Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren aldeko martxak arratsaldean
Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina baita sexu aniztasunaren aldeko borrokan egin diren urratsak ospatzeko mobilizazioak ere. «Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen […]