Entries by Editorea

Gorroto jarreren kontra

Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren alde ekitaldiak izango dira gaur Euskal Herriko hamaika txokotan. Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea.   Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina […]

Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren aldeko martxak arratsaldean

Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina baita sexu aniztasunaren aldeko borrokan egin diren urratsak ospatzeko mobilizazioak ere. «Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen […]

Bizkaiko E28 Koordinakundearen manifestua, Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren inguruan

Gaur, ekainaren 28, kaleak hartu ditugu borrokan jarraitzeko asmoz. Borrokaz, militantziaz eta biziraupenez betetako urte asko oroitzen ditugu. Bidea ireki ziguten pertsona miresgarriak dakartzagu gogora, dagoeneko ez daudenak eta gure alboan borrokan dirautenak. Gaur, gugatik eta gure etorkizunagatik, gure identitateengatik eta aske bizitzeko eskubidearengatik egiten dugu borroka. Eta, noski, gaur sistema cisheteropatriarkal baten aurka egiten […]

LGTBI KOMUNITATEAREN EGUNA “Gorroto” diskurtsoen aurka, kalera aterako dira ekainaren 28an

Manifestaziora deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak datorren asteazkenerako, LGTBI komunitatearen egunean. Borrokaren “merkantilizazioaren” aurka agertu dira. LGTBIfobia eta gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko eta komunitatearen eguna ospatzeko mobilizatuko da Bizkaiko E28 koordinakundea, No es libertad de expresión, gorrotoa baino ez da lelopean. “Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe”, esan dute koordinakundeko […]

Mutil gazteentzat «zailagoa» da beste gizonei gay direla esatea

Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du ikastetxeetan; haren arabera, nerabeek, oro har, «onartzen» dituzte afektibitate eta sexu dibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, mutil gazteentzat neskentzat baino «zailagoa» da gay direla esatea beren lagun gizonei. Uste dute baztertu egingo dituztela, edo barregarri utziko. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi ikastetxetako 129 ikaslek parte hartu dute ikerketan, […]

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean, hainbat ekitaldi burutuko dira Euskal Herrian. Adi egon eta parte hartu!!

Urtero bezala, bertan gara, maiatzaren 17an sexu eta genero disidenteen elkarte eta kolektiboak, lesbofobia, homofobia, bifobia, transfobia, transmisoginia, serofobia eta bestelako gaitzik gabeko gizarte libre bat aldarrikatzeko, zeinetan pertsona guztiek euren osotasunean adierazi dezaketen euren burua.   Berriz ere pasa den urtean baina pixka bat hobeto gauden galdetzen diogu geure buruari, ea geure esfortzuak inolako […]