KRISTALLNACHT 2017
/in EHGAM Berri /by EditoreaKristal Hautsien Gaua dela eta, EHGAMek, Euskal Herriko Sare Antifaxista eta SOS Arrazakeriarekin batera, elkarretaratzera deitzen du, azaroaren 10ean Bilboko Santiago Plazan, arratsaldeko 19:00etan
GELDI DEZAGUN AUTOBUSA!!!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Transexualitatea /by EditoreaHAZTE OIRreko autobusa Bilbotik ibiliko da gaur goizean. Bizkaiko sexu askatasunