Samuel gogoan, hainbat elkarretaratzetako deiak zabaldu dira Euskal Herrian zehar, gaur hilak 5
Hauxe dira Hego Euskal Herrian deituriko deialdiak:
- Gasteiz: Virgen Blanca, 20:00
- Bilbao: Arriaga, 20:00
- Donostia: Boulevardeko kioskoan, 20:00
- Iruñea: Gazteliko Plaza, 20:00 (uztailearen 6an)
BILBO:
DONOSTIA:
EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2021 Sariak eman ditu
URREZKO HIRUKIA ETA TRAPUZKO ESPARTINA 2021
Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da aniztasuna berdintasunean kontzeptuaren alde nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, LGBT+ eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.
Aurtengo saridunak:
URREZKO HIRUKIA 2021:
PIKARA MAGAZINE
Orain hamaika urte sortu zenetik argi izan dugulako helburu bera dugula: bestelako jendartea, askeagoa, berdintzaileagoa, matxismorik gabea, LGTBI+fobiarik gabea…
Egiten duten kazetaritza, kalitatezkoa izateaz gain, erabat aldentzen da ohiko medioetan egiten den kazetaritza-motatik. Ikuspegi feminista du; baina, euren hitzetan esanda, feminismo kritikoa da haiena, zenbaitetan apurtzailea eta beti disfrutatzeko modukoa.
Arrazoi nagusia, beraz, gure aurtengo saria Pikara Magazine-i emateko egiten duten kazetaritza-lana bultzatzea da, jakina; baina, baita ere gure elkartasuna adieraztea azken garaiotan jasan behar izan dituzten eraso nardagarrien aurrean.
TRAPUZKO ESPARTINA 2021:
CARMEN CALVO estatuko Gobernuko presidenteorde lehena, bera izan delako, gobernuan eta PSOEren aldetik, LGTB eta Trans legeek bidea egitea gehien oztopatu duena, ustezko feminismo baztertzaile zaharkitu batetik, zeinak bat egiten duen eskuin muturraren planteamenduekin.
Aurreko Urrezko Hirukiak:
-Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo
-Gayles taldeen boluntarioak
-Gaztegin (EGIN egunkari itxiaren gehigarria)
-2001 Julia Martínez, ama
-2002 Hiesaren kontrako elkarteetako boluntarioak
-2003 Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa(EA), Elixabete Piñol(EAJ) eta Gemma Zabaleta(PSE-EE)
-2004 Igna Babel eta frankismoaren bestelako biktima guztiak
-2005 Lesbiana feministen kolektiboak
-2006 Aitor Arana
-2007 Francisco letamendia “Ortzi”
-2008 RaulL López Romo
-2009 Laura Bugalho
-2010 80 egunean pelikula,
-2011 Txalaparta Argitaletxea
-2012 Athletic Club
-2013 Arartekoaren erakundea
-2014 Goenkale eta Mikel Rueda (A escondidas)
-2015 LAB eta STEILAS sindikatuak
-2016 Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vázquez aktoreak-
-2017 CHRYSALLIS ume transexualen senideen elkartea
-2018 DIMENSIÓN publizitate-agentzia
-2019 PAU SARRATE pailazoa
-2020 KATTALIN MINER idazlea
Aurreko Trapuzko Espartinak:
-Pilar Urbano
-Jesús Cardenal
-Elias Yanes, Fernando Sebastian eta beste apezpiku batzuk
-2001 Eusko Legebiltzarra
-2002 Chenoa
-2003 Hegoaldeko Apezpikuak
-2004 PP-UPN
-2005 Aquilino Polaino eta CGPJ
-2006 Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak
-2007 Europride
-2008 NU-WRESTLING EVOLUTION Pressing Catch borrokaldien enpresa antolatzailea
-2009 Arantza Quiroga
-2010 Bilboko Udala (Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantza).
-2011 Nafarroako Unibertsitatea Genero-Ideologia
Nazioarteko I Kongresua
-2012 Jose Ignacio Wert
–2013 EUSKO JAURLARITZA, Hezkuntza-Saila
-2014 Correo eta Diario Vasco
-2015 Bilboko Udala (Espazio Publikorako Ordenantza)
-2016 Hutsik
-2017 HAZTE OÍR elkartea
-2018 Judikatura (La Manadako epaileak eta Adingabekoen Fiskalia) eta Eliza (Munilla)
-2019 ANA BELTRÁN, PPko diputatua
-2020 TERF ustezko feministak
Euskal Herrian zehar hainbat manifestazio ospatuko dira ekainaren 28 honetan, Sexu Askapenerako eguna dela eta
- Gasteiz: 19:00 Virgen Blanca
- Bilbo: 18:30 Moyua
- Donostia: 19:00 Bule
- Iruñea: 19:30 Baluarteko plaza
- Getxo: 19:30 Erromoko Santa Eugenia Plaza