Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
«Traidoretzat gaituzte meskitan LGTBI jendea defendatzeagatik»
Musulmanen LGTBIfobia Koranaren eta beste idazki batzuen manipulazioaren eraginez sortu dela uste du Zahedek; musulmanen aniztasuna aldarrikatzen du berak sortutako meskitatik, Frantzian. Frantzian bizi da umetatik Ludovic-Mohamed Zahed (Aljer, Aljeria, 1977). Musulmana da, eta gaya; Frantziako lehen meskita inklusiboaren sortzaile ere bada. Madrilen izan da WorldPridek gonbidatua, LGTBI komunitate musulmanari buruz hitz egiten. Zuzen-zuzen bota […]
Bus transfoboaren aurka protesta egiteagatik isunak jaso dituzte hainbat herritarrek
Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontra protesta egitea “funtsezkoa” dela esan dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek, eta sexu askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute. Hazte oir elkarte katoliko eta transfoboaren autobusari ezezko biribila eman zion Iruñeak, eta mobilizazioen bidez erantzun. Orain, herritar hainbati isunak iritsi zaizkiela salatu dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek. “LGTBIQen Giza Eskubideen […]
Lanean izandako eraso homofobo bat epaitu dute
BILBO. Langile batek jasandako eraso homofobo bat epaitu zuten atzo Bilbon. LAB sindikatuak protesta egin zuen epaitegien aurrean; azaldu zuenez, langileak ezin izan zuen lanera joan erasoagatik, eta, itzuli zenean, kaleratu egin zuten. «Bi aldiz zapaldu» zutela salatu zuen sindikatuak.
Mutil gazteentzat «zailagoa» da beste gizonei gay direla esatea
Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du ikastetxeetan; haren arabera, nerabeek, oro har, «onartzen» dituzte afektibitate eta sexu dibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, mutil gazteentzat neskentzat baino «zailagoa» da gay direla esatea beren lagun gizonei. Uste dute baztertu egingo dituztela, edo barregarri utziko. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi ikastetxetako 129 ikaslek parte hartu dute ikerketan, […]
Homofobiaren erroaren kontrako borrokan
Txinan homosexualitatea 2001. urtetik gaixotasuntzat hartzen ez bada ere, LGTBko ekintzaileek salatzen dute oraindik kontrakoa ziurtatzen duten testuliburu asko daudela. Qiu Bai da horien artean ezagunena. Qiu Bai bere ezizena da, «gerra izena», dio neska gazteak. Qiu berezko abizena du, eta Bai, berriz, Baimax Marvelen pertsonaia famatutik hartu du, gaitzen bat duen edonor besarkatuz sendatzen […]