EHGAM eta ALDARTE taldeek “BEGIRADA AUSARTAK” liburuaren aurkezpena antolatzen dute

BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=t3JVDIS9kPw&feature=youtu.be

LIBURUA:

http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/MIRADASATREVIDAS.pdf

http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/BEGIRADAAUSARTAK.pdf

HOMOFOBIAK HILTZEN JARRAITZEN DU!!! EHGAMek elkarretaratzera deitzen du, maiatzaren 17an, Bilbon eta Donostian, arratsaldeko 13:00an

Ehgam, Kitzikan eta Sare Antifaxista taldeek gorroto-erasoak salatu dituzte prentsaurreko batean

Pasa den astean, estatu espainolean 2014. urtean zehar gertatutako gorroto krimenen inguruko txosten bat zabaldu zen. Hemen bildutakook, txosten horretan agertzen diren datu kezkagarrien inguruko balorazio bat egin nahi dugu; oharkabean bizi den errealitate bat islatzen duten heinean. Eraso arrazistak, homofoboak edota aporofoboak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kontrako erasoak ematen ari dira gurean, gero eta maizago.

Pertsona nazi-faxistak dira erasoak burutzen dituztenak; eta horren Argi adierazi beharra dago.

Hego Euskal Herrian krimen hauen areagotze kezkagarria salatu nahi dugu.

Guztira, 141 erasoen berri izan dugu. Eta badakigu horiek ez direla izan jasotako guztiak, asko salatzen ez direlako. Ukaezina da gure jendartean dagoen gabezia, baldin eta adibidez, dibertsitate funtzionaladun persona baten kontrako eraso bakar bat ere gertatzen bada, pertsona hori dibertsitate funtzionala izateagatik. Eta horren inguruko hausnarketa egiteaz harago, erasotzaileen kontra ekin beharra dago, publikoki identifikatuz eta euren aurpegi eta izen abizenak zabalduz.

Hego Euskal Herrian, 9 eraso antisemita, 23 eraso homofobo eta 102 eraso arrazista jaso dira beste askoren artean. Horren inguruan, zer esana izango dute Javier Maroto edo “Ayudas + Justas” bezalako plataformak. Eta Bilboko zinegotziek ere zer esana izango dute cruising guneen inguruko jarreran; inpunitatearen susmoa hedatuz. Algortako erasotzaile arrazista eta homofoboa beregain hartzen duten inpunitatea alegia.

Hemen elkartutako herri mugimenduok, gogor salatu nahi dugu era berean, asunto honetan ere, instituzioen jarrera. Datuak eta informazioa behin eta berriz ezkutatuz eskatzen zaien bakoitzean. Horren harira, instituzioei ohartarazten diegu: homofobiaren, arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako mugimenduen “besteak”, homofoboak, arrazistak eta faxistak direla.

Mugimendu antifaxista kriminalizatzen bada, faxismoaren apologia egiten da.

Ez dugu inondik ere jarrera hori onartuko.

Honen guztiaren aurrean, jendartearen inplikazioa behar da; iragan hurbilean kontzentrazio eremuetara eraman gintuzten jarrerei eta pentsaerei aurre eginez. Diskriminazio mota guztien kontra elkartzera eta borrokatzera. Testu hau zinatzen dugun eragileok, dei egiten dugu arrazakeria, homofobia, faxismoa edota edozelako diskriminazio mota pairatzen duten persona banako eta kolektiboei, gure herri eta hirietako kaleetan elkartzera eta borrokatzera. 2015. urte honetan, 0 gorro krimen nahi ditugu.

“Oso garrantzitsua da emakume lesbianek beren izaera sexuala ikusaraztea gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan”

Emakundek eginda

Testua: Karolina Almagia

Argazkiak: Jon Hernáez

Elkarrizketa PDF formatuan

aldarte

Inmaculada Mujika, Elena Olaortua, Josune Ortiz eta Amparo Villar dira lan honen egileak:“Lesbianas con recursos. Una mirada sobre el acceso y el uso de los recursos sociales en la CAE por parte de las mujeres lesbianas”. Lan hori 2013ko Emakunde bekari esker egin da; beka horren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak sustatzea da, hain zuzen ere.

