Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Ekai gogoratzeko ekitaldiak egingo dituzte Gasteizen eta Bilbon ere

19 otsaila, 2018/in BERRIA, Berria, Euskal Herria, Transexualitatea

Ehunka pertsonek egin dute bat Kattalingorri elkarteak Iruñean deitutako elkarretaratzearekin, Ondarroan bere buruaz beste egin duen nerabe transexualaren omenez.

Iruñeko udaletxearen parean egin zuten igandean elkarretaratzea, 12:00etan, Ekai, Nafarroa zurekin. Navarra contigo lelopean. Hamar minutuko isilunea egin zuten bertaratu direnek, genero aniztasunaren aldeko banderaren inguruan bilduta. Txaloekin eta lore eskaintzarekin eman zioten amaiera ekitaldiari. Gaur iluntzean Gasteizen eta Bilbon egingo dituzte elkarretaratzeak.

Antolatzaileek “maitasuna eta babesa” agertu nahi izan zioten atzo Ekairen sendiari. 16 urteko nerabeak bere buruaz beste egin zuen ostegunean. Osakidetzan hormona tratamendu noiz hasi zain zegoen. Chrysallis elkarteak adierazi zuen “borroka gehiegi” bizi izan dituela bere identitatearen arabera bizi ahal izateko.

Elaxar Lersundik, Ekairen aitak, gutun hunkigarria zabaldu du sare sozialetan, bertan itxaropena agertzen du semearen heriotza azkena izango dela.

 

Iruñeko elkarretaratzean hainbat ordezkari politikok parte hartu dute; besteren artean, Aranzadiko Laura Berrok, EH Bilduko Patricia Perales eta Aritz Romeok, Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak, Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentariak eta Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari Mertxe Leranozek.

Kattalingorri eta Transkolore elkarteko kide banak manifestu bat irakurri dute. Ekairen heriotzak “min handia” eragiten duela adierazi dute, nerabeak “bizitza osoa aurretik” zuelako, eta ezbeharra “bizitzea egokitu zaigun gizarte transfoboaren ondorioz” izan dela gaineratu dute. “Hau ez da gertakari isolatu bat, izateko eredu zurrunak inposatzen dituen sistema zapaltzaile baten parte baizik”.

Hala, gizartean aldaketak sumatzen diren arren, oraindik “bide luzea” falta dela ohartarazi dute, “guztiok gizarte honetan tokia izan dezagun”. Deitzaileek gizarte “justuagoa” eraikitzera deitu dute; aniztasuna “balore bat” bezala hartuko duen gizartea, eta ez “borrokatu beharreko zerbait” gisa ulertuko duena.

Helburu hori lortze aldera galdegin dute legeen babesa, genero anistasunari arreta eskainiko dioten hezkuntza eta osasun sistema eta norberaren izatearen arabera “libreki bizi eta autodeterminatzea” eragozten duten oztopo administratiboak ezabatzea.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-19 21:31:262018-03-03 21:37:43Ekai gogoratzeko ekitaldiak egingo dituzte Gasteizen eta Bilbon ere

EKAI gogoratu dugu Euskal Herrian

19 otsaila, 2018/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es, Transexualidad

Ondarroan

Read more

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-19 21:06:012018-02-24 22:13:11EKAI gogoratu dugu Euskal Herrian

EKAI gogoratu dugu Euskal Herrian

19 otsaila, 2018/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Transexualitatea

Ondarroan

Read more

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2018/02/elexar-lersundi.jpg 678 960 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-19 21:06:012018-02-24 22:13:10EKAI gogoratu dugu Euskal Herrian

Transfobiaren aurka eta gorputz guztien alde, samindutako sareak

19 otsaila, 2018/in Euskal Herria @es, GARA @es, Noticia @es, Transexualidad

Joan den ostegunean hilik aurkitu zuten 16 urteko Ekai gazte transexuala agurtzeko, saminez eta etsipenez bete dira sareak eta Ondarroako eta hiriburuetako bazterrak.

Ondarroako elkarretaratzearen une bat. Turrune!-ko irudia.

Ostiralean ezagutu genuen Ekai gaztearen heriotza. Bezperan bere senideek hilik aurkitu zuten 16 urteko gazte transexual ondarrutarra eta adin txikiko transexualen senideen elkartea den Chrysallisek «jendarte osoak galdutako borrokatzat» jo zuen heriotza.

Ekaik egunero parean zituen borrokak nerabe batentzat gehiegi izan litezkeela ondorioztatu zuen Chrysallisek komunikabideetara igorritako oharrean. Erregistroan izen-aldaketa lortzea, Gurutzetako ospitaleko Genero unitatean inoiz iritsi ez baina premiazkoa zuen hormona-tratamendua edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak jarri ditu «eguneroko borroka gehiegi» horien adibidetzat.

Gaztearen heriotzaren berriak sare sozialak saminez busti ditu eta sona berezia izan dute Ekairen aitaren agur hitzek. Facebooken, euskaraz eta gazteleraz, zabaldutako mezuak bere seme Ekairen heriotza «alferrikakoa» ez izatearen desioa ezkutatzen du; «zuk behin eta berriz esan zenuen bezala, atzetik datozenei bidea errazteko balio dezala gutxienez», dio haren aitak Elaxar Lersundik.

Makina bat elkarbanatze eta iruzkin jaso ditu aitaren mezuak.

Asko eta askotarikoak izan dira heriotza honen aurrean sentitzen duten atsekabea sare sozialen bidez plazaratu nahi izan dutenak.

Elkarretaratzeak sorterrian eta hiriburuetan

Ekairen heriotzak samina eta etsipena ekarri ditu Ondarroara. Ekairen senide eta lagunekin elkartasunez eta transfobiarik gabeko herri aske baten alde hiru egunetako dolua deitu zuen Ondarroako Udalak.

Era berean, Ekairi «gero arte» esan eta «oraindik zain daudenen neska-mutilengatik» aniztasunaren aldeko elkarretaratzea egin zuen larunbatean  Chrysallisek Ondarroako Musika plazan.

Iruñean eta Donostian ere azken agurra eman nahi izan zioten igandean eta harena azken heriotza izan dadin konpromisoak hartzera gonbidatu zituzten eragile politikoak.

 

Ttiklikek gurean duen blogean Ekairen heriotzak eragindako saminaren inguruan hausnarketa egin du.

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-19 21:04:492018-03-01 21:20:29Transfobiaren aurka eta gorputz guztien alde, samindutako sareak

El padre de Ekai: «Que tú, mi genio Ekai, seas el último»

19 otsaila, 2018/in EL CORREO, Euskal Herria @es, Noticia @es, Transexualidad

El progenitor del menor transexual que se suicidó el viernes difunde un escrito de despedida en las redes sociales

Los padres de Ekai, consolados por vecinos de Ondarroa. / F. GÓMEZ

«Me gustaría maldecirte por lo que te has hecho y nos has hecho, pero tan solo puedo seguir queriéndote…». Elaxar Lersundi expresa con estas palabras el dolor que siente por la decisión de su hijo, Ekai, de quitarse la vida. El adolescente transexual de 16 años se suicidó el viernes en su habitación del domicilio familiar de Ondarroa. Estaba siendo sometido a seguimiento en la unidad de Género del hospital de Cruces pero, a pesar de la pelea de sus progenitores por lograr un tratamiento hormonal que frenase su pubertad, aún no lo había conseguido. Tenía que esperar.

La localidad costera le rindió un sentido homenaje el sábado, en el que participaron su aita y su ama, sujetando la bandera tricolor -azul, rosa y blanca- que simboliza la transexualidad. Ayer, Elaxar se desahogó a través de las redes sociales, donde dejó constancia del inmenso amor y admiración por su hijo.

«Pensaba que era más fuerte y duro de lo que soy», se sincera este hombre para dar cuenta de su sufrimiento. Después de manifestar el inmenso amor que sentía por Ekai, expresa su admiración por él. «Eras un genio en todo, escribiendo historias, dibujando, bailando, en idiomas, en la fotografía… Incluso, a nuestro pesar, también al lograr tu meta y tu paz», continúa. Por último, muestra su deseo de que este fallecimiento «no sea en vano y que al menos sirva para allanar el camino a los que vengan por detrás. Espero que tú, mi genio Ekai, seas el último».

El sentimiento de dolor y amor que transmite esta despedida sobrevoló en la concentración en recuerdo del joven que tuvo lugar ayer en Pamplona, donde cientos de personas le homenajearon. En el acto -organizado por la asociación Kattalingorri de Navarra, que trabaja con lesbianas, gays, bisexuales y transexuales- muchos de los asistentes acudieron con flores y las depositaron sobre una pancarta en la que se leía ‘Navarra contigo’.

El acto arrancó a las doce del mediodía en la plaza del Ayuntamiento con diez minutos de silencio alrededor de una gran bandera transgénero. Entre los asistentes estaban los concejales del Consistorio pamplonés, el secretario general de Podemos Navarra, parlamentarios de Geroa Bai y la directora del Instituto Navarro de Igualdad.

Dos representantes de Kattalingorri y Transkolore leyeron un manifiesto en el que transmitieron su «cariño y apoyo» a la familia y allegados de Ekai y lamentaron la muerte, de la que responsabilizaron a «la sociedad tránsfoba en la que todavía nos toca vivir». «Esto nos crea mucho dolor y una gran sensación de injusticia porque tenía toda la vida por delante».

«Queremos leyes que nos amparen y sistemas educativos y sanitarios que nos atiendan»KATTALIN GORRI DE NAVARRA

Asimismo, afirmaron que este suicidio no es «un hecho aislado, sino parte de un sistema opresor que impone maneras rígidas de ser». Por ello, reclamaron «leyes que nos amparen, sistemas educativos y sanitarios que nos atiendan, y la eliminación de trabas administrativas que nos impidan autodeterminarnos y vivir como somos libremente».

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-19 10:02:492018-02-19 10:02:49El padre de Ekai: «Que tú, mi genio Ekai, seas el último»

EHGAMek, beste Bilboko erakundeen batera, elkarretaratzera deitzen du astelehen honetan, hilak 19, arratsaldeko 19etan Arriaga Plazan, EKAIren oroimenez

18 otsaila, 2018/in EHGAM Berri, Euskal Herria @es
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-18 22:43:512018-02-18 22:43:51EHGAMek, beste Bilboko erakundeen batera, elkarretaratzera deitzen du astelehen honetan, hilak 19, arratsaldeko 19etan Arriaga Plazan, EKAIren oroimenez

EHGAMek, beste Bilboko erakundeen batera, elkarretaratzera deitzen du astelehen honetan, hilak 19, arratsaldeko 19etan Arriaga Plazan, EKAIren oroimenez

18 otsaila, 2018/in EHGAM Berri, Euskal Herria
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2018/02/ekai-bilbo.jpg 645 1600 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-18 22:43:512018-02-18 22:45:03EHGAMek, beste Bilboko erakundeen batera, elkarretaratzera deitzen du astelehen honetan, hilak 19, arratsaldeko 19etan Arriaga Plazan, EKAIren oroimenez

Iruñean ere Ekai omendu eta aniztasuna balio gisa hartuko duen gizartea aldarrikatu dute

18 otsaila, 2018/in BERRIA, Euskal Herria, Transexualitatea

Ehunka pertsonek egin dute bat Kattalingorri elkarteak deitutako elkarretaratzearekin, Ondarroan bere buruaz beste egin duen nerabe transexualaren omenez.

 

Iruñeko udaletxearen parean egin dute elkarretaratzea, 12:00etan, Ekai, Nafarroa zurekin. Navarra contigo lelopean. Hamar minutuko isilunea egin dute bertaratu direnek, genero aniztasunaren aldeko banderaren inguruan bilduta. Txaloekin eta lore eskaintzarekin eman diote amaiera ekitaldiari.

Antolatzaileek “maitasuna eta babesa” agertu nahi izan diote Ekairen sendiari. 16 urteko nerabeak bere buruaz beste egin zuen ostegunean. Osakidetzan hormona tratamendu noiz hasi zain zegoen. Chrysallis elkarteak adierazi zuen “borroka gehiegi” bizi izan dituela bere identitatearen arabera bizi ahal izateko.

Iruñeko elkarretaratzean hainbat ordezkari politikok parte hartu dute; besteren artean, Aranzadiko Laura Berrok, EH Bilduko Patricia Perales eta Aritz Romeok, Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak, Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentariak eta Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari Mertxe Leranozek.

Kattalingorri eta Transkolore elkarteko kide banak manifestu bat irakurri dute. Ekairen heriotzak “min handia” eragiten duela adierazi dute, nerabeak “bizitza osoa aurretik” zuelako, eta ezbeharra “bizitzea egokitu zaigun gizarte transfoboaren ondorioz” izan dela gaineratu dute. “Hau ez da gertakari isolatu bat, izateko eredu zurrunak inposatzen dituen sistema zapaltzaile baten parte baizik”.

Hala, gizartean aldaketak sumatzen diren arren, oraindik “bide luzea” falta dela ohartarazi dute, “guztiok gizarte honetan tokia izan dezagun”. Deitzaileek gizarte “justuagoa” eraikitzera deitu dute; aniztasuna “balore bat” bezala hartuko duen gizartea, eta ez “borrokatu beharreko zerbait” gisa ulertuko duena.

Helburu hori lortze aldera galdegin dute legeen babesa, genero anistasunari arreta eskainiko dioten hezkuntza eta osasun sistema eta norberaren izatearen arabera “libreki bizi eta autodeterminatzea” eragozten duten oztopo administratiboak ezabatzea.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Jaime Mendia https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Jaime Mendia2018-02-18 22:40:502018-02-18 22:40:50Iruñean ere Ekai omendu eta aniztasuna balio gisa hartuko duen gizartea aldarrikatu dute

Ehunka lagunek oroitu dute hildako nerabe transexuala, Ondarroan

18 otsaila, 2018/in BERRIA, Berria, Euskal Herria, Transexualitatea

 

Udalak hiru eguneko dolua ezarri du; ostegunean bere buruaz beste egin zuen 16 urteko gazteak

Hamabost minutuko bilkura isila egin zuten Ekairen omenez, Ondarroako udaletxe aurrean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Ekai Lersundi oroitzeko ekitaldian, Ondarroan (Bizkaia). 16 urteko nerabea ostegunean aurkitu zuten hilik, bere buruaz beste eginda. Adingabe transexualen familiak biltzen dituen Euskal Herriko Chrysallis elkarteak deitu zuen elkarretaratzera, eta hamabost minutuko bilkura isila egin zuten bertaratutakoek, Ekai, maite zaitugu zioen pankartaren inguruan bilduta. Nerabearen senideek ere parte hartu zuten ekitaldian, Chrysallis elkarteko kideekin, herritarrekin eta Ondarroako Udaleko ordezkariekin batera.

Deitzaileek bilkuraren amaieran azaldu zutenez, «minduta eta haserre egon arren, gure seme-alabei diegun maitasunagatik lanean jarraituko dugu». Ondarroako Udalak, nerabearen senide eta lagunei babesa adierazteaz gain, «aurrera begira lanean jarraitzeko» beharra azpimarratu du. Hiru eguneko dolua ezarri du.

Erroldan izen aldaketa lortzeko prozesuan zegoen nerabea; halaber, Gurutzetako ospitalean hormona tratamenduaren zain zegoen. Udalaren arabera, azken urteetan «zenbait erakundek ezarritako oztopo ugariri» aurre egin behar izan dio nerabeak.

Euskal Herriko Chrysallis elkarteak ere azpimarratu du «eguneroko borrokan» aritu behar izan duela Ekaik. Elkartearen arabera, bere institutuan formakuntza saio bat egiteko eskatu zuen adingabeak, komunitateak haren errealitatea ulertu eta errespetatu zezan, baina ikastetxeak ez zuen halakorik egin. Adingabe transexualak babesteko lege bat galdegin du Chrysallisek.

Ondarroan ez ezik, Iruñean, Donostian eta Gasteizen ere egingo dituzte nerabearen omenezko elkarretaratzeak. Gaur eguerdian egingo dituzte Iruñean eta Donostian, herritarrak udaletxeen aurrean bilduta. Aldiz, Gasteizen bihar egingo dute. 19:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-18 22:17:422018-02-18 22:17:42Ehunka lagunek oroitu dute hildako nerabe transexuala, Ondarroan

Iruñea también homenajea a Ekai y pide que la diversidad sea «un valor»

18 otsaila, 2018/in Euskal Herria @es, GARA @es, Noticia @es, Transexualidad

Varios cientos de personas han participado este domingo en Iruñea en el homenaje al menor transexual de 16 años que se ha quitado la vida esta semana en Ondarroa, Ekai, a quien han despedido con el deseo de que la sociedad aprecie la diversidad como «un valor».

 

El acto de homenaje a Ekai, organizado por la asociación Kattalingorri de Nafarroa, ha consistido en una concentración a la que muchos de los asistentes han acudido con flores, que han depositado sobre una pancarta en la que se leía «Ekai, Nafarroa zurekin, Navarra contigo».

Tras guardar un diez minutos de silencio, los asistentes, entre quienes estaban representantes de EH Bildu, Geroa Bai, Podemos y Aranzadi, han escuchado a un bertsolari que ha homenajeado a Ekai. Después han tomado la palabra Hugo y Fermintxo, miembros del colectivo convocante, que han denunciado el «duro suceso», que crea «mucho dolor y una gran sensación de injusticia», ya que el suicidio es «parte de un sistema opresor que impone maneras rígidas de ser».

«Necesitamos leyes que nos amparen, sistemas educativos y sanitarios que nos atiendan y la eliminación de todo tipo de trabas administrativas que nos impidan autodeterminarnos y vivir como somos libremente», han reclamado.

Han agradecido la labor de las familias como la de Ekai y de asociaciones como Chrysallis, al considerar que queda «un largo recorrido para que todas quepamos en esta sociedad», que esperan que sea «más justa, donde la diversidad sea un valor y no algo a combatir».

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2018-02-18 22:06:462018-02-18 22:06:46Iruñea también homenajea a Ekai y pide que la diversidad sea «un valor»
Page 53 of 468«‹5152535455›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT