Chrysallis elkarteak transexualitatea lantzeko material didaktikoa prestatu du

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Transexualitatea lantzeko lehen material didaktikoa argitaratu du Chrysallis elkarteak. Haur transexualen gurasoek osatzen dute elkartea eta ikastetxeetan gaia lantzeko proposamena da euren ekimenaren xedea. Zakila duen neska, edo alua duen mutila. Baieztapen horiek lantzeko aukera mahai gainean jartzea da euren…

Artxiboetatik sortutako galderak

Equipo Rek ondutako ‘Anarchivo Sida’ eta Maryam Jafriren ‘The Day After’ erakusketak ikusgai daude Tabakaleran, ekainaren 26ra arte. Artxiboak dituzte biek abiapuntu Lehen aldiz, bi erakusketa batera zabaldu dituzte Donostiako Tabakaleran: Anarchivo Sida —Equipo Rek eta Donostia 2016k elkarlanean ekoitzia— eta Maryam Jafri pakistandarraren The Day After (Biharamuna) —Parisko Betonsalon arte eta ikerketa zentroaren eta…

Izaro, emakumeen areto-futbol taldean jokatzen lehenengo transexuala

Leioa Maia areto-futboleko jokalaria da Izaro Antxia. Igandean bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da. Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kameren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu.…

BENAT GACHEN LES BASCOS ELKARTEKO PRESIDENTEA: «Larrialdi egoeran ez, larritasuna arazo sozialetan dago»

Duela hamar urte sortu zen Les Bascos, Ipar Euskal Herrian LGTBen aldeko borrokan ari den elkartea. Larunbatean zuten ospakizun jaia Baionan, Elkarteen Etxean. Hori aitzakia harturik, sexu aukeren berdintasuna nola eta zertan den aztertzeko tartetxo bat hartu dugu historia irakasle honekin. Zertan gaude sexu aukeren bazterketari dagokionez egun? Ezkontza legeak erakutsi bezala, lege mailan gauzak…

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak.…

12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko. Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila…

Oihu geldiezina, aho batez

Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxisten aurka antolatutako manifestazioak 12.000 lagun bildu ditu Gasteizen. Emakumeek euren bizitzen protagonista izatea aldarrikatu dute. Bideoa: Mobilizazio eguneko erreportajea (Lara Madinabeitia, BERRIA TB). «Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako…