https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2022-10-02 19:53:332022-10-10 17:46:27EHGAM Nafarroak “MariBuruari Ekin Bazterrean / Maripensando en los márgenes” ekialdia aurkezten du, urriak 8, Iruñako Condestable Jauregian
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2022-05-10 21:17:332022-05-17 21:41:43Nafarroako E28J Plataformak elkarretaratzea deitzen du, maiatzaren 17an, Udaletxe Plazan, arratsaldeko 8etan
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2022-04-23 21:50:292022-04-23 21:51:54EHGAM-Nafarroak hainbat ekitalditan hartu du parte azken aldi honetan
Marikaroa Zizur Nagusiaren herri-ekimen bat da, sexu eta genero aniztasuna gizarte osoa inplikatzen duen balio gisa aldarrikatzeko eta LGTBI+ kolektiboen borroka ibilbideak ezagutarazteko. Adin eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu, urtarrilaren 13an, osteguna, hasiko den jarduera programa bat antolatuz, Insumision Marikak intsumisio astean eman zuen hitzaldian Marika hitza erabiltzeak sortu zuen polemika aurrekari duena. Termino hori irainaren berrjabetze gisa aldarrikatzen dugu, borrokarako tresna bihurtzeko. Lehenengo jarduerak EHGAM Nafarroaren ibilbidea ezagutzea du helburu, eta Zizurreko institutuko batxilergoko ikasleek egingo dituzten galderen bidez izango da, ostegun honetan, 18: 00etan, kultur etxean… aurretik, manifestu bat irakurriko da eta Xabier Vanilla arrasatearraren film labur bat pasatuko da.
09:20an aurkezpena.
09:30-11:45 Feminismo Inklusiboa.
Hizlariak: MIRIAM SOLÁ GARCÍA eta DIEGO MARCHANTE
11:45-13:15 Marikak munduan barna
Hizlariak: IBAI FRESNEDO eta ORGULLO VALLEKANO.
BAZKARIA.
17:00-19:30. Kankaneoa: gozamenerako estrategiak.
Hizlariak: JOSAN LANGARITA eta IRA HYBRIS
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2021/09/mariburuari-ekin-bazterrean-2021-banner.jpg10801920Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2021-09-24 23:00:082021-09-26 20:39:43Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean
TOKIA BETETA Tokia baieztatu ez bazaituzte, jarraitu streaming bidez. 👉 https://tinyurl.com/MariPensando 👈
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2020-09-23 21:09:152020-10-02 19:28:43EHGAM Nafarroak “Mariburuari ekin bazterrean” ihardunaldia antolatzen du, urriren 3an, Iruñeko Kondestable Jauregian
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2020-06-28 01:05:392020-06-28 01:05:40Nafarroako Plataforma E28J-k manifestazioa deitzen du, ekainaren 28an
Dozenaka lagunek bat egin zuten protesta bilkurarekin. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
GASTEIZ.Dozenaka pertsonak transfobiaren kontrako aldarria entzunarazi zuten atzo Gasteizen. Hazte Oir elkartearen autobusa Eusko Legebiltzarrera iritsiko zela zabaldu zuten goizean sare sozialetan, eta arbuioa adierazteko bilkurara deitu zuten mugimendu feministak eta LTGBI kolektiboak. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten protestarekin. Autobus transfoboa, baina, ez zen agertu.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-23 14:23:342017-03-24 14:25:23Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu
Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarri bihurtu zuen eskuin muturraren paseo propagandistikoa izan behar zuena.
Alde batetik, herritarren eta eragile sozialen presioak izugarri zaildu zuen Hazte Oirren egitekoa. Bestetik, Nafarroako erakundeek ere ez zioten bidea erraztu: Iruñeko Udalak autobuseko errotulazio oro kentzera behartu zuen elkarte ultrakatolikoa, hiriburura sartu ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa; eta Nafarroako Gobernuak eta legebiltzarrak, bestalde, adierazpen bana argitaratu zuten, kanpaina transfoboaren aurka. Espainiako Gobernuko ordezkaritza izan zen eskuin muturrari oxigeno pixka bat eman zion erakunde bakarra, autobusari zirkulatzeko baimena emanda.
Nafarroara sartu ziren unetik beretik, argi zegoen ikuskizuna lortu nahi zutela Hazte Oir taldekoek. Haur transexualen aurkako mezua epaitegietan kamustuta, biktimaren rola bete nahi izan zuen elkarteko presidente Ignacio Artsuagak, «adierazpen askatasuna» aldarrikatuta. Baina karta hori ere ezin izan zuen berak nahi bezala jokatu. 12:00etan Nafarroako Legebiltzarrera joatekoa zen Artsuaga, manifestu bat erregistratzera, baina, Iruñean protestak antolatu zituztela jakinda, ordubete lehenago egin zuen hitzordua kazetariekin, Zuastiko gasolindegian. Autobusetik jaitsita, ordea, elkarretaratze batekin egin zuen topo. Han ziren, besteak beste, E28 plataformako, Bilgune Feministako eta LAB sindikatuko kideak, Transfobia ez, Ez zarete ongi etorriak eta Nafarroa: aniztasun lurraldea zioten pankartekin, besteak beste.
Diskurtsoa lasai eman ezinik, alde egitea erabaki zuten Hazte Oirreko kideek. Guardia Zibila arduratu zen, bultzaka, autobus laranjari bidea irekitzeaz, eta han ziren manifestari eta kazetari batzuk atxiki egin zituzten, identifikatzeko. Segizio transfoboa, baina, ez zen urrunera iritsi: gasolindegi batetik, hurrengora. Hiper Eroski merkataritzagunera, hain zuzen. Han geldiarazi zuen autobusa Iruñeko Udaltzaingoak, hirian ibiltzeko baimena behar zuela argudiatuta. Eta baimen hori eskuratu ahal izateko, autobuseko lelo eta ikur guztiak kendu behar izan zituzten Artsuaga eta bere bi laguntzaileek.
Errealismo magikoko eleberri batetik edota landismoko pelikula zahar batetik aterata zirudien eszenak: elkarte ultrakatolikoko bi buruzagiak, oparitarako paper laranja esku batean eta zeloa bestean, hanka puntetan, euren leloak estali nahi eta ezin. «Arazo logistikoak ditugu», aitortu zien Artsuagak kazetariei. Goiko aldeko hitzak estaltzera iristen ez zirenez, eskailera bat eskatu zieten ondoko tailerreko langileei, baina ez zieten utzi. Azkenean, Eroskiren hipermerkatura sartu behar izan zuen Hazte Oirreko kide batek, eskailera bat erosteko. Protestak eta oihuak baino ozenago entzuten ziren jendearen barreak, eskuin muturreko militanteak mezu transfoboak oparitarako paper pusketekin estaltzen saiatzen ziren bitartean.
Arazo logistikoak konponduta, ia ordubeteko atzerapenarekin sartu zen Hazte Oirren autobusa Iruñean. Ordurako, dozenaka lagun zain ziren Sarasate pasealekuan, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean. LGTBI kolektibo, ikasle elkarte eta bestelako gizarte eragileez gainera, han ziren Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNko ordezkariak ere, protestan. Herritar ugarik arrautzak jaurti zizkioten autobusari, eta leihoak ukabilez jotzen hasi ziren, «Hazte Oir, kanpora!» oihukatzen zuten bitartean. Tentsioak goia jo zuen une hartan: manifestariak atzean utzi nahian, azeleragailua sakatu zuen autobus gidariak, eta emakume bat harrapatu zuen. Espaloian etzanda gelditu zen gaztea, baina autobusak ez zuen gelditzeko imintziorik ere egin. Gerora, anbulantzia batek eraman zuen osasun etxera. Zauriak zituen oin batean eta aurpegian.
Giroa ikusita, amore eman behar izan zuten ultrakatolikoek: manifestu transfoboa parlamentuan aurkeztu beharrean, Nafarroako Gobernuko erregistrora eraman zuten. Epikotasuna eta drama nahi zituen Hazte Oirrek, baina propagandarik gabe gelditu zen orduan ere, kameretatik urrun, isilean sartu eta atera baitzen Artsuaga. Atzeko atetik.
Iruñetik aterata, autobusa Gasteizera zihoala zabaldu zen sare sozialetan, eta elkarretaratzea antolatu zuten Andra Mari Zuriaren plazan. Iluntzean, ordea, autobusaren arrastorik ere ez zegoen Gasteizen. LGTBI mugimenduaren arabera, Madrilera itzultzea erabaki zuen Hazte Oirrek.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-22 14:19:112017-03-24 14:23:19Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra
Iritsi da Iruñera Hazte Oir taldearen autobusa. Zuastiko ordaintokian adierazpenak egin dituzte, eta hiriburura abiatu da autobusa, baina Udaltzaingoak geldiarazi egin du. Esan diete logotipoak estali ezean ezin direla hiriburuan sartu. Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak esan du debekuak debeku legebiltzarrera joango direla. Gainera, salatu du ez dagoela adierazpen askatasunik: “Gure logoa estaltzera behartu gaituzte. Iruñean ez dago askatasunik”. (Bideoa: Argazki Press)
Logoak estalita, parlamentura abiatu dira. Han, baina, transfobiaren kontrako protestan elkartuta zeuden hainbat lagun, eta aurre egin diete. “Hazte Oir kanpora!” oihuak egin dizkiete, besteak beste, eta arrautzak ere bota dizkiete. Handik alde egin behar izan dute, baina bidean, parean jarri zaien jendea jo du autobusak. Neska bati hanka ere zapaldu dio.
Bitartean, Arsuagak manifestua utzi du Nafarroako Gobernuko erregistroan.
Protesta artean hartu dute autobusa Zuastin ere E28, LAB eta Bilgune Feministako kideek. “Ez, ez, ez, transfobiarik ez” eta “faxistak!” oihu egin diete besteak beste, eta “ez zarete ongi etorriak” esan diete.
Joseba Asiron alkateak esan du adi egongo direla autobusak ez ditzan mezu transfoboak erakutsi. Izan ere, gogora ekarri duenez, halaxe dio araudiak. Gainera, gaitzetsi egin du “oso sentibera den gizartearen zati baten kontra” kanpaina egitea. Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du elkartearen jarrera eta autobusarekin egiten ari diren kanpaina. Guztientzako giza eskubideen errespetua nahi duela azpimarratu du gobernuak, “baita transexualentzat ere”.
Iruñean martxoaren 3an egindako manifestazioan jakinarazi zioten elkarteari autobusa ez dela ongi etorria izango. Hala ere, Ignacio Arsuaga elkarteko presidenteak dio Nafarroako hiriburuko askok azaldu dietela babesa.
Madrilen eta Bartzelonan ez zioten sartzen utzi autobusari. Baina elkarteak ibilgailu gehiago prestatu ditu. Chrysallisek haren kontrako salaketa jarrita dauka.
https://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.png00Editoreahttps://ehgam.eus/igoera/2014/04/logo-550.pngEditorea2017-03-21 14:15:592017-03-24 14:19:02“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.