ARGIAk Oskar Sada, “Gomi”, Ehgamkidea elkarrizketatu du

“Oso interesgarria da heteroekin aliantzak egitea, denok patriarkatuaren presioa sufritzen dugulako”

Iruñerrian genero disidentziaz hitz eginez gero, goiz ala berandu, Gomi-ren izena agertzen da. EHGAMeko militante sutsua, musikaria, fanzineroa, aktibista polimorfiko eta besarkada emailerik onena. Orain kementsu ari da ikasten LGTBI kolektiboko hirugarren adineko jendeari zerbitzu berriak emateko asmoz.

Elkarrizketa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen

HIZKUNTZ DISIDENTEAK GORPUTZ DISIDENTEETAN. EHGAMek bat egiten du euskararen aurkako erasoen kontrako manifestazioarekin

Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko Bilboko manifan (Euskalgintzaren Kontseilua) egongo gara Ehgam – Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua kideok, aldarrikatuz euskararen kontrako erasoak LGTBIon kontrako erasoak direla.

16:45ean egingo digu argazkia 🏳️‍⚧️🏳️‍🌈, Pergolan, manifara batera joateko nondik-nahi zatoztela ere.

Animatu!

EHGAMek elkarretaratzea deitzen du, urriak 23, Sistema Zisheteropatriarkalaren aurka

2022. urtean jakin izan genuen hainbat gizon erailak izan zirela haien hiltzailea Grindr eta Wapo aplikazioen bidez ezagutu ostean. Astelehenean epaiketa hasten da eta, biktimak gogoratzeaz gain, instituzioen utzikeria eta prentsaren morboa baita salatu gura dugu: zisheteropatriarkatua epaitu! Hurbildu kontzentrara!

Medioetan:

 

Argazki batzuk: