EHGAMek gazteentzako “MADELON SARIAK 2018” literatura lehiaketa antolatzen du

Aurten seigarren aldiz EHGAMek Madelon gazteentzako literatur lehiaketa antolatu du. Sari hauei XANTI ALTXU “Madelon”, Ehgam Gipuzkoa-ko fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay mugimenduaren gizarteratzaileetako bat, eta sari hauek helburu bera dutelako: gazterian ere LGTB borroka eta bisibilitatea bultzatu eta ikustaraztea.
Gaia librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexualei buruz izatea. Bi kategoria izango ditu, bata 14-17 urte bitartekoa eta bestea 18-tik 25-era bitartekoa. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu daitezke kategoria berean.

Maitzaren 17a Nazioarteko HomoLesboTransFobiaren aurkako Eguna dela eta, EHGAMek, GARAIPENekin batera, elkarrateratzera deitzen du, Donostiako Boulevard-ean, arratsaldeko 19:30etan

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak elkarretaratzera deitzen du maiatzaren 17an, arratsaldeko 19:30etan, Sestaoko Udaletxearen aurrean, Proyecto Iris taldeak egindako deiarekin bat eginez

EHGAMek, beste Bilboko erakundeen batera, elkarretaratzera deitzen du astelehen honetan, hilak 19, arratsaldeko 19etan Arriaga Plazan, EKAIren oroimenez