Francisen oroimenez, aurten ere zebrabidea koloreztatuko dugu guztion artean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa /by EditoreaZurekin gaude, Laura!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaGaur, ekainak 7, epaitzen dute Laura Bugalho, sindikalista, feminista eta ekintzaile trans
Laura Bugalhok 2010. urtean jaso zuen Ehgameko Urrezko Hiruki saria, etorkin transexualen aldeko egindako lanagatik
Laura asko behar du herri honek!!
Laura asko behar dugu guk!!
Laura Bugalhok 11 hilabeteko espetxe-zigorra itundu du Fiskaltzarekin, etorkinei laguntzeko agiri-faltsutzeagatik
MUNDUKO MEDIKUAKek Senegal eta Euskadiko LGTBI taldeen arteko jardunaldiak antolatzen ditu
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria, Homosexualitatea, Lesbianismoa /by EditoreaEkainaren 28ko Koordinakundearen komunikatua maiatzaren 17aren harira, Nazioarteko Homofobiaren aurkako eguna
/in Askatasun sexuala, EHGAM Berri, HOMOFOBIA, Politika /by EditoreaMaiatzaren 17aren bezperan, les-homo-trans-bi-inter-fobiaren aurkako Nazioarteko eguna den honetan, Bizkaiko E28ko Koordinakundea osatzen ditugun taldeek gure elkartasuna helarazi nahi diegu, lehenengo eta behin, bortizkeria hau jasaten duten pertsona guztiei. Azken egun hauetan Madrilen gertatutako hainbat erasoren berri izan dugu, Bartzelonako mutil gay baten heriotzako arduradunak libre geratu dira, Marokon bi mutil gay atxilotu dituzte erasotuak izan ondoren, eliza katolikoa azkenaldian transexualen aurka agertu da modu berezian… eta hau ez da salbuespena, pertsona askoren egunerokoa baizik. Zenbat eta askatasun espazio gehiago konkistatzen ditugun, hainbat eta handiagoa da batzuek gure existentzia hutsaren kontra adierazten duten gorrotoa. Hau homofobia sozialaren isla da, eta baita ibiltzeke geratzen zaigun bidearena ere.
Bortizkeria hauek guztiak, gehien bat gure ingurunean gertatzen direnean, gogor salatu behar ditugu. Gure ustez, funtsezkoa da erasoak, diskriminazioa edo-eta euren orientazio sexualagatik edo genero-identitateagatik bortizkeria jasaten duten pertsonentzako tratu egokia bermatzen duen protokoloa garatzea. Erne egon behar dugu bortizkeria homofoboaren edozein kasu antzemateko, eta haren kontra azkar eta gogor erreakzionatzeko gai izan. Horregatik, eraso homoforen bat jasan duzuen guztiei, edo norbaitek jasan duela dakizuen guztiei, eskatu nahi dizuegu isil ez zaitezten eta sala dezazuen. Homofobia erakustea da haren aurka borroka eraginkorra egin ahal izateko era bakarra. Eta bide honetan zuen aldean izango gaituzue beti.
Erakunde publikoek Bilbo eta Euskal Herria homofobiarik gabeko lurraldeak izan daitezen biziki lan egin behar dutela uste dugu. Gu beti egongo gara haien aldean lan honetan. Adibide eran, Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatza homofobiaren aurkako egunean kanpainak egiten, zeinetan Koordinakundeak ere parte hartu duen. Bilboko Udalak, bere aldetik, azken urte honetan “Bilbao gay-friendly” ekitaldia bultzatu du. Udalaren gu guztiontzako Bilbo libreagoa eraikitzearen aldeko interes berri hau positiboki hartzen dugun arren, Udaleko turismo arloak egindako kanpainaren aniztasun ezak kezkatzen gaitu. Urte askotan zehar pertsona disidente sexualek gainditu behar izan ditugun handicapik handiena ikusezintasuna izan da; edo beste era batean esanda, soilik estereotipo erreduktore eta iraingarrien bidez ikusi izana. Horrek ezkutatzen gintuen eta ahultzen gintuen. Gizartearen aurrerapen handiena gure aniztasun osoan nabaritu gaituztenean gertatu da. Gure aniztasuna gure armarik handiena da, eta hau gure banderetan adierazten dugun ideia nagusia da. Estereotipo bakarrera txikiagotzen gaituztenean, gure taldearen parte handiena kanpoan uzten dutenean, uniformatu egiten gaituzte, banatzen gaituzte, ahultzen gaituzte. Gaur honetaz kontziente izan behar dugu, gure gorputz guztiekin, gure desio guztiekin, gure bizi-historia guztiekin ikus gaitzaten. Azken finean, gure kolore guztiekin.
Hau dela eta, gaur eta hemen Ekainaren 28ko Koordinakundetik dei egin nahi diegu erakunde horiei, guztiok batera benetako Bilbo eta Bizkaia gay-friendly, les-friendly, trans-friendly, inter-friendly… eraikitzeko: gizarte askotariko eta guztiontzakoa, inor kanpoan uzten ez duena. Lortzen dugun eguna iritsiko da, eta egun horretan benetan erakutsi ahal izango dugu harro gure hiria. Ordura arte, guztiok elkarrekin borrokatu beharko dugu gogor.
Bilbon, 2016.eko maiatzaren 16an
Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundea
(Aldarte, Bizigay, Ehgam, Guztiok, Hegoak, Liga LGTB, Ortzadar, Zaharrok)
Maiatzaren 17an elkarretaratzera deitzen du Ehgamek, 19:30etan Boulevardean
/in EHGAM Berri /by EditoreaTABAKALERAk “Archivo SIDA” izeneko erakusketa antolatzen du, non HIESak kulturgintzan izandako eragina aztertzen den.
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, GIB HIES, Kultura /by EditoreaEKIPO REk eginda, hainbat material grafiko erakusten du, baita EHGAMeko kartel batzuk ere
Shangay Lily, Madrilgo drag queen, artista, ekintzaile eta idazlea, hil da.
/in EHGAM Berri /by EditoreaEspainako drag lehenetariko bat izan da, “Shangay Express” gay aldizkaria fundatu zuen eta azken urteetan Publiko egunkarietako kolaboratzaile arduratu zen, ‘Palabra de activista‘ blog dela medio.
Azken urteetan ezaguna izan da PPren aurka egindako performanceengatik