EHGAM-Nafarroak hainbat ekitalditan hartu du parte azken aldi honetan
/in EHGAM Berri, Nafarroa, Sin categoría /by Editorea- EHGAM NAFARROA Aberri Egunean:
- EHGAM NAFARROA Errepublika Egunean:
- EHGAM NAFARROA Korrikan:
Badator MARIKAROA!!!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by EditoreaMarikaroa Zizur Nagusiaren herri-ekimen bat da, sexu eta genero aniztasuna gizarte osoa inplikatzen duen balio gisa aldarrikatzeko eta LGTBI+ kolektiboen borroka ibilbideak ezagutarazteko. Adin eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu, urtarrilaren 13an, osteguna, hasiko den jarduera programa bat antolatuz, Insumision Marikak intsumisio astean eman zuen hitzaldian Marika hitza erabiltzeak sortu zuen polemika aurrekari duena. Termino hori irainaren berrjabetze gisa aldarrikatzen dugu, borrokarako tresna bihurtzeko. Lehenengo jarduerak EHGAM Nafarroaren ibilbidea ezagutzea du helburu, eta Zizurreko institutuko batxilergoko ikasleek egingo dituzten galderen bidez izango da, ostegun honetan, 18: 00etan, kultur etxean… aurretik, manifestu bat irakurriko da eta Xabier Vanilla arrasatearraren film labur bat pasatuko da.
Argazki batzuk:
Berria medioetan:
- Noticias de Navarra: Enero ‘Marika’ en Zizur Mayor
- PamplonaActual: Zizur acoge el Mes Marika-Marikaroa con diferentes eventos para celebrar la diversidad
- ZizurArdoi: Zizur acoge el Mes Marika-Marikaroa con diferentes eventos para celebrar la diversidad
Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by Editorea09:00-09:15 Akreditazioa Marikondestablen
09:20an aurkezpena.
09:30-11:45 Feminismo Inklusiboa.
Hizlariak: MIRIAM SOLÁ GARCÍA eta DIEGO MARCHANTE
11:45-13:15 Marikak munduan barna
Hizlariak: IBAI FRESNEDO eta ORGULLO VALLEKANO.
BAZKARIA.
17:00-19:30. Kankaneoa: gozamenerako estrategiak.
Hizlariak: JOSAN LANGARITA eta IRA HYBRIS
Noticias de Navarra: ‘Maripensando 2021’, jornada LGTBI+ este sábado en Pamplona – Diario de Noticias de Navarra
EHGAMek eta Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzera deitzen dute, hilak 23, eraso LGTBfoboen aurrean
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
Erasorik ez erantzunik gabe!
Pasa den asteko Uribarriko eraso lesbofoboaren aurrean, eta estatu mailan gertatzen ari den biolentzia LGTBfonoaren gorakadaren aurrean, ostegun honetan irailak 23, 20:00etan Uribarriko Eskolen Kanpan eta Barakaldoko Herriko Plazan burutuko diren kontzentrazioetara deitzen zaituztegu.
Ez dira pasako. Erasoen aurrean transmaribibollo autodefentsa!
Barakaldo:
Bilbao:
Komunikatua:
Estatu mailako eta Euskal Herriko indarkeria LGTBfoboaren testuinguru orokorrean, gaur kalera atera behar izan gara beste behin, joan den astean Uribarrin eraso lesbofoboa izan zela salatzeko. Hala egin genuen Basauri, Zornotza, Gasteiz eta Alde Zaharreko erasoekin eta Samuelen erailketarekin, gutako bat ikutuz gero, denak ukitzen gaituztelako. Horregatik deitu ditugu Uribarriko eta Barakaldoko elkarretaratzeetara; izan ere, eraso hori ez ezik, estatua astintzen ari den indarkeria LGTBfobo uholdea ere salatzen ari gara hemen.
Salatzen dugu ez dela kasu isolatu bat, sexu- edo genero-disidentzia oro zigortzen eta erasotzen duen egiturazko arazo bat baizik. Espazio publikoa hartzen dugunean kaleetan eraso egiten digun dominazio sistema bat.
Joan den astean eraso lesbofoboa izan zen Uribarriko terraza batean. Gizon talde batek hitzez eraso egin zion LGTB pertsona bati, irainduz eta iruzkin LGTBfoboak eginez, terraza horretan jesarrita zeuden beste gizon talde batzuen konplizitatea zuela.
Ez dugu horrelako jokabiderik onartuko gure auzoetan. Hemen gaude, beraz, LGTBfobiari aurre egiteko. Gure ustez, indarkeria hori ez dator pedagogiaz alda ditzakegun pentsamolde atzeratu eta erreakzionarioetatik soilik. Gure bizitzaren errepresioak pairatzen dugun ordena politiko, sozial eta ekonomikoa sendotzen laguntzen du.
Ez da “eskuin muturrari” edo alderdi politiko jakin batzuei errua botatzea bezain sinplea, jokabide horiek gure inguruan ere badirela dioen errealitateari aurre egin behar diogu. Amaitu da txisteak eta irainak jasan behar izatea.
Ekidistantziak ez digu balio. Zisheteropatriarkatuak, arrazakeriak eta kapitalismoak zeharkatzen gaituen pertsonok, pairatzen dugun indarkeria sistematikoaren kontrako posizionamenduak behar ditugu. Isilik gelditzea, etxean gelditzea, ez da aukera bat.
Autodefentsa eta antolakuntza beti! Zisheteropatriarkatuari sua! ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE.
Iragan astean Zornotzan jasotako eraso homofobo eta matxisten aurrean, elkarretaratzera deitzen dute Zornotzako Mugimendu Feministak eta Akelarrek. EHGAMek eta Bizkaiko E28 Koordinadorak bat egiten dugu deialdiarekin
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaPasadan ostegunean, hillak,15 Zornotzan beste 2 eraso gertatu ziren, bata matxista eta bstea homofoboa. Adin txikiko batzuk, neska bati irain matxistak eta mutilari “maricón de mierda” eta harriak botatzen egon ziren.
Larunbat 10ean Bilboko Alde Zaharrean gertatutako eraso homofoboaren aurrean elkarretaratzera deitzen dute Ehgamek eta Bizkaiko E28 koordinadorak
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
Gasteizeko eta Bizkaiko E28 Koordinadorek eta Donostiako Koordinadora Transmaribibolloak manifestazioa deitzen dute, larunbat honetan, hilak 10, Samuel hilketa eta gertatutako beste eraso LGTB+fobak salatzeko asmoz
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
Estatu españoleko hainbat hiritan ere manifestazioa deitu dute asteburuan zehar Koordinakunde kritikoek:
Hauxe da irakurritako manifestua:
Bilboko mani:
Donostiako mani:
Gasteizeko mani: