Aldarte eta Ehgamen artean idatziako “Begirada ausartak” liburua aurkeztu dute New Yorkeko euskal etxean, ‘Aniztasunaren Asteburua’ ihardunaldietan barne

(artikulu hau Euskal Kulturan izan da argitaratua)

New Yorkeko Euzko Etxeak euskal herritartasun arragoa aldarrikatu zuen bere lehen Aniztasunaren Asteburuan

jendetza bildu ez bazen ere, pozarren agertu ziren antolatzaileak lehen edizioarekin

Jendetza bildu ez bazen ere, pozarren agertu ziren antolatzaileak lehen edizioarekin (Argazkia: Koitz)

 

Urriko bigarren asteburuan, 9tik 11ra, lehendabiziko Aniztasunaren Asteburua antolatu zuen New Yorkeko Euzko Etxeak. Gayaldi festibalaren eboluziotzat har daitekeen jaialdi honek euskal herritar izateko definizio bakarra ez dagoela aldarrikatu nahi du, Aitzol Azurtza antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Ospakizunez eta festaz aparte, ekintza kulturalak ere hartu zituen barne hiru eguneko programak.

New York, AEB. Bi film emanaldi, liburu aurkezpen bat eta argazki erakusketa bat ere programa barnean, 2012an sortutako Gayaldi festibala Aniztasunaren Asteburua bihurtu da, New York-eko Euzko Etxean. “Iban Ubarretxenak, (Euzko Etxeko) presidenteak, kontzeptua sexutik harago eramatea proposatu zuen eta denoi gustatu zitzaigun ideia”, esan du Aitzol Azurtza antolatzaile eta presidente ohiak. “Ez da gay eta lesbianen aldarrikapena soilik, emakumeen eskubideak, arraza desberdinenenak… Edonon jaiota ere, euskal herritar izan zaitezkela aldarrikatu nahi dugu. Gurasoak edonon jaiotakoak izanda, azalaren kolorea edozein izanda… Helburua bilkorrak izatea da, inor baztertu gabe”.

Hurbildutakoei erakutsitako bi filmak Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean eta Ibai Vigil-Escalera-ren Mama, please forgive me (Barkaidazu, mesedez, ama) izan ziren. Lehenengoa, hirugarren adineko bi emakumeren sexualitateari buruzko fikziozko istorioa da eta, bigarrena, New York-en bizi den gazte baten gora-beheren inguruko dokumentala. Garaño eta Goenagaren pelikularen ostean, mahai-ingurua antolatu zen.

 

Koitz argazkilari nafarraren Brock in a dress (“Brock, soineko bat jantzirik” lanak toki desberdinetan paratuta, emakumezko soinekoekin jantzitako gizonezkoa erakusten du) erakusketaren aurrerapenak interes handia piztu zuela esan du Azurtzak, lana goraipatzearekin batera: “Oso erakusketa interesgarria da. Indartsua eta esanguratsua. Fire Island-en inguruko erakusketako argazkiak ikusgarriak ziren, baina hauek txundigarriagoak eta sakonagoak dira. Argazki bakoitzak norberak topatu behar duen istorioa dauka”. Erakusketak harrera beroa izanagatik amaitu bakoa da oraindik eta, artistak berak azaldu lez, bizpahiru urte gehiago beharko ditu buka dezan..

 

‘Begirada ausartak’

 new yorkeko euzko etxeaEuskal Herrian iaz aurkeztutako Begirada ausartak liburua ere eman zuten ezagutzera festibalean. Euskal Herriko LGTB mugimenduaren parte diren Aldarte eta EHGAM taldeen lan honek Francoren garaiko homosexualen benetako istorioak kontatzen ditu. Aurkezpenean, Ramon Aizarna zarauztarrak egin zuen berba, 62 urteko gizona, duela hiru hamarkada lekualdatutakoa zeru-arraskarien hirira baina, horren aurretik, diktaduraren homofobia pairatu zuena.

Berbaldi interesgarria sortu zen aurkezpenean, garai ilun haietan homosexualen superbibentziaren inguruko interesa agertu baitzuen jendeak. Nola ligatzen zuten? Non batzen ziren? Nola zekiten beste pertsona ere homosexuala zela? Eta liburuaren izenburuak berak laburbiltzen duen legez, begiradek, begirada ausartek ematen zuten beharrezko informazioa. “Bazen ezkutuko hizkuntza bat diktadurapean, nazio askapenaz baino harago zihoana”..

 

Larunbat gauean etorri zen Aniztasunaren Asteburuaren sorburu izan zen Gayaldia. 22:00etan hasita, goizaldeko ordu txikietara bihurtu zuten dantzaleku Euskal Etxea. Aurten ordea, go-go dantzaririk ez zen egon, 2012ko lehen edizioaren ostean klubeko bazkide batzuk ez baitziren horrekin ados agertu.

 

Biharamunean, Euzko Etxeak berak prestatutako igandeko herri afariarekin eman zioten amaiera Aniztasunaren Asteburuari. Hurbildutako gehienak estatubatuarrak izan zirela azpimarratzen du Azurtzak eta, nahiz eta bestela jendetza handirik ez bildu, pozik agertu da antolatzaile gisa eta datorren urtean berriz ere antolatzeko gogotsu, “urtero egin behar dugu, oinarrizko aldarrikapena eta izen berria mantenduta” esanez.

 

Aldarrikapen berbak

Euzko Etxea-ko lehendakari ohi den Azurtzak, Jaialdiaren inguruko gogoeta batekin bukatzen du: “Jaialdi honek, LGTB mugimenduari baino euskal komunitateari bere kideak diren moduan onartzen laguntzen diola esango nuke. Euskal herritarrak ez direla homogeneo eta kolorebakarrak ulertzen laguntzen dio. Eta aldarrikapen horrekin, emakumeen eskubideei ere laguntzen dio, mugimendu politikoei ere, baina bai eta elbarria denari edo beste zenbait jende motari ere. Gure euskal etxean ez dago elbarririk baina egongo balitz, nola tratatuko genituzke? Jaialdi honek kontzientzia sorrarazi eta indartzea du helburu. Ameriketako euskal etxe batzuetan euskal herritar edota euskal-amerikar izatearen inguruan izan dezaketen ikuspegi murritza gainditu nahi du. Aniztasunaren Asteburua urtero egin behar dugu, jendearen gogoari astindua eman eta begiak irekitzen laguntzeko”, bukatu du.

EHGAMek Alternatibaren Herriaren ekimenetan parte hartzera deitzen du

Alternatibaren Herria

 

Ehgamek Alternatiben Herrian hartu du parte, bere “Borrokaren Koloreak” erakusketaren bitartez.

 

ehgam alternatiben herrian 2

 

Read more

Mintegia: Sexu-Aniztasuna eta Genero-Identitateak Berdintasunerako politiketan (Azaroak 8 noviembre)

Azaroak 8, larunbata

MINTEGIA

Lekua: Montehermoso Kulturunea (Betolaza aretoa)
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara /16:00etatik 20:00etara

———————-

Mintegi aurreko ekintza
“Fake Orgasm” Zineforuma
Azaroaren 7an (ostirala), 19:00etatik 21:00etara
Montehermoso Kulturunea (Betolaza aretoa)
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte
Zineforumera etortzeko, ez duzu zertan mintegian izena eman.

 

———————-

Zeinu-mintzairako interprete eta edo Haurtzaindegia behar baduzu, hiru egun lehenago esan 945.16.13.45 telefono-zenbakiaren bidez edo  igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz.


ANTOLATZAILEA:
BERDINTASUNERAKO ZERBITZUA
LAGUNTZAILEA: EMAKUNDE / XI. Berdintasunerako gunea

8 de noviembre, sábado

 SEMINARIO

Lugar: Centro Cultural Montehermoso (Sala Betolaza)
Horario: de 10:00 a 14:00 h. / de 16:00 a 20:00 h.

———————-

Actividad previa al Seminario
Cine-Fórum “Fake Orgasm”
Viernes, 7 de noviembre, de 19:00 a 21:00 h.
Centro Cultural Montehermoso (Sala Betolaza)
Entrada libre hasta completar el aforo.
Para acudir al cine-fórum, no es necesario inscribirse en el Seminario.

———————-

Si necesitas Intérprete de Lengua de signos y/o Guardería, háznoslo saber con tres días de antelación en 945.16.13.45 o a través de igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org


ORGANIZA:
SERVICIO DE IGUALDAD
COLABORA: EMAKUNDE / XI Foro para la Igualdad

Frantzisko Aita Santuak Poloniako apezpiku bat kanporatuko du, Familiarentzako Sinodoaren bezperan publikoki gay dela eta lagun mina duela esateagatik

Read more

Bi eraso homofobo aste batean

Gizon batek neska-bikote bati iraundu eta erasotu zion Barakaldon, eta Gasteizko mutil bat iraundua eta jarraitua izan zen, hilak 17an