Lau egileek 20 urte baino gehiago daramate lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eremuan lan egiten eta euskal gizarteari laguntza-, sozializazio-, hezkuntza- eta sentsibilizazio-baliabideak ematen. Izan ere, sektorea ondo ezagutzen zutelako planteatu zuten sakonago aztertzea kolektibo horrek zer nolako diskriminazioa pairatzen duen gizartean, eta, zehatzago, diskriminazio horrek zer nolako eragina izan dezakeen edozein motatako baliabideak eskuratu eta baliatzerakoan.

Azterlanean —zeina Emakundek argitaratu baitu—, emakume lesbianen egoera aztertzen da  hainbat eremutan (juridikoan, ekonomikoan, hezkuntzan, lanean eta eremu soziokulturalean), emakumeek zuzenean emandako testigantzak jasotzen dira, eta emakume horiek diskriminatuak sentitzen diren lekuak eta egoerak identifikatzen. Beste gai batzuen artean ikusgarritasuna eta segurtasuna aztertzeaz gainera, gomendio batzuk ematen zaizkie erakundeei, lanean atzemandako oztopoak nola gainditu azaltzeko.

Zergatik erabaki zenuten azterlan hau egitea?

I.M: Emakume lesbianen mugimenduan militante gisa ibiliak gara, eta askotan aipatu dugu zer nolako oztopoak izaten ditugun baliabide publiko batzuk baliatzeko. Ikusi genuen beharrezkoa zela gaia sakon aztertzea, emakume lesbianek baliabide sozialak nola baliatzen zituzten jakiteko eta zaurgarritasun edo diskriminazio motaren bat zegoen ikusteko.

Zenbat emakume elkarrizketatu dituzue? Zer nolako profila bilatu duzue?

J.O: Ahalik eta espektrorik zabalena erakusteko profilak bilatu genituen. Hartu-emanak egin ostean eta irizpide jakin batzuen arabera bahetu ondoren, 25 bat emakume elkarrizketatu genituen; Bizkaian bizi dira, gehienak. Horien artean, migratzaileak, desgaitasun fisiko eta psikikoren bat duten emakumeak eta lesbiana transexualak daude.

Eta zer ondorio atera duzue? Emakume lesbianek gainerako herritarrek bezainbeste erabiltzen dituzte baliabide sozial, komunitario eta ekonomikoak, ala badago alderik?

A.V.: Gure ustez, emakume lesbianek gainerako herritarrek bezainbeste erabiltzen dituzte baliabide sozialak. Kontua da haien lesbianismoa ez dela agerian geratzen baliabide horiek baliatzerakoan.

J.O: Baliabide sozialen bidez, hobetu egiten da gure bizi-kalitatea, eta, ondorioz, lesbianek gainerako herritarrek bezainbeste baliatzen dituzte baliabide horiek, baina haien izaera sexuala oztopo bihurtzen da egoera jakin batzuetan: osasun-arloko baliabideak erabiltzerakoan, esate baterako. Ia lesbiana batek ere ez ditu baliabide publikoak erabiltzen laguntza bidezko ugalketarako; izan ere, osasun-zerbitzu pribatura jotzen dute, osasun-zerbitzu publikoan jasotzen duten tratua laidogarria dela uste dutelako edo ez direlako eroso sentitzen; gainera, burokraziak, denborak edo semen gabeziak ere asko atzeratzen dute prozesua, ia ezinezko egiteraino.

I.M: Ginekologia-kontsulta batzuetan gertatzen dena ere aipatzekoa da. Gazte asko kexu dira jasotako tratuagatik. Gazteek dute eragozpen gutxien lesbianak direla aitortzeko, eta diotenaren arabera, kontsulta batzuetan beren izaera sexuala adierazten dutenean, ez zaie zitologiarik egiten, eta proba hori funtsezkoa izaten da azterketa ginekologiko batean. Hori beste kezka-iturri batekin lotu behar da: lesbianen kolektiboa ez da sartzen sexu bidezko gaixotasunen transmisioa prebenitzeko kanpainetan.

E.O.: Oro har, askoz ere kontu handiagoz tratatzea gura genuke. Lesbianek seguru sentitzeko beharra dute gizarte- eta osasun-baliabide guztiak erabiltzerakoan. Asko, oraindik ere, beldurrez joaten dira, eta horrek estresa eta ondoeza sorrarazten ditu.

Lesbianek ikusgarritasun nahikoa ez izatearen gaia behin eta berriz azaltzen da txostenean. Aurrera egin den arren, oraindik ere horixe da oztopo handiena da normalizazioa lortzeko.

E.O.: Ikusezintasuna orokorra da. Lan-eremu pribatuan, esate baterako, emakume askok uko egiten diote ezkontzagatik dagozkien opor-egunak hartzeari, lesbianak direla ez erakusteko. Beldur dira, mesfidantza dute…eta krisi-garai hauetan, are gehiago.

J.O.: Hezkuntzaren eremuan ere hala gertatzen da. Irakasleak lesbianak direla erakusteko beldur dira, ikasleen artean zaurgarriago sentitzen direlako. Batzuetan, esaten dute ez dagoela hori aitortzeko beharrik, baina nerabeentzat laguntza handia izango litzateke irakasleek beren izaera sexuala ezkutatzen ez dutela ikustea.

A.V.: Ikusezintasuna arazo bat da; izan ere, oso eremu pribatu batera eramaten da ia beti. Esaldi tipikoa: “Nire bizitza pribatua da, ez daukat zertan esan”. Lesbianen kolektibotik ez dugu lortu ikusaraztea zeinen garrantzitsua den ez ezkutatzea, baldin eta egoera aldatu nahi badugu, eta hori egoera guztietan aplikatu daiteke, baita gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan ere. Oso akats handia da ikusgarritasuna beharrezkoa ez dela pentsatzea.

Zuen kalkuluen arabera, EAEn bizi diren 4.500 migratzaile inguru lesbiana izan daitezke edo beste emakume batzuenganako erakarmena izan dezakete. Elkarrizketatu dituzuen emakumeek nola bizi dute migratzaile eta lesbiana izatea?

I.M: Gure susmoa da kolektibo horiek guk orain hogei edo hogeita hamar urte bizi genuen bezala bizi dutela lesbianismoa. Hots, nahiko ezkutatuta daude. Beste gai batzuk ere atera dira elkarrizketetan: besteak beste, emakume etorkinei, DSBE eskatzerakoan, oso zaila egiten zaie haien bizitza pribatuari buruzko galdeketa.

Desgaitasunak dituzten emakume lesbianekin ere egon zarete hartu-emanetan. Zer ondorio atera duzue emakume horiekin egon ondoren?

beharko litzatekeela gai hau, interesgarria baita.

Genero-indarkeriaren gaia ere apur bat ahaztuta dagoela adierazten duzue.

Hemen dago arazoa: emakume lesbianek uste dute beraien artean gertatzen den indarkeria “intentsitate apalagoko” indarkeria dela, eta, ondorioz, askotan ez dute legezko bideetara jotzen arazoak konpontzeko. Lagunak baliatzen dituzte bitartekotza egiteko, bi aldeak adiskidetzen saiatzeko, eta indarkeriaren maila handietara iritsi arte, ez dute zerbitzu horietara jotzen. Eta, batzuetan, salatzea erabakitzen dutenean, bikote heterosexual baterako pentsaezinak liratekeen egoerak gertatzen dira: eraso zaituen bikotekidearen aurrean deklaratu behar izatea, esate baterako. Bestalde, genero-indarkeria kasuetan baliatu daitezkeen zerbitzuak eta laguntzak ezagutzera ematerakoan, inoiz ere ez da kontuan hartzen lesbianek ere erabil ditzaketela zerbitzu horiek.

Dena dela, zuen txostenaren arabera,  orokorra da gizarte-zerbitzuei buruzko informazio-kanpainetan emakume lesbianak ez sartzea.

A.V.: Nagusi den eredu bat dago, heterosexuala, eta horixe islatzen du gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa ematen duen publizitateak. Horren ondorioz, emakume lesbianek uste dezakete ez daudela sartuta. Administrazio publikoak kolektibo hori berariaz sartzea eskatu behar luke publizitate-kanpaina bat  enkargatzen duenean. Adibide aparta daukagu Coca Colaren iragarkian.

Baliabide juridikoak erabiltzerakoan, irregulartasun batzuk egoten direla salatzen duzue, eta, batzuetan, jendea artatzen duen langileek ez dituztela ezagutzen legeak. Erregistro zibilak,  adibidez, oso leku arazotsuak dira.

Horrela da, nahiz eta gero eta kasu gutxiago gertatzen diren. Jendearekin lanean dabiltzan funtzionario askok ez du transexualei dagokien legearen berri. Hona hemen kasu bat: emakume bat izena aldatzera joan zen, legeak eskatzen dituen paperak zituela; hau da, ziurtagiri medikoa zeukan, zeinaren bidez egiaztatzen baitzen bi urtetan hormona-tratamendu bat hartu zuela sexua aldatzeko, eta, hala eta guztiz ere, auzitegiko mediku batekin egotera behartu zuten, eta mediku horrek oso galdera zentzugabeak egin zizkion, ia-ia genero-indarkeriara hurbiltzerainokoak. Bestalde, jaioberri bat inskribatzeko, emakume lesbianek ezkonduta egon behar dute nahitaez, eta laguntza bidezko ugalketaren prozesu bat jarraitu behar izan dute; baldintza horiek ez zaizkie eskatzen bikote heterosexualei. Horretaz gainera, epaitegi bakoitzak beste gauza batzuk eskatzen dizkizu, irizpideak bateratu gabe daudelako.

Generoa berrizendatzeko osasun-baliabide publiko batera jotzen duten transexualen kasuan, kexa batzuk jaso dituzue azterketa psikiatrikoa egiteko moduari dagokionez.

J.O.: Bai, muturreraino epaitzen dituztela sentitzen dute. Gurutzetako Genero Unitateak, Benetako Bizitzaren Proba egiterakoan, oso estu eta oso modu itxian hartzen ditu genero-rolak. Lesbianek kasuan kasuko psikiatra konbentzitu behar dute, eta psikiatrek, batzuetan, makilatzeko eta gona janzteko iradokitzen diete; hau da, ez dituzte aplikatzen berdintasun-politiketan izandako aurrerabideak: emakumeei eta gizonei genero-rol berezituak ez izendatzearen aldekoak, hain zuzen ere. Batzuetan, benetako genero-jendarme bihurtzen dira mediku batzuk.

Txostenean, behin baino gehiagotan aipatzen da Interneten zeregina. Tresna horren erabilerak nola eragin dio lesbianen kolektiboari?

I.M: Asko erraztu ditu gauzak: alde batetik, zer baliabide espezifiko ditugun jakitera emateko, eta, bestetik, gure arteko harremanak errazteko. Sare sozialek zeresan ikaragarria izan dute

A.V.: Elkarrizketa egin diegun emakume guztietatik eurak dira ongizate handiena transmititzen dutenak, ikusezintasun-egoeren aurrean gehien barre egiten dutenak, eta beren izaera ondoen daramatenak. Horrek ez du esan  nahi, ordea, kasu horiek kolektiboa ordezkatzeko balio dutenik.

Txostenean jaso dituzuen testigantza batzuen arabera, oraindik ere gizarteak arbuiatu egiten ditu, eta, are gehiago, elkarrizketatuen arteko batzuek erasoa jasotzeko arriskua sentitzen dute etengabe.

I.M: Bai, eta batez ere emakume gazteek pairatzen dute hori; baliteke gauez gehiago ibiltzen direlako izatea, edo beren izaera gehiago erakusten dutelako, eta jende batzuek emakume horiei edozer gauza esateko eskubidea dutela uste dutelako. Emakume gazteek jasaten dute eraso gehien. Harritzekoa da kalean eskutik helduta joaten ausartzen diren emakumeek zenbat hitzezko eraso jasaten dituzten etengabe, bai gazte jendearen aldetik, bai helduen aldetik.

Segurtasun-falta dela eta, EAEko Debekatutako Hiriaren mapen esperientzia aipatzen duzue, eta, salatzen duzuenez, emakume lesbianek uste dute mapa horietan ez direla jasotzen haien esperientziak eta pertzepzioak. Kolektibo horrek sentitzen duen arriskua desberdina da beste emakumeek sentitzen dutenaren aldean?

J.O.: Bai. Beren buruak seguru sentitzen dituzten lekuak ez dira berberak. Bilbon, adibidez, oso ondo ikusten da aldea. Zazpi kaleetan eta Bilbo zaharrean, emakume lesbianak nahiko seguru sentitzen dira; b88 comentarios están esperando moderaciónaliteke horietan askotariko jendea biltzen delako izatea. Aldiz, erdialdean, arrisku handia nabaritzen dute.  Lesbiana transexualak, esaterako, trantsizio-aldian badaude, ez dira toki jakin bateko tabernetara joaten: Indautxura, kasurako. Uste dugu gehiago ikertu lesbianek elkar ezagutzeko, harremanak saratzeko, eta mass medietan emakume askoren izaera sexualari buruz agertzen ez diren alderdien berri izateko.

A.V.: Egia da. Emakume lesbianek izugarri erabiltzen dute Internet; horregatik, esan daiteke Interneten etorrera oso positiboa izan dela bakardadea hausteko, horren ezkutatuta egon den kolektibo batean. Sareak oso espazio birtual baliotsua eman du elkar ezagutzeko eta harremanak izateko.

Egoera aztertu ostean, zein izango litzateke zuen gomendio nagusia?

A.V.: Garrantzitsua da gizarte-zerbitzuak emateko eta kudeatzeko ardura dutenek emakume lesbianen perspektiba kontuan hartzea. Horretarako, behar den beste informazio eman behar da, bai administrazioaren eremuan, bai lanaren eremuan. Emakume lesbianak ikusarazi egin behar dira, baita gizarte-zerbitzuei buruzko informazio-kanpainetan ere.

EHGAMek bat egiten du Kitzikanek deituriko elkarretaratzearekin, bere kide batek gaur arratsaldean jasotako eraso homofoboaren aurka egiteko

Gaur,apirilaren 6an, Algortako Bikain tabernan, Kitzikaneko kide batek eraso homofobo bortitza jazo du. Honi erantzuteko, bihar arratsaldeko 20:00etan Kitzikanek konzentraziora deitu du Algortako Telletxe plazan.

EHGAMek bat egiten du deiarekin eta deitzen du elkarreteratzera joateko

EHGAM se suma a la convocatoria de concentración mañana 7 de abril en la plaza Telletxe de Algorta  a las 20:00h. realizada por Kitzikan para protestar por la agresión homófoba sufrida hoy por uno de sus militantes.

 

mani algorta 2015

Piknik-nudistatik EHGAM-en Gurutze-bidera

Zuzeu-tik hartuta

Ekintza antiklerikalak II: Piknik-nudistatik EHGAM-en Gurutze-bidera

Erdi Arotik ezagutzen badira ere, Trentoko Eliz-batzarraren ondoren hartu zuten indarra prozesio katolikoek, eta XVI. mendea geroztik Aste Santu guztietan izaten dira gure kaleetan elizkoiek kartsu eta besteok aihergatasunez bizi ditugun ospakizun erlijiosoak, asperraldiz ez bada.

Prozesio ateoei dagokienez, 80ko hamarkadan izan zuten indarra Euskal Herrian, Jon Martinez LarreakEHU-n egindako “Procesiones ateas y otras manifestaciones anticlericales en Euskal Herria durante los 80” lanak agertzen duenez. Bertatik Iruñeko kontuak ezagutu genituen atzo, eta Gasteizekoak hurrengorako utzita, gainontzeko Euskal Herria izango dugu hemen berbagai.

Piknik-nudistatik-EHGAM-en-Gurutze-bidera-220x368

Lehen ekintza antiklerikalak
Antiklerikaltzat har dezakegun lehenengoetako ekintza 1979an jazo zen Deustuko unibertsitatean, Jesuitetan. Tomate Rojo deituriko ikasle talde batek San Canuto ospatu zuen, eta elizkizun bat parodiatu zuten inauterietako tankeran. Deia egunkariaren arabera, ekitaldia, “prozesio baten parodia zen, ikur batzuk zituena eta panpina bat, Errektoretzaren aburuz, `gustu txarrekoa eta sexualitate makurrekoa´. Kandelen argitan, liturgia antzeko bat ospatu zuten, eliz-musikarekin. Errektoretzatik esan zutenez, `guzti horrek erakusten du egileen asmoa unibertsitateari zentsua ematen dion sinesmena laidoztatzea zela´”.

Gertakari hauen harira, makina bat ikasle zigortuak izan ziren eta, grebak eta beste izan ziren arren, berrogei ikasleri ekaineko azterketak egitea debekatu zieten.

Errektoretzak, El Correo egunkarian ikasleen gurasoek edo katolikoek sinatutako gutunek agertzen dutenez, babesa jaso zuen. MTL izeneko batek “eta irain-orde bezala”, unibertsitatean ekitaldi bat antolatzea proposatu zuen; “benetako Bilbori, katolizismoa arnasten duenari, fede erakustaldira batu” zedin luzatu zion deia.

Urte batzuk geroago, 1982an, eta Aita Santua Euskal Herrira zetorrela-eta, koordinadora batek (gay, feminista, ekologista eta antimilitaristez osatutakoa) ekitaldiak antolatu zituen Iruñea, Bilbo eta Donostian -Jainkogabeen jaiko afixa dakargu-. Azken hiri honetako alde zaharrean Bien Bebido izeneko parodia burutu zuten berrehun lagun inguruk, txaranga batekin kalejira egin eta eliz-kantuak abestuz, `Antipapa´ beraiekin zutela. Iruñean meza parodiatu zuten eta pegatina zein afixak jarri; bi gazte atxilotu zituzten horretan zebiltzala.

Gurutze-bidea
Ekitaldi antiklerikalak bizkor hedatu ziren Euskal Herrian zehar, hiri zein herrietan. Bilbon presentzia txikiagoa izan zuten, baina San Canutoz gain eta 1988ko prozesio ateo batetik aparte, EHGAM-ek Gurutze-bidea antolatu zuen 1986an. Asmoa, Joan Paulo II.ak homosexualitatea kondenatu izanari erantzutea, ondorengo aldarrikapenak eginda: sexu-orientazioagatik bereizketarik ez, norberaren gorputzaren autodeterminazio eskubidearen alde eta abortu libre, doan eta mugarik gabeko baten alde.

Gurutze-bidea Santiagoko Katedral parean bukatu zuten eta prozesio ateoen antzekoa izan zen. Bertara bilduak apaizez jantzita zeuden, buruan Aita Santua eta Ronald Reagan zirela, kontserbadoreen ikur bezala. Leloek sexuarekin zuten zerikusia: “Las monjitas también se acuestan juntitas”, adibidez. Urte batzuk geroago, talde berak apostasiaren aldeko ekimena jarri zuen abian.

EHGAM-en-Gurutze-bidetik-piknik-nudistetara-368x232

Ipar Euskal Herriari dagokionez, ez dugu ezagutzen ekintza antiklerikal handirik, baina Elizarekin oso kritiko izan direnen artean da Baionako Patxa mugimendua. Kas alternatibaren ordez Gin-Kas alternatiba proposatu zutenean, kontzertu areto bihurtu nahi izan zuten Baionako Katedrala.

Hiriez gain herriei erreparatuta, Portugaleten, Mendeku elkarteak prozesio ateoa egin zuen 1987an,“Cristianos a los leones” lelopean hauek ere -Iruindarrak bezala-. Apaiz urkatu bat zeramaten gurutzean eta apaiz zein moja mozorroak soinean; herrikideak asaldatu eta errepidea mozten ausartu ziren, poliziari aurre eginez.

Azkoitian, eta gaztetxearen aldeko borrokan, mugimendu garrantzitsu bat garatu zen eta honen baitan ekintza antiklerikalak egin zituzten, Gabonetako Belena eraso, kasu.

Altsasun, 1986ko Eguen Santu egunez, gurutze bat iltzatu zuten elizako atean buruz behera, eta udaletxeko leihoetako kristalak apurtu. Biharamunean, gazte batzuek oihuak bota zituzten prozesio ofizialaren kontra eta… su eman zioten elizako ateari!; okupa bat atxilotu zuten horregatik.

Zalantza barik ekintza gehiago ere izango ziren, baina hauexek dira aztertu dugun EHU-ko lanean ageri diren adibideak.

80ko hamarkada bukatzearekin prozesio ateoak ere desagertzen joan ziren, belaunaldi berri bat gehituta mugimendu sozialek indarra hartu ahala. Aldaketa garaia zetorren eta, egia esatera, ekitaldi antiklerikalak antolatzen zituzten taldeak nahiko informalak ziren, ibilbide laburrekoak.

Atzerago joz
Askoz atzerago eginda, Euskal Herrian aurki daiteke ekitaldi antiklerikal bitxiren bat edo beste, beti ere Martinez Larrearen lanak dioenaren arabera. 1903an Portugaleten, esaterako, istiluak izan ziren katoliko eta antiklerikalen artean, Begoñako Ama Bizkaiko zaindari izendatu zutela-eta; ehunka zauritu eta hildako bat izan zen!

Bukatzeko, bitxiena begitandu zaigun ekintza. 1934an, Bigarren Errepublikaren garaian, Isaac Puentek, Gasteizko katedral berriaren aurrean eta oraindik urbanizatu gabe zegoen eremu batean piknik-nudista egitea proposatu zuen; ondoan Las Ursulinas zegoen, neskato aberatsen ikastetxea.

Konturatuko zinetenez, Aste Santuaren aitzakian orainkarira ekarri ditugun ekintza antiklerikal guztiek ez dute harremanik egun hauekin, baina hauen artean ekintzarik ohikoena izaten da prozesio ateoa.

EHGAMeko LES GAY TRANS TXOTX 2015!!! Martxoaren 21an

CITAS:

A las 18:15 horas en la parte exterior del Hotel San Sebastián, (Avda de Zumalacárregui, Nº 20)

A las 15:45 horas Trikipoteo comenzando desde el bar Txirristra de Usúrbil

A las 20:30 horas en la Sagardotegi Arratzain (Usúrbil)

A partir de la 01:00 Fiesta KILIKILI animado por DJ´s en el DOKA de Donostia

PRECIOS:

Sidrería 24 €

Sidrería+ Bus 32 €

PARA INSCRIBIRSE:

Hay que ingresar el dinero en la siguiente cuenta corriente indicando nombre y apellidos:

Laboral Kutxa: ES35 3035-0063-82-0630030222

Último día para inscribirse: 16 de marzo

MÁS INFORMACIÓN:

ehgam2010.blogspot.com.es

www.facebook.com/ehgam

ehgam@yahoo.com