ZALAPARTA!!!EZ GURE IZENEAN!!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaAdi!!! Larunbat honetan, deialdi garrantzitsua dugu Bilbon, gure kaleetan feminismoaren izenean hedatzen ari diren gorroto diskurtsoei aurre egiteko.
Ez dugu onartzen gure izenean inolako erasorik ematea eta aurrean izango gaituzue!
Transfobiaren aurrean borroka feminista eta antifaxista!!!
Maiatzaren 17an, homo-les-trans-fobiaren aurkako egunean, ZORROZTUTA DITUGU LUMAK!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaBizkaiko E28 Koordinadorak elkarretaratzea deitzen du maiatzaren 17an
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaPalestina askatu!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaGaur, 77 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituztenean, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.
Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.
Sexu- eta genero disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da. Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa gorri bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna. Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!