HARRO!k Gorlizeko ikastolan gertatutako eraso transfobo, homofobo eta matxistaren aurkako ekitaldiekin egin du bat
HARRO!k :
Gorlizko eskolan margoketa transfobo, lesbofobo, homofobo eta matxistak egin dituzte.
Hezkuntza eraldaketarako tresna delako…faxismoari aurre egingo diogu! Ez dira pasako!
Gora borroka Transmaribibolloa!
Gaur, maiatzaren 28a, Gorlizeko Eleiz Plazan, arratsaldeko 19.00etan kontzentrazioa.
Elkarretaratzeko foto bi:
Medioetan:
- BERRIA: Voxen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Gorlizko eskolan
- DEIA: LAB denuncia pintadas de contenido fascista, machista y homófobo en la escuela de Gorliz
- ARGIA: Pintaketa faxistak agertu dira Gorlizen
- GARA: Voxen aldeko mezuak eta svastikak agertu dira Gorlizko eskolan
HARRO! Euskal Herrietako Transmaribibollo Plataforma aurkeztu da gaur
Euskal Herriko hainbat sexu askapenerako elkarteek sortua
HARRO!
1969ko ekainaren 29ak, haustura bat suposatu zuen: LGTB mugimenduaren baitan, sexu
askapenaren aldeko koalizio politikoan lehen adreiluak jartzen lagundu zuen. Gau hartan
izan zen Stonewalleko errebolta entzutetsua. Izatez, ez zen pertsona sexo – genero
disidenteak errebelatzen ginen lehen aldia, baina gau hau LGTB eskubideen borrokan
erabakiorra izan zen mendebaldean eta ordutik gogoan dakarkigu. Diotenez, guztia, adreilu
batekin hasi omen zen.
Gogoan dugu, emakume transak, pertsona arrazializatuak, bollera maskulinoak, jende
pobrea eta intersekzio hauez gain hamaika gehiagoz gurutzatuak ziren beste hainbeste
pertsona izan zirela poliziaren errepresio autoritarioaren aurka borrokatu zuten iraultza
honetako protagonistak. Asko hitz egin izan da lehen adreilu hori bota zuenaren nortasunaz,
Marsha P. Johnson eta Sylvia Riveraren mitoak sortuz. Mugimenduaren amatzat har
ditzakegu, baina kontuan izan, Stonewall zerbait izan bazen, kolektiboa izan zela. Gure
borroka batasunean sortu genuen. Aliantza hori da gure adreilua.
Borrokak ibilbide luzea du ere Euskal Herrietan. Frankismoaren amaiera garaitik, sexu
askapenerako mugimenduak aliantza eta estrategia zehatzak sortu ditu, estatu diktatorial
patriarkal eta katolikoari, eta ondoren, estatu demokratiko patriarkal neoliberalari aurre
egiteko. 1933ko “Ley de vagos y maleantes” eta ondorengo “Ley de peligrosidad y
rehabilitacion social” lege frankistaren aurka borrokatu gara; soldaduskaren aurka jardun eta
borrokatu dugu; poliziaren jazarpen, errepresio eta erahilketen aurrean tinko jazarri izan
gara (40 urte dira aurten, Oreretan, Francisen bizitzarekin amaitu zutela); eta, egunez egun,
eredu heteropatriarkalera makurtzen ez ziren desira eta identitateen ikusezintasunaren
aurka borrokatu gara. Esparru posibleak ehundu eta identitate posibleen alde borrokatu
dugu, eta borrokatzen jarraituko dugu.
Mugimenduaren sustrai erradikal eta antikapitalistei gainjarriz, bizi dugun kapitalismo
aseezin honek iraultzaileena ere irensten du, eta pinkwashingaren bitartez LGTB
mugimendua intrumentalizatzen ari da progresismo plantak egiteko. Honen adibide
garbienetakoa, Ortzadar eta EAJren artean gidatutako Bilbao Pride-a da, zeinak tolerantzia
eta irekitasun irudi baten atzean, jendarte eta hiri eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista
sustatzen duen. Eredu honek sustatzen duen gayfriendly turismoak, gure auzoak gentrifikatu
eta prekarizatu egiten ditu.
Nazioartera begiratuta aurkituko dugun adibideetako bat, Israelgo estatu genozida da.
Palestinako lurraldeen aurkako apartheid politika pinkwashingaren bitartez ezkutatu egiten
du: jomuga turismo liberal eta gay-friendly-a da, eta pasa den urtean Eurovision lehiaketa
(Gazan bonbak jauritzen ziren bitartean) irabazi ostean, aurten, zuriketa musikala dauka
primetimen.
Azken urteetan ikusi denez, kapitalismoa lur ongarritua izaten ari da faszismoarentzat. Maila
instituzional, politikoan zein banakoek gauzatutako gorroto delituek argiki erakusten dute
faszismoaren gorakadak ondorio larriak dituela honen jomugaren lehen lerroan
gaudenontzat: LGTB kolektiboak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, pertsona
arrazializatuak, pertsona musulman, judutar eta erlijio gutxituetakoak, migratuak… Trump,
Bolsonaro, Salvini, Le Pen edo Abascal, Casado eta Riverarekin batera, faszismoaren
karikatura dira komunikabide liberaletan. Faszismoa tratatzerakoan dagoen seriotasun eza,
eta faszismoak berak duen manipulaziorako eta alienaziorako gaitasunaren gutxiespena,
oinarrizko tresna izan dira berau dagoen lekura heldu dadin. Gaur, haren ondorioei aurre
egiteko unea heldu da.
Egoera guzti hauei aurre egiteko esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar
sostengatu eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik sortzen da Harro!
Euskal Herrietako Transmaribibollo Plataforma. Gure helburuak, Euskal Herrietako
kolektibo desberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzea, memoria historikoa bildu eta
kontserbatzea eta erasoen aurrean erantzun erreal bat ematea dira. Harro! Euskal
Herrietako Transmaribibollo Plataforma, gaur gaurkoz, onakook osatzen dugu: EHGAM,
Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen!, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua,
Euskal Hartzak, Lumagorri eta beste militante batzuk.
Suzko adreilu bat gara. Erahiltzen gaituzten instituzio eta sistema honen erraiak suntsitzeko
erabiliko dugun adreilua. Berria den zerbait eraikitzeko erabiliko dugun suzko adreilu bat
gara. Jada ez daudenen memoria eta borrokaz piztua dagoen suzko adreilua. Itzaltzen
utziko ez dugun suzko adreilua.
Hemen gaude, Harro!
ARGIA: ‘Harro!’ jaio da, Euskal Herrietako LGBTI elkarte ezberdinek osatutako plataforma
BERRIA: Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek Harro plataforma sortu dute
GARA: Euskal Herriko hainbat LGTB elkartek bat egin dute ‘Harro!’ plataforma sortzeko
Nace Harro! para impulsar las raíces anticapitalistas del movimiento LGTBI
EITB: Adreilua irudi baliogarria da Harro eraikitzeko jaio dela irudikatzeko