Eraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du

“Ezin dut gehiago”. Halaxe mintzatu da Jesús Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik “baztertuta” sentitu ostean. Oraingo honetan, penalti bat adierazi eta oihuka hasi zitzaizkion…

Chrysallis elkarteak transexualitatea lantzeko material didaktikoa prestatu du

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Transexualitatea lantzeko lehen material didaktikoa argitaratu du Chrysallis elkarteak. Haur transexualen gurasoek osatzen dute elkartea eta ikastetxeetan gaia lantzeko proposamena da euren ekimenaren xedea. Zakila duen neska, edo alua duen mutila. Baieztapen horiek lantzeko aukera mahai gainean jartzea da euren…

Artxiboetatik sortutako galderak

Equipo Rek ondutako ‘Anarchivo Sida’ eta Maryam Jafriren ‘The Day After’ erakusketak ikusgai daude Tabakaleran, ekainaren 26ra arte. Artxiboak dituzte biek abiapuntu Lehen aldiz, bi erakusketa batera zabaldu dituzte Donostiako Tabakaleran: Anarchivo Sida —Equipo Rek eta Donostia 2016k elkarlanean ekoitzia— eta Maryam Jafri pakistandarraren The Day After (Biharamuna) —Parisko Betonsalon arte eta ikerketa zentroaren eta…

Izaro, emakumeen areto-futbol taldean jokatzen lehenengo transexuala

Leioa Maia areto-futboleko jokalaria da Izaro Antxia. Igandean bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da. Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kameren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu.…

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak.…

Izaro Antxia, areto futboleko partida ofizial bat jokatuko duen lehen jokalari transexuala

Izaro Antxia, Portugaleteko (Bizkaia) kirolaria, izango da areto futboleko partida ofizial bat jokatuko duen Espainiako Estatuko lehenbiziko jokalari transexuala –igande honetan–. Leioa Maia taldean aritzen da, emakumezko Lurralde Mailan. “Triste samarra da 2016an hau albiste izatea, bide luzea dago egiteke”, adierazi du Antxiak M80 irratiak egindako elkarrizketan. Pasa den denboraldira arte, mutilen talde batean jokatzen…

Prostitutak ez, haien bezeroak zigortzea erabaki du Frantziak

Bi urte eta erdiko eztabaidaren ondotik onartu du Prostituzio Sistemaren Kontrako Legea Frantziako Asanblea Nazionalak. 3.750 eurorainoko isunak ezarriko dizkiete bezeroei Eztabaida eta aldaketa anitzen ondotik, Parisek onartu du azkenean Prostituzio Sistemaren Kontra Borrokatzeko eta Prostituitutako Pertsonak Laguntzeko Legea. Lehendik ere legedi zigortzailea zuen Frantziak sexu lanaren inguruan —prostituzio etxeak debekatuta daude, adibidez—, eta ildo…

Indarkeria homofoboaren biktimentzako protokolo bat eskatu dute Gasteizen

Horrez gain, Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak zerbitzu sozialen eraldaketa sakona eskatu du. Gaur goizean Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak pasa den azaroan 21 urteko gazte batek jasan zuen eraso homofoboa salatu du eta ildo horretan, indarkeria homofoboa, lesbofoboa eta transfoboa pairatzen duten biktimentzako protokolo bat eta zerbitzu sozialen eraldaketa sakona eskatu du. Kolektiboak agerraldian…

«Homosexualitatea zurien kontua dela diote»

Afrikako hogei herrialdetan egindako zazpi hilabeteko bidaian, orientazio sexualagatik zigortu dituzten pertsonak ezagutu ditu Serenak; liburu batean kontatu ditu haien istorioak. Marc Serenak (Manresa, Herrialde Katalanak, 1983) ez du ulertzen nola zigortu daitekeen maitasuna: «Nola kondenatu daiteke norbait maitasunaren moduko gauza polit batengatik?». 2011. eta 2012. urteetan Afrikako hogei herrialdetan egon zen, eta han bildutako…