EHGAM, Korrikarekin bat. Hator gurekin!!!

 

Martxoaren 14an hasi eta martxoaren 24an bukatuko den 23. Korrikarekin bat egiten dugu Ehgam-etik.

Horregatik eta gu ere Harro Herri garelako, Urkabustaizen egingo dugun Ehgam-eko kilometrora animatzen zaituztegu sexu disidente, transmaribibollo eta orokorrean sexu askapenaren alde zaudeten oro!

Kilometroa Arabako Urkabustaiz udalerrian egingo dugu, hain zuzen ere Abornikano eta Izarra herrien artean!

Martxoaren 18an, astelehena, izango da, 16:01tan (15 minutu lehenago etortzea komeni da), 983. kilometroan.

Animatu sexu disidenteon harrotasuna Korrikan adieraztera eta ekarri sexu askapenaren aldeko ikurrak!!

🏳️‍🌈🏳️‍⚧️🔻

EHGAMek azken orduetan izan diren eta hurrengo egunetan egongo diren Palestinaren aldeko mobilizazioekin bat egiteko deia egiten du

Israelen okupazioaren aurka, PALESTINA AURRERA!!!

Ehgam Gorbeialdea+etik lehenengo Sexu Askapen Topaketa Basatia antolatu dugu

Ideia elkarbanatzeko espazio bat sortu, elkar ezagutu, lasai egon eta hirietatik at bizi garen transmaribibollo pertsona eta kolektiboen artean artikulatzea da. Bazkaltzera animatzen bazarete, mesedez 23a baino lehen eman izena mesedez, ehgamgorbeialdeaplus@protonmail.com edo @anatema_ehgam Instagram kontura mezua bidaliz. Belardietan ikusiko gara!!

Gure desirak, gure gorputzak, gure identitateak, gure bizitzak ezin dira atxiki jada suntsitu dugun iluntasunaren kutxan!!

Lelo honekin Ehgam Gorbeialdea +tik atzo lortu genuen Izarrarako pentsatutako murala bukatzea. Prozesu luzea izan da: Lehenengo saiakera, lgtbfofia, amorrua, stop, babesa, indarra, aurrera, ilusioa estalita, harridura, stop, elkartasun mezuak, aurrera, indarrak batu, ekin!

Eskerrik asko inoren bizitza kutxa baten kabitzen ez dela pentsatzen duzuen guztioi! Hain sinplea den ideia batek ez du ematen halako edertasuna ezkutatu ahal duenik… Baina hala da.

Ehgam Gorbeialdea+

Gorbeialdean HARRO!!!!

Ehgam Gorbeialdea+ taldeak ekintza ezberdinak prestatu ditu ekainerako eta uztailerako Arabako Gorbeialdean eta Urduñan taldearen aurkezpen moduan. Animatu ekintzetan parte hartzera!