Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

ERASOEN AURREAN, AUTODEFENTSA TRANSMARIBIBOLLOA!!!

4 ekaina, 2024/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/06/mobilizazioa_indautxun_20240606.jpg 1600 1131 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-06-04 22:35:062024-06-05 22:38:01ERASOEN AURREAN, AUTODEFENTSA TRANSMARIBIBOLLOA!!!

EHGAMek eta SASTRAKAk Solstizio jaia antolatzen dute, ekainaren 7an, Sastraka Gaztetzean arratsaldeko 5etik aurrera

1 ekaina, 2024/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/06/solstizio-jaia-2024.jpg 1280 720 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-06-01 10:10:552024-06-07 16:30:00EHGAMek eta SASTRAKAk Solstizio jaia antolatzen dute, ekainaren 7an, Sastraka Gaztetzean arratsaldeko 5etik aurrera

Iruñeko Plataforma Transbibollomarikak frontenis txapelketa antolatzen du, ekainaren asteazkenetan

27 maiatza, 2024/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

 

Urtero bezala hemen da *e28j Plataformak* antolatutako _frontenis txapelketa_!!!

Izen ematea: *ekainaren 3a arte!*
plataforma28j@gmail.com
Bikoteka da baina ez baduzu inor aurkitzen izena eman eta apañatuko gara!!
🏳️‍🌈🏳‍⚧🔻🎾🔻🏳‍⚧🏳️‍🌈
Ya está aquí junio y con él, como cada año, el _torneo de frontenis_ que organizamos desde la *Plataforma e28j*
Inscripciones: ¡ *hasta el 3 de junio*! plataforma28j@gmail.com

Es por parejas pero si no encuentras a nadie, apúntate y nos apañamos!

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/05/frontenis-txapelketa-2024-irunea.jpg 1413 1131 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-05-27 20:58:042024-05-27 20:58:04Iruñeko Plataforma Transbibollomarikak frontenis txapelketa antolatzen du, ekainaren asteazkenetan

Badator FRANCISALDIA 2024!!!

22 maiatza, 2024/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/05/francisladia-2024.jpg 1600 1131 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-05-22 20:49:142024-05-27 20:50:43Badator FRANCISALDIA 2024!!!

EHGAMen komunikatua, maiatzaren 17 egunean

17 maiatza, 2024/in EHGAM Berri, Euskal Herria

 

Ahizpek zaintzen gaituzte, ez poliziak

LGTBIfobiaren aurkako eguneko manifestua

Joan den asteburuan eraso lesbofobo bat izan zen Getxon eta eraso homofobo bat Ortuellan,
hiru eraso LGTBIfobo salatu dira maiatzean Iruñean, eta azken hilabeteotan hainbat eta hainbat
eraso gehiagoren berri izan dugu Euskal Herriko luze-zabalean: Zarautzen, Bilbon, Tolosan,
Gernikan, Soraluzen, Baigorrin… Tantaka-tantaka izaten dugu erasoon berri: irainak, bultzakadak,
sudurra apurtzerainoko kolpeak jasan ditugu azken urtean genero-arauetara ez egokitzeagatik edo
gure desirak adierazteagatik. Ezagutzera eman diren erasoak izan dira horiek, baina badakigu
gehiago izan direla eta berriro gogorarazi behar dugu transmaribibolloon bizitzak ez daudela
gorrototik libre, kaleak eta gauak ez direla seguruak guretzat, zisheterosexismoaren neurrira eginda
daudela gure herri eta hiriak. LGTBIfobiak ez du mugarik ezagutzen, eta batzuetan bere alderik
makurrena eta biolentoena erakusten du. Gogoan izan nahi ditugu duela egun gutxi Argentinan hil
dituzten hiru bollerak. Erasook ikusgarriago egiten duten LGTBIfobia, dena den, bestelako forma
ugaritan ere bizi dugula gogorarazi nahi dugu: osasun etxeetako jarrera lesbofobo eta transfoboetan,
lantokietan, pertsona transen langabezia tasetan…
Gogor salatu behar dugu diskurtso eta jarrera faxista eta LGTBIfoboak irabazten ari diren
lekua eta legitimitatea. Ezin dugu onartu kaleetan, medioetan, sareetan inpunitatez zabaltzen diren
jarrera faxistak normalizatzea, eta haiei aurre egitera dei egiten dugu. Salatu nahi dugu, era berean,
miseriara eta baliabide materialen lehiara kondenatzen gaituen gizarte kapitalistak bidea libre uzten
diola, gero eta gehiago, jarrera faxistak zabaltzeari. Horregatik ere aldarrikatzen dugu sistema
kapitalistak ez digula aukerarik uzten sexu eta genero disidente bezala bizitza askeak izaten.
Aurpegi asko ditu LGTBIfobiak, eta transfobiarena da azken hilabete eta urteotan bere
gordintasunean agertzen ari zaiguna: kalean, hedabideetan, sare sozialetan, eta baita ingurune
militante zenbaitetan ere. Ozen salatu nahi dugu hurbileko espazio militanteetan ere ikusten
ditugula jarrera eta diskurtso transfoboak. Horrekin lotuta, zera gogorarazi behar dugu: gure sexu
askapen borroka feminista da, gure borroka klase-borroka da. Zuena, gorrotoa da, besterik ez. Ez
dugu espazio militanteetan transfobiarik onartuko. Ildo horretan, transfobiaren aurrean posizioa
hartzera gonbidatzen ditugu Euskal Herriko kolektibo politikoak.
Bestalde, salatu nahi dugu instituzioek euren burua zuritzeko erabiltzen dituztela Maiatzaren
17a eta LGTBIfobia, bai eta polizia eta sistema judiziala legitimatzeko ere. Badakigu bollera, trans,
bi, marika eta sexu-disidenteon aurkako erasoak ez dituela presentzia polizialak konponduko, eta ez
dugu onartzen gure borroka erabiltzea polizia eta bere jardun biolento arrazista, klasista eta matxista
legitimatzeko. Gorroto-delituen izenean zigorrak areagotzeak badakigu ez duela LGTBIfobia
amaituko. Gizarte patriarkal eta LGTBIfoboa errotik eraldatzea da behar duguna, ez biktima
babesgabe gisa tratatuko gaituen sistema polizial bat. Horregatik, dei egiten dugu auto-antolaketa
eta autodefentsa transmaribibollo eta transfeministara, geure arteko sareak eta aliantzak indartzera.
Ahizpek zaintzen gaituzte, ez poliziak. Eta borroka antiarrazistan, transfeministan, ekologistan,
euskararen aldeko borrokan, langile borrokan, etxebizitza mugimenduan eta beste hainbatetan
dabiltzanekin sareak eta aliantzak sortzera ere bai.
Horregatik guztiagatik, egunotan, maiatzaren 17aren harira, mugimendu, kolektibo eta
asanblea ugarik herri eta auzo askotan deitutako kontzentrazio, manifestazio eta bestelako
ekimenetara dei egin nahi diogu sexu-disidente orori, baina baita jendarte zabalari ere,
LGTBIfobiarik gabeko jendartea eraikitzea guztioi dagokigu-eta. Era berean, egunotan
Palestinarekiko elkartasunez deitutako manifestazio, kontzentrazio eta ekimenetan parte hartzeko
deia egin nahi dugu, Israelek bere genozidioa zuritzeko LGTBI eskubideen bandera ez dezala
erabili ozen salatzeko, eta sexu- eta genero-disidenteok Palestinaren erresistentziarekin gaudela
ozen aldarrikatzeko.

Hona hemen maiatzaren 17rako deituta dauden mobilizazioetako zenbait.

Bilbo: 18:30ean Arriagan, E28 Koordinadorak deituta
Durango: 19etan Andramarin, Kuir Eztandak deituta
Gasteiz: 18:15ean Andra Mari Zurian, Miaukatuz-ek deituta
Hernani: 19:30etan Plaza Berrian, Buruntzaldeko Transmaribibolloek deituta
Leioa: 19etan Pirulian, UKatu-k deituta
Iruñea: 19etan Ajos Plazan, E28 Plataformak deituta
Oiartzun: 19etan plazan, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta
Orereta: 19etan Herriko plazan, Oarsoaldeko LGTBI+ Kuirdinadorak deituta
Orio: 19etan Herriko plazan, Urola Kostako Transmaribolloek deituta

 

2024ko maiatzaren 17an
Ehgam – Euskal Herriko sexu askapen mugimendua
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/05/aizpek-zaintzen-gaituzte.jpg 1920 1080 Jaime Mendia https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Jaime Mendia2024-05-17 00:17:422024-05-17 00:20:38EHGAMen komunikatua, maiatzaren 17 egunean

