Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
Autobus transfoboa abian jarri nahi dute berriro, eta salaketa jarri du Chrysallisek
Gaur-biharretan autobusa bidean jarriko duela iragarri du Hazte Oir taldeak. Madrilen hasita, datorren astean dira Euskal Herrira heltzekoak Transexualitatearen kontrako beste autobus bat errepidera ateratzeko asmoa du Hazte Oir talde ultrakatolikoak. Gaur-biharretarako prest izango dute ibilgailua, eta Madrilen igaroko ditu lehen egunak. Datorren astean Euskal Herrira etortzeko asmoa du taldeak: Iruñera, Gasteizera, Bilbora eta […]
Transfobiaren mamua salatu dute herritarrek Iruñean
“Nafarroa, lur anitza. Transfobiarik ez!” zioen Iruñean larunbat arratsaldean egindako manifestazio alai eta jendetsuak. Hotza zen arratsaldea eta euria ari zuen manifestazioaren lehen urratsetan. Berehala atertu zuen, ordea, eta ostadarra ere agertu zen zeruan, manifestazioan ziren kolore bereko banderak lagunduz. Transexualitatearen aldeko ikur handi batek ireki zuen Ekainak 28 plataformak deitutako manifestazioa. Hazte Oir muturreko […]
Transfobiak atertu du
Hazte Oir talde ultrakatolikoaren gorroto mezuaren aurka eta Chrysallis elkarteak haur transexualen alde egindako kanpainaren alde, ehunka lagunek aniztasuna aldarrikatu dute. Iruñeko Udaletxe plaza mukuru dago. Hotz egiten du. Euria egin duenez, asko busti egin dira, baina animoak bero daude. Transexualitatearen aldeko bandera erraldoia udaletxe aurrean dago, ilunabarrari kolorea emanez. Denen gogoan, berriz, Hazte Oir […]
“La que tiene que hacer el tránsito es la sociedad, no los niños transexuales”
El antropólogo Juan Gavilán ha recogido en el libro ‘Infancia y transexualidad’ la experiencia de menores transexuales y de sus entornos “La adolescencia de estos menores será dura hasta que no eduquemos en la aceptación de la diversidad” “La definición de transexualidad infantil más simple y menos ideológica es la de niños que asumen una sexualidad […]
Mezu transfoboa zabaltzeko beste ibilgailu bat prestatu du Hazte Oir-ek
MADRIL. Madrilgo epaile batek ezarritako debekuari izkin egiteko, autobus transfoboko mezua moldatu du Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak. Autokarabana bat prestatu du, eta aurreko leloari galdera ikurrak gehitu dizkio: Mutilek zakila dute? Neskek alua dute? Hasierako aurreikuspenen arabera, kanpaina bihar da heltzekoa Iruñera