderdi politiko kontserbadoreek bultzatu manifestazioek”. Legea pasa izana ospatu zuten dozenaka lagunek asteazkenean Baionako herriko etxe aitzinean

LGTB harrotasunaren eguna larunbatean izanen da

Ipar Euskal Herriko Hitza

Gay eta lesbianen harrotasun eguna beharrezkoa izanen da aurten ere, eta larubatean ospatuko dute. Bascos elkarteak dionaz “legeak aitzina badoaz ere, estereotipoek dihardute”.

iparraldean

“Garena bizi eta kontatu beharko genuke, zoinahi lurraldetan bizirik ere”. Aldarrikapen horrekin nazioarteko elkartasuna ere adieraziko dute Miarritzen heldu den larunbatean eginen duten harrotasun erakustaldian. 76 herrialdetan homosexual, lesbiana, bisexual ala transgenero izateagatik kartzela, tortura ala bortxazko lanetara kondenatuak direla oroitarazi du Bascos elkarteak, ahantzi gabe zazpi herritan homosexualitateak heriotz zigorra ekar dezakeela.

Besta 12:00etan hasiko da elkarteen herrixkarekin, eta martxa 16:00etan abiatuko da.

Gorputz oro plazer zelaia izateko

Ikusezina eta estigmatizatua da dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitatea; are gehiago heteroarautik ateratzen direnen kasuan. Gizaki asexualtzat edo hipersexualtzat dituzten uste ustelen gainetik, askotariko identitateen eta praktiken aitortza aldarrikatu dute adituek.

p038_f01

Frantzian harrotu da polemika. Bizkarrezur amiotrofia duen Marcel Nuss idazlearen liburu batek piztu du txinparta: En dépit du bon sens, autobiographie d’un têtard à tuba (Aire tutudun zapaburu baten autobiografia, zentzuz kontra). Urritasunen bat duten pertsonak sexualki artatzen dituen laguntzaile sexualaren figuraz mintzo da obra. Are gehiago, aldarri bat da. Eragozpen fisiko edota psikikoren bat dutenek beren buruarekin edota bikotekidearekin sexu harremanak edukitzeko eskubidea defendatzen du, eta zilegi dela horretarako beste pertsona baten zerbitzua jasotzea. Adibide bat: nork bere burua masturbatu ezin badu, masturbatuko duen norbait egoteak legezko praktika izan behar duela, eta, era berean, laguntza hori eskaini behar zaiela bere bikotekidearekin edo taldean sexu harremanak mantentzeko laguntza behar duten pertsonei. Buru beste aburu daude, ordea. Askok diote laguntzaile sexualak soldatapeko norbait izan behar duela; bada kontra dagoenik; baita edozein pertsonarentzako zerbitzua izan beharko litzatekeela azpimarratzen duenik ere… Iritziak iritzi, legeria da zehaztuta dagoen bakarra. Hego Euskal Herrian alegala da laguntzaile sexualen zerbitzua; Ipar Euskal Herrian, aldiz, ilegala. Europari so, Suitzan, Herbehereetan, Alemanian eta Danimarkan arautua dago. Baina matriuska bat da gaia bera: azpigaiez betetako artefaktu diskurtsiboa. Izan ere, erdigunean jartzen ditu ia ezkutuan egon diren errealitateak: tokirik ba al dauka ezintasunen bat dutenen sexualitateak iruditeria kolektiboan?

Ezetz uste du Mari Karmen Azkona Fekoor Federazioko emakumeen berdintasunerako batzordeko kideak. Hark jaio eta hiru hilabetera polioa hartu zuen. Horregatik, bere larruan ezagutzen du egoera. Ezintasunen bat dutenen sexualitatea aintzat hartzen ez delakoan dago. «Ez gara izaki asexuatuak. Sexua gustatzen zaigu, eta horretarako eskubidea daukagu, gainera; gozatu egiten dugu, eta geure burua baloratzeko era ere bada». Kate berari beste katebegi bat gehitu dio batzar bereko boluntarioa den Arrate Eskuderok: «Sexualitatea gizaki guztiongan da inherentea». Hark garuneko paralisia dauka, eta esperientziaren talaiatik egin du solas. «Gizarteak uste du aingerutxo asexuatuak garela, eta batere desiragarriak ez garela indarrean dauden edertasunen kanonen arabera». Zapalkuntza, halaber, handiagoa da emakumeen kasuan, haien esanetan. Hala ziurtatu du Azkonak: «Gure sexualitatea, eta ezintasunen bat dugun emakumeona are gehiago, aurreiritziz eta jazarpenez bete du gizarteak». Eskuderok borobildu du: «Diskriminazio bikoitza da».

Bazterketaren pisua sumatzen duen beste bat da Telmo Irureta: garun paralisia dauka, bi urte zituela izandako entzefalitisaren ondorioz. «Askotan umemokoak izango bagina bezala tratatzen gaituzte. Eta umeek ez dute larrua jotzen. Zer naiz ni, 26 urteko haur bat?», galdera erretorikoa bota du airera. Gaya da Irureta, eta sexualitatea gozatzearen aldeko mezua zabaldu du, oztopoak oztopo, baina ongi daki jakin bide malkartsua dela. «Aulkian ikusten zaituztenean soldadutxoa gogortzen ez zaizula pentsatzen dute. Edo gerritik behera ez duzula ezer sentitzen. Edo zurekin rollito-ren bat izan duen horrek ere ezgaitasunen bat izango duela. Ematen du nirekin oheratzeko hanka bat falta behar zaizula», esan du garratz. Horren aurrean, konponbidea: «Gaia naturaltasunez azaltzea». Haren irudiko, tabua deuseztatzea da lehenengo egitekoa: edozeinen sexualitateaz hitz egin behar da gaia rara avis bat izan ez dadin. Ildo horretatik, laguntzaile sexualaren inguruan ere umoreko mintzo da. «Nire botoa: baiezkoa. Ideia oso ona iruditzen zait; probatuko nuke!».

Heterosexualitatetik at

Guztiok elkarteko kide eta Berdindu eskolako arduradun Nahia Rojo, dibertsitate funtzionala dutenen sexualitatea «ikusezin bihurtu» dutela deritzo. Ondorioz, ikusarazteko eta balioa emateko edozein ekinbide da ona, dioenez. «Oso positiboa da laguntzaile sexualaren rola. Arazo pila bat saihestuko lizkieke dibertsitate funtzionala dutenei». Haatik, laguntzaileena puzzlearen zati bat baino ez da. Nabarmendu du urritasunen bat dutenen sexualitatearen inguruan orokorrean ezjakintasun handia dagoela, eta, era berean, sinesmen faltsu gehiegi daudela. «Kontraesan bat gertatzen da: dibertsitate funtzionala dutenek edo ez daukate sexurik, edo justu kontrakoa, hipersexualak dira; badirudi aingeruak edo deabruak direla… Desberdinak dira, denok desberdinak garen bezala».

Ezintasunen bat dutenak homogeneizatzea da gizarteak egiten duen beste akats larrienetako bat, haren aburuz. Heterosexualitate ustekizuna ardatz duen sistema heterozentristan, urritasunen bat dutenentzako are murritzagoa da irakurketa. «Ez dugu imajinatzen, eta ez dugu imajinatu ere egin nahi dibertsitate funtzionala dutenek lesbianak, gayak… izan daitezkeenik. Pentsa guraso askok ukatu ere egiten dutela haien seme-alabek sexualitatea dutela. Baina pertsona batek izan dezake dibertsitate funtzionala eta izan daiteke LGTB, eta horiek topatzen dituzten arazoak… etengabe justifikatzen egon behar dute». Adibide baten bidez josi du azalpena: «Irudikatu eskizofrenia daukan batek esaten dizula: ‘Ni ez naiz mutila, neska naiz, nahiz eta zakila eduki’. Etengabe egon beharko luke azalpenak ematen». Hori dela eta, jardueren eta identitateen hetereogenitatearen alde egin behar dela adierazi du.

Umeak balira bezala

«Infantilizazioa». Aho bizarrik gabe adierazi du Rojok hori dela beste trabetako bat; umeak balira bezala tratatzen dituztela. Esparru bera izan du ardatz, hain zuzen, Feekor Federazioko teknikari Izaskun Jimenezek: «Ezin dute askeki haien sexualitatea bizi».

Infantilizazioaz gain, bada tamaina handiko errotiko beste problema bat: ikusezintasuna. «Eta ikusezintasuna oso txarra da: ez dena ikusten ez da existitzen», nabarmendu du Rojok. Hedabide nagusietan apenas azaltzen den urritasuna duten pertsonen errealitate sexuala. Bat egin du harekin Yes, we fuck!(Bai, jotzen dugu!) dokumentaleko egile Raul de la Morenak. Hark erantzun bat eman nahi izan dio egoerari: «Guk dibertsitate funtzionalarekin eta sexuarekin loturiko istorioak kontatu nahi izan ditugu dokumentalarekin; ezbaian jarri generoa bera, sexualitatea, gorputzak… Eredu hegemonikoetatik kanpo dauden adibideak ikusarazi behar dira». Hala, normatik atera diren esperientziak jaso dituzte.

Eta alternatibak eraikitzeko beste ekinbideetako bat da Post Op kolektiboaren Pornortopedia egitasmoa, edozeinentzat egokitutako jostailu sexualak egiten ditu: protesietan jartzeko dildoak eta gurpil aulkirako bibragailuak, adibidez. Urko Post Opek azaldu du: «Gorpuztasunaren normaltasunean sartzen ez garenok, alegia, transak, marimutilak, elbarrituak… ahalduntzeko espazioak behar ditugu, gorputzen eta praktiken inguruko iruditeria berriak eratzeko».

Eredu falta gogoan, Rojok hedabideak aipatu ditu. Jimenezek, bestalde, sexu heziketa aldarrikatu du: «Hezkuntza afektibo sexuala jaso behar dute osasunez bizitzeko: jakin behar dute gorputzak nola funtzionatzen duen; zer den haurdunaldi bat, bai eta nola saihestu daitekeen ere; ezetz esateko aukera dutela…». Egun, gutxi zaintzen den arloa da, haren ustetan, «eta hezkuntza sexuala ukatzea zaurgarritasun are handiago batera arriskatzea da».

Rojoren lanaren parte bada ikastokietan sexu heziketa ematea, eta hark ere gabeziak nabarmendu ditu. «Noizbait, gela batera sartu, eta dibertsitate funtzionala dutenak gelatik ateratzen dituzte. Irakasleak esatea: ‘Hau ez da geratuko saioan’. Baina zergatik? Umeek zer interpretatzen dute horrela? Ikaskideek interpretatzen dute pertsona ezberdina dela, eta gai horrek ez duela zerikusirik pertsona horrekin; eta dibertsitate funtzionala duenak zer sentitzen du?».

Txikitako garaiak gogoan, ironikoki mintzatu da Irureta hark eskolan jasotako irakaspenez. «Lehen hezkuntzako 5. mailako Ingurunea daukat gogoan. ‘Ugalketa: Gizonezkoak bere zakil zutikorra emakumearen baginan sartzen du’», esan du txantxa tonuan. Horixe gabezia: genitaletan eta sarketan oinarritutako hezkuntza partziala, heterosexualitate zutabe duena, ezaugarri, eta sentsibilitate ezberdinetara egokitu gabekoa.

Administrazioak, geldi

Horretaz guztiaz aparte, bada hatzaz seinalatu beharreko beste esparru bat ere: administratiboa. «Ez dago ez erraztasunik ezta baliabiderik ere administrazioen partetik», salatu du Azkonak, eta gogorarazi du erakundeek pertsona guztientzako sexualitate osasuna bermatzeko ardura dutela. Fernandezek ehundu du azken gogoetabidea: «Erakundeek ez dute haien lana egin; sexu hezkuntza inklusiboa garatu behar dute. Legeek dibertsitate guztiak jaso, eta informazioa eskuragarri jarri behar dute».

Administrazioa, zentroak «blokeatuak» ikusten ditu Ahmed Moufekek. Angeluarra da Moufek. Polioa hartu zuen txikitan. Anaiak lan istripu baten ondorioz eragozpen psikikoak jasaten dituela eta, arazoaren alde bat baino gehiago ezagutzen duela gaineratu du. Lan istripuaren ondorioz jasan «kalte sexuala» kontuan hartu zioten anaiari: «Ahalak murriztu izana dirutza batekin konpentsatu zioten». Dirutza batean mugatzen zena.

Baina, dena dela, gauzak egin egiten direla gaineratu du Moufekek. Hendaiako zentro berezitu batean lanean ari zela, zentroko zenbait Irungo prostitutengana eramateko usaia zuela baieztatu zion ezagun batek. Beste batek azaldu zion familia bat ezagutzen zuela non amak baitzuen semea masturbatzen. «Begi bistakoa da horrelakoak saihestu behar direla». Baina nola? Oro har, gaia «tabua» dela eta agian gutxienez eztabaidak «tabu» horren altxatzen lagunduko duela espero du. Baina konplikatua ere ikusten du beste pertsona baten zerbitzuekin aritzea. Beste pertsona hori zein intentziorekin ere ari den zalantzazkoa izan daiteke, haren iritziz.

Moufekek esan du bizi sozial bat mantentzeko diru laguntzak eskaintzea dela soluzioetako bat. 800 bat euro jasotzen ditu hark hilero. Eta, horrez gain, beste dirutza bat dauka, erosketak, etxeko garbiketak edo beste gisa bereko lanak egiteko kanpoko baten ordaintzeko: «Baina, ororen buru, zure etxea garbia da, bai… baina ezin duzu nehor gonbidatu! Atera behar duzu jendea ezagutzeko, eta ateratzeko dirua behar da. Dirua, jatetxera norbait gonbidatzeko, kontzertu batera joateko, edo beste».

Pornografia, irakasle arriskutsua

Interneten zabalkundearekin, gero eta sarbide errazagoa daukate gaztetxoek pornografiara. Arrisku bat badu: errealitatea nahastea pornografiarekin. Adituak ados datoz gakoa non dagoen: heziketa landu behar da. Sexu heziketak ez ditu garai errazak, nolanahi ere.

Eskueran, gero eta hurbilago daukate gaztetxoek pornografia. «Zalantzarik ez dago. 8-9 urterekin sakelako telefonoa daukate. Nahiz eta ez bilatu, argazkiak eta bideoak iristen zaizkie. Errealitatea hori da». Aplikazioak badira gurasoek gaztetxoak kontrolatzeko. «Baina ez da nahikoa», ohartarazi du Gasteizko Emaize sexologia zentroko kide Ana Ramirez de Okarizek. Gaztetxoei heziketa eman behar zaiela uste du. «Tresnak». Sexu heziketak, ordea, ez du garairik onena. Ikastetxeetan ez du leku zehazturik. «Urteak daramatzagu horrela». Aurrera egin ezinean.

Aldaketa handia ekarri du Internetek sexualitatera, batik bat gazteen artean. Sare sozialetan gero eta erlazio gehiago josten dituzte, eta sexuak leku handia du horietan ere. Sextingkontzeptua da adibide: irudi eta bideo sexualak bidaltzen dituzte sakelakoaren edo ordenagailuaren bitartez. Joera berria da: AEB Ameriketako Estatu Batuetan, 12-18 urte arteko gaztetxoen %15ek adierazi dute sexting-a egiten dutela; Espainiako inkestetan, %1,5ek aitortu dute.

Mundu birtualean, atal bat bakarrik da pornografia. «Ez da ezer txarra pornoa ikustea. Txarra izango litzateke sinestea hori dela errealitatean egin behar dena», azaldu du Mikel Oribe sexologoak; Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako kidea da. Hor dago gakoa, adituen ustez: gazteek ohartu behar dute eduki pornografikoetan ikusten dutena eta benetako sexu harremanak ez direla gauza bera. Alderaketa egin du Ramirez de Okarizek: «Gaztetxoek badakite Star Wars ez dela errealitatea, ezta? Pornografiarekin gauza berbera egin behar da».

Esperientziarik gabe

Ez da erraza, baina. Gaztetxotan sartzen dira mundu birtualera, eta pornografiarekin topo egiteko aukera dute. «Oraindik ez daukate bizipenik. Bat-batean jasotzen dituzten irudiak ezin dituzte konparatu ezerekin», dio Emaizeko kideak. Sexu harremanetan hastean, hori dute batzuek etsenplu, Oriberen arabera: «Nerabe batzuek pornoan dituzte idealak; uste dute han ikusten dutena egin behar dutela. Baina hori ez da pornoa txarra delako, baizik eta fikzioa delako. Praktikotasunari begira ari gara, ez moral aldetik».

Pornografia eredu. Baina nolako pornografia? «Gorputzaren tamaina dago batetik: titiak, zakil oso handiak… Pornografian agertzen diren gorputzak ez dira errealitatean ohikoenak. Bestetik, harreman motak; dauzkagun erlazio erotikoak ez dira pornografian bezalakoak». Frustrazioa eragin dezake horrek, Ramirez de Okarizen esanetan: bai gorputz ereduagatik, bai sexu praktikengatik.

Egia da beste pornografia eredu batzuk ari direla tokia egiten. Hori nabarmendu du Sortzen aholkularitzako psikologo Susana Manzanedok: «Pornografia tradizionala heteropatriarkatuan oinarritua dago, baina tradizionala ez den pornografia geroz eta ugariagoa da». LGTB sexualitatea lantzen dutenak eta emakume produktoreen lanak aipatu ditu.

Sexu heziketaren pisua

Ez da joera berria gazteek pornografiara jotzea, halere. «Gaztetxoek galderei erantzun nahi diete, eta bilatu egiten dute. Denok egin dugu. Gure garaian, aldizkariak pasatzen genizkion elkarri eskolan». Javier Gomez Zapiain EHUko psikologia irakasleak uste du «kuriositatea asetzeko» balio duela pornografiak, errealitatearekin nahasten ez bada—«mito eta falazia asko sortzen da»—. Manzanedok ere uste du ez dela joera berria gazteek pornografiara jotzea. Kopuruan ikusten du aldea: «Inoiz izan duten katalogo handiena eskaintzen die Internetek». Horregatik, eta onarturik jokaera ez dela berria, helburu bat hartu beharko litzatekeela uste du: pornografia ez izatea gazteek sexualitatera hurbiltzeko duten bide bakarra. «Kontsumo kritikoa egitea bilatu behar dugu». Heziketa da giltzarria. Gomez Zapiain: «Pornografia alboko gauza gisakoa da. Gakoa da sexu heziketa nola planteatzen den. Hori da arazoa».

Eskoletan sexu heziketa eman behar dela dio legeak, baina galdera asko daude airean: nork eta nola eman behar duen, zer gaitegi duen, zenbat denbora jarri behar den horretarako… Espainiako Gobernuak atzera ere egin du, LOMCE erreformaren bidez. Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaian zegoen sexu heziketaren gaia, eta kendu egin du ikasgaia. Sexu heziketaren inguruko aipamen gehiago ere ezabatu ditu.

Madrilek soilik ez. Euskal Herriko erakundeen edukietan ere urri dira sexu heziketaren aipamenak. Nafarroako Gobernuak, adibidez, ez du aipatu ere egin sexualitatea Lehen Hezkuntzako gaien artean. DBHn badira erreferentzia batzuk, orokorrak: «sexualitatearen giza ikuspegia» eta horrelakoak. Eusko Jaurlaritzak toki gehixeago egin dio Heziberri planeko dekretu zirriborroetan; Lehen Hezkuntzan, esaterako, «gorputza eta sexu identitatea onartzea» aipatu du gaien artean.

Curriculumean leku txikia izateak ondorio argia du: «Zentroen, irakasleen eta gurasoen arabera geratzen da. Inork ez daki zer egin behar den; legeak ez du zehazten», azaldu du Ramirez de Okarizek. Horrek ahalbidetzen du eskola batzuek ezikusiarena egitea, Gomez Zapiainen ustez: «Derrigorrezkoa izan beharko luke sexu heziketak. Sexualitatearekin lotutako oinarrizko gaiak badaude curriculumeko edukietan, baina zentro askok paso egiten dute, jarrera kontu hutsagatik. Hori berrikusi beharko luke gobernuak». Adibide bat jarri du Manzanedok: «Askotan, lau-sei orduko tailer bat jasotzen dute nerabezaro osoan, eta ez da nahikoa. Informazio apur bat jasotzen dute, baina sakonkiago landu behar litzateke».

Isiltasunaren zurrunbiloan

Eskola, azkenean, gizartearen ispilu baino ez da, nolanahi ere. Hor dago benetako hutsunea. «Pornografia errealitatearekin nahasteko arriskua badago, noski. Baina hori saihesteko heziketa behar da. Eta hemen gizarteak beste aldera begiratzen du. Gauza horiei buruz hitz egin egin behar da. Eta inork ez du hori egin nahi». Esperientziaz mintzo da EHUko irakaslea, eta etsipenez ere bai. Eusko Jaurlaritzak sexu heziketaren arloan egin dituen programetan parte hartu du, eta ez du sumatu aldaketa handirik: «1996an hasi ginen aurreko programarekin. 2011n egin genuen oraingoa: mahai berak, teknikari berak —ilea urdinduago—, gauza berak proposatzen. Zurrunbilo baten erakoa da: ez dugu aurrera egiten».

Ikuspegian dago hutsuneetako bat, adituen ustez. Zenbateko tokia ematen zaion sexu heziketari eta zer hartzen den sexu heziketatzat. «Balio heziketa da: gauza onak goratzea, sexualitate egokia bultzatzea… Ez gaixotasunetan begia jartzea. Sexualitatea positiboa da», nabarmendu du Oribek. «Emozioak kudeatzea, gorputza ezagutzea eta maitatzea… Hori jorratu behar da. Ez jarri begia beti gauza negatiboetan. Hori ez da heziketa. Hori prebentzioa da».

Askotan, ordea, eskutik hartuta joaten dira biak. Ez dago eskolako edukiak begiratu besterik. Sexualitateari buruzko gaietan, prebentzioaren ikuspegia da nagusia: gaixotasunak, sexu osasuna, higienea, antikontzeptiboak… «Ohitura izan da edonork sexu heziketa ematea; medikuek, adibidez. Eta denbora guztian honela: ‘Ipini kondoia’, ‘Kontuz hiesarekin’…». Kexu azaldu da Oribe.

Informazioa, baina ez aski

Eredua aldatzeko garaia dela dio Ramirez de Okarizek ere: «Gaztetxo guztiek dakite kondoia nola jarri. Behin baino gehiagotan joan da norbait eskolara, edo gurasoek ere azaldu diete. Badakite. Baina zergatik ez dute jartzen gero? Ziur aski, autoestimuarekin dago lotua». Informazio falta ez da arazo gaur egun, Gomez Zapiainen esanetan: «Nola da posible nerabeek arriskuak hartzea dagoen informazio guztiarekin? Alde guztietatik daukate informazioa. Baina zergatik arriskatzen dira? Informazioa ez dagoelako legitimatua». Sendien rolaz ohartarazi du.

Sexualitateari buruz hitz egiteko ohiturarik ez dago etxeetan, ordea. «Hitz egitea da bidea, baina ez dago ohiturarik. Gurasoak ez daude ohituta, eta soluzio zaila ikusten diot», adierazi du Oribek. Gizartean, gai pribatua da sexua. Tabua ia. Zer esanik ez gaztetxoena. Gomez Zapiain: «XXI. mendean gaude, baina gaztetxoen sexualitateak klandestinoa izaten segitzen du, nahiz eta denek dakiten sexu harremanak dituztela». Ez dira begi onez ikusten: arduragabetzat jotzen dituzte —«ematen du denak denekin oheratzen direla hasieratik»—, eta arriskutsutzat. Karga horrek berak areagotu egiten du isiltasuna, Manzanedoren arabera: «Sexualitatea negatibotasunetik lantzen badugu, gazteek ezin izango dute ulertu txarra ez den eta ezkutuan bizi behar ez den errealitate bat dela».

Nola jokatu

Baina Interneten sarbidearekin are jasanezinago bihurtu da isiltasun hori. Semearekin izan duen pasadizo bat kontatu du Ramirez de Okarizek. Umeentzako jolas batean zebiltzan sarean. «Beste jokalarien emaitzak agertzen dira pantailan. Eta batzuek sekulako zakilak eta titiak zituzten euren soslaian jarriak». Horrelakoetan, gaiaz hitz egitearen aldeko da. «Batez ere esateko ez duela zerikusi handirik errealitatearekin».

Adibide bera da pornografiarena: zer egin behar dute gurasoek seme-alabek joera badute horrelako edukiak ikusteko? Debekatzea da aukera bat. Ohikoa da. «Debekatu egiten diete, eta zigortu, batez ere txikiak direnean. Baina ez da egokia, ezkutuan egitea bultzatuko baitute», dio Oribek. Are, Manzanedoren ustez, galarazita, gogoa handituko litzaieke gaztetxoei: «Erantzuna ez litzateke hori izan beharko, orduan debekatutakoarekiko erakargarritasuna handitzen baita».

Nola erantzun, badago kezka. Internetek-eta ekarritako aldaketetara egokitu nahian ari dira sexologia zentroak. Ez da erraza. Aitortu du Oribek: «Askotan, gu baino aurrerago doaz gaztetxoak». Gurasoekin ere lan egiten dute —Emaizek, adibidez, UEUn ikastaro bat emango du uztailean—. Ramirez de Okariz: «Askotan galdetzen dute nola kontrolatu semea edo alaba. Ez. Aurkakoa: ez dituzte kontrolatu behar. Tresnak eman behar dizkiete, eurek kontrola dezaten egiten dutena». Pornografiarako sarbidea zenbatekoa den ikusita, erabiltzen hasi beharko litzatekeela ere adierazi du: «Heziketa tresna gisa erabiltzeaz pentsatu beharko genuke. Ez da erraza eskoletan, baina aukera handiagoa dugu familietan».

Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da, minbiziak jota

Homosexualen eta transexualen eskubideen defendatzaile sutsuak urtebete eta erdi zeraman gaixotasunari aurre egiten. Bart zendu da, Madrilen, 54 urte zituela.

 

Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da bart, 54 urte zituela, minbiziak jota, PSOEko iturriek jakinarazi dutenez.

2014ko urtarrilean pankreako minbizia atzeman zioten PSOEko Zuzendaritzako kide eta Gizarte Mugimenduko idazkariari. Ordutik, gaixotasunari aurre egiten aritu da buruzagi sozialista, bart Madrilen, bere etxean, zendu den arte.

Azkenaldian kimioterapiak utzitako ondorioak bistakoak zituela agertu da hedabideen aurrean, eritasunaren kontra “tinko” borrokatuko zela iragarri baitzuen hasieratik. Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Madrilgo erkidegorako PSOEren zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zen, baita diputatu atera ere.

Venezuelan jaio zen 1960an, baina Kanarietan hazi zen. Gazte-gaztetik militante aktiboa izan zen, eta, besteak beste, homosexualen eta transexualen eskubideak defendatzen eta berdintasuna aldarrikatzen nabarmendu zen.

Alderdiak dolumin mezua zabaldu du Twitter sare sozialean: “Pedro Zerolo joan zaigu. Hainbeste utzi digunari, gizaki duin horri: ESKERRIK ASKO, lagun min hori”.