Sexu askapenerako eguna larunbatean ospatuko dute Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 28an ospatzen da Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna. Ipar Euskal Herrian, ordea, astebete aurreratu dute, ekainaren 20ra. Les Bascos LGTB taldeak Biarritzen antolatu du larunbatean aldarrikapen eta ospakizun eguna. Jaia 12:00etan hasiko da, faroko zelaigunean egingo den piknikarekin. 14:00etan DJen emanaldiak izango dira, eta 16:00etan hiria zeharkatuko duen martxari ekingo diote. Elkartetik gogorarazi dute gaur…

Ehunka lagun bildu dira Miarritzen sexu askatasunaren alde

Musikaz, kolorez eta dantzaz lagundurik egin dute itsasargitik erdigunerainoko kalejira. Eraso homofoboak salatu eta pertsona transexualentzako eskubideak zein familia eredu ezberdinak izateko aukera aldarrikatu dituzte. Hamabosgarren aldiz egin dute Miarritzen lesbiana, gay, transexual eta bisexualen aldeko martxa koloretsua, sexu askapen egunerako astebete falta dela. Les Bascos elkarteak antolaturik jende ugari hurbildu da goizetik Lapurdiko kostako…