Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundearen komunikatua, maiatzaren 17, Nazioarteko Homofobiaren aurkako Egunean

Beste urte batez, zentzuz betetako M17 baten aurrean aurkitzen gara. Beste urte batez, memoria historiko ariketa bat eginez, orain 30 urte instituzio patologizanteek homosexualitatea transtorno bezala identifikatzeari utzi ziotela gogoratzen dugu. Ospatu beharreko zerbait da. Dena dela, ezin dugu ahaztu oraindik ere dibertsitate sexualaren beste espresio batzuk, trans identitateak edota intersexualitatea kasu, sistema mediku-psikiatrikoagatik patologizatuak direla. Gorrotoan eta desberdintasunarekiko gutxiespenean oinarritutako sinismen sistema ezberdinek erasotzen jarraitzen gaituzten momentu berean. Guzti honek osatzen du gaur egun ere salatzen jarraitzen dugun LGBT+fobia. Horregatik, ezin gara gelditu gure gorputzak, gure identitateak eta desirak patologizatuak eta jazartuak izateari utzi arte.

Izan ere, kapitalismoaren topena, azkeneko joera edota merkatu-hobi izatera heltzen bagara ere, ikusigarritasun guztia izanda ere, eskubideen inguruan sortu diren proiektu ete txiringito guztiak direla ere, etxean giltzapetzen gaituzte, eta beste urte batez kontra egin behar diogun gaitz horrekin aurkitzen gara.

Egoera ezberdinen menpe gauden pertsona trans, lesbiana, bollera, gay, marika edota bisexualak ikusten ari gara azken egunotan. Gutxiesten dituzten familia heteropatriarkalen kartzelaren menpe gaudenak, gure etxeetaraino eta sare sozial birtualen bitartez jazartzen gaituzten erasotzaile nazkagarriak jasan behar ditugunak edota nekaezina den ergelkerian, beraien ustez gizateriak jaso duen zigorraren errudun bezala seinalatzen gaituen eta eliza ezberdinetan antolatua dagoen mundu barregarri baten komentarioak entzun behar ditugu. Hainbeste gorroto gaituztenengatik, gure bizitzak era pribatuan, gure etxean bizitzeko esanaz, onartzen gaituztenaren onarpenen faltsua jasan behar izan dugu. Bada, etxean sartuta gaude eta orain inoiz baino gehiago argi geratzen da, etxean sartuta ere ez garela aske. LGBT+fobiaren kimu edo pizte bat existitzen den bitartean, ezingo dugu atseden hartu. Kontu handiz beraien gorrotoa gordetzen duten intimitatea eraso behar dugu, beraien biolentziak justifikatzeko tapadera bezala erabiltzen duten „adierazpen askatasuna“ren kontzeptua suntsitu eta honen erabileraz gu kalifikatzeko erabiltzen duten „akats“ kontzeptua deuseztu. Ez dezagun inoiz ahaztu, „pertsonala politikoa da“.

Nor edo zer mehatxatzen du benetan birus honek? Izan ere, birus hau ez da demokratikoa eta ez gaitu guztiok berdin eragiten. Covid-19aren ondorioz izandako milaka giza-galerak gutxietsi gabe, noiz pentsatu da mundua geratzea espoliazioaren ondorioz gosez hiltzen diren milioika pertsonengatik? Noiz kolonialismoaren suntsiketapean transmitituak izan diren eta hainbeste atsekabetu den Ipar Globalean gutxi-asko eragiten duten gaixotasunengatik? Noiz migrazioaren biolentziak hildakoengatik? Noiz kutsaduragatik hil direnengatik? Noiz edozein motatako kartzeletan beraien bizitza pasa ostean hil direnengatik?Eta lan prekarietateagatik edo soldatapeko esklabotzan bizi direnengatik? Problema guzti hauek ere hedarura globaleko pandemiak dira. Birusak klaseez ulertzen du, arrazializazioaz, generoaz, orientazioaz eta jendarteak banatzen gaituen beste edozein kategoriaz ulertzen du.

Birusak edonor kutsatu ahal gaitu, baina ezberdin eragiten digu. Baliabide ekonomikoak, azpiegitura sanitarioak, zaintza sareak, itxialdia sostengu sare batekin edo onartzen ez zaituen zure familiarekin pasa, lan-kontratua izatea edo ez, etxea izan edo ez, eskubideak izan edo ez…guzti honetan, aldea dago.

Batzuk hamarkadak daramatzagu birusei aurre egiten eta, gaur egun, GIBarekin bizi diren pertsonak seinalatuak izaten jarraitzen dute. Ahanzturaren eta mespretxuaren zuloan milioika kidee galdu ditugu eta inoiz ez dira terrorismo farmako-heteromoralistaren biktima kontsideratuak izan. Asko daukagu ikasteko marika sidosoengatik eta putengatik, eskerrik asko zuen erresistentziagatik!!

Itxialdi egun hauek beldurraren azpian beti latente dagoen giza-miseria agerian utzi dute. Askok, barruan daukaten barne-faxista balkoietara atera eta „diziplinarik gabekoak“ seinalatzera dedikatu dira. Salatari eta txibatoak, harrokeriaz boterea erakusten duen eta barregarri zein arriskutsua den portaera belizista batean kaleak militarizatzeko zalatzarik ez duen botere bateri fidelitatea erakutziz, segurtasunaren eta askatasunaren arteko balantza kolpe batekin inklinatuz, oraingo honetan urrunago joan eta gure pribatutasunarekin amaitu nahi dute. Marika, bollera, bi eta transei: ez diezagutela anonimatua kendu, ez dezagun etsi kontrolaren aurrean. Borrokatu. Gorde izan behar garenek badakigu klandestinitatearen posibilitateari ezin zaiola uko egin. Gure osasuna aitzaki izanda, panoptiko teknologiko baten aurrean makurtzea gure hilobia izan daiteke. Memoria, burkideok!! Ezin dugu hainbeste kostatu zaigun gure askatasuna oparitu.

Onartzen dugu etxean geratzea, onartzen dugu gure konpromiso arduratsua, baina ez dugu onartzen beldurra baliatuta, eman diren aurrerapenetan atzera-pausuak ematea, edo oraindik eta okerrago, aurrekaririk gabeko kontrol moduetan aurreratzea. Populazio mundialaren zati handi bat etorriko denaren inguruan pentsatzen ari da.  Batzuk, „normalitatera“ bueltatzea nahi dute; beste batzuk, berriz, inoiz sartu izan ez garen normalitate horretata ez bueltatzea desiratzen dugu.

Egoera honek LGBT+fobiari are gehiago aurre egitea ekarri dizuen pertsona guztiei gure indar guztia bidaltzen dizuegu. Oroitzapen berezia zuen ikusgarritasun egunak etxean sartuta pasa behar izan dituzuen lesbiana eta pertsona transentzat. Ez utzi sareak ehuntzeari, ez gaitzatela atomizatu, elkartu zaitezte, konspiratu cisheteropatriarkatuaren aurka.

Erahiltzen, patologizatzen, gorrotatzen, kriminalizatzen, baztertzen, estigmatizatzen, iraintzen, kartzelatzen, deportatzen, jipoitzen, armairuan sartzen, jazartzen, identitateak salmentan jartzen…ez duen normaltasun bategatik.

„Normaltasun berria“ normatik at

Gora LGBT+ Borroka!!

Arrazakeriaren aurkako Astean parte hartzera eta arrazakeriaren aurkako manifestaziora joatera deitzen dugu

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak, SOS Arrazakeria, Ongi etorri Errefuxiatuak, CEAR, COPS eta beste hainbat talderekin batera, Arrazakeriaren aurkako Astearen antolakuntzan hartzen du parte.

Arrazakeriaren aurkako Astearen prestatutako egitaraua:

  • martxoak 16: “Huir para amar y ser:asilo y resistencias LGBTI de Marruecos a Barcelona” pelikularen emanaldia
  • martxoak 17: “Auzo edo base militarra?” eztabaida-hitzaldia
  • martxoak 21: Arrazakeriaren aurkako manifestazioa, eta gero JAIA!!!!!

FUEGO AMIGO LGTB+ BORROKAN: Transmaribibollo Hausnarketa Antikapitalismoan

Bizkaiko E28J Koordinakundeak hitzaldia antolatzen du, 7 Katu Gaztetxearekin batera, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan

2019ko irailaren 21ean Bilboko kaleetan Euskal Herriko ezkerreko hainbat eragilek bat eginda LGTB+ mugimenduaren merkantilizazioaren aurka agertu ginen aldarri antikapitalistarekin. Denok kapitalismoaren aurka! Baina eta zer gertatzen da ezkerreko mugimenduko eragileak cisheteropatriarkatuaren aurka jartzean? Hor ere elkartzen ote gara? Edo oraindik ere ezkerreko mugimenduetan LGTBfobia handia da?