Ehgam bizkaiak ehgamkide ohiei omenaldia egingo die maiatzaren 18an

11 maiatza, 2024/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

 

  • Egin klik hemen Kartel Historikoen erakusketaren aurkezpena ikusteko youtube-n
  • Egin klik hemen Ehgamen sorrerari buruzko solasaldia ikusteko youtube-n
  • Txokolandan Plazaren inaugurazio-ekitaldiaren hainbat argazki:

:

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/05/ehgamen-omenaldia-kartela.jpg 1280 995 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-05-11 17:41:312024-05-19 21:06:26Ehgam bizkaiak ehgamkide ohiei omenaldia egingo die maiatzaren 18an

Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzea deitzen du hilak 17, Bilboko Arriaga plazan, 18:30etan, Homofobiaren aurka

11 maiatza, 2024/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/05/m17-2024-E28k.jpg 1280 905 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-05-11 17:38:352024-05-19 21:10:30Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzea deitzen du hilak 17, Bilboko Arriaga plazan, 18:30etan, Homofobiaren aurka

EHGAMek bere 2023. urteko Urrezko Hirukia eman du, lesbianen lehenengo topaketen antolatzaileei

28 apirila, 2024/in EHGAM Berri, Euskal Herria

Nahiz eta joan den 2023ko ekainaren 28an eman behar zen, agenda-arazoengatik, hasiera batean, eta unerik egokiena aprobetxatzeagatik, bigarrenik, ez da apiril honetara arte eman, joan den asteburuan Leitzan egin ziren Euskal Herriko Bollotopaketekin bat zetorrela aprobetxatuz.

 

MEDIOETAN: 

  • BERRIA : EHGAMek lesbianen lehenengo topaketen antolatzaileei eman die Urrezko Hirukia
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/06/13427995_10154254794439469_6499361279798748901_n.jpg 464 480 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-04-28 20:12:342024-05-02 20:28:06EHGAMek bere 2023. urteko Urrezko Hirukia eman du, lesbianen lehenengo topaketen antolatzaileei

Zarautzen izandako eraso homofoboaren aurka elkaretaratzea deitzen du EHGAMek

13 martxoa, 2024/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasatu berri den asteburuan Zarauzko zonan izandako eraso homofoboaren aurrean, ez gara ixilik geratuko.
Erasorik ez, erantzunik gabe!
Homofoboak sutara eta luma dantzara!
🌈🦾 Ostiralean, hilak 15, udaletxe plazan 19:00etan.

 

MEDIOETAN:
  • Zarauzkohitza: Eraso homofobo bat salatu dute asteburuan

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/03/eraso-homofoborik-ez-zarautz-ehgam-2024.jpg 1280 905 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-03-13 19:03:472024-03-16 18:31:21Zarautzen izandako eraso homofoboaren aurka elkaretaratzea deitzen du EHGAMek

EHGAM, Korrikarekin bat. Hator gurekin!!!

12 martxoa, 2024/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria

 

Martxoaren 14an hasi eta martxoaren 24an bukatuko den 23. Korrikarekin bat egiten dugu Ehgam-etik.

Horregatik eta gu ere Harro Herri garelako, Urkabustaizen egingo dugun Ehgam-eko kilometrora animatzen zaituztegu sexu disidente, transmaribibollo eta orokorrean sexu askapenaren alde zaudeten oro!

Kilometroa Arabako Urkabustaiz udalerrian egingo dugu, hain zuzen ere Abornikano eta Izarra herrien artean!

Martxoaren 18an, astelehena, izango da, 16:01tan (15 minutu lehenago etortzea komeni da), 983. kilometroan.

Animatu sexu disidenteon harrotasuna Korrikan adieraztera eta ekarri sexu askapenaren aldeko ikurrak!!

🏳️‍🌈🏳️‍⚧️🔻

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/03/document_6034877853487600422.mp4
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/03/document_6034877853487600420.mp4
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/03/document_6034877853487600423.mp4

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2024/03/ehgam_korrika_2024.jpg 2000 2000 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2024-03-12 22:35:202024-03-19 21:28:16EHGAM, Korrikarekin bat. Hator gurekin!!!
Page 11 of 468«‹910111213›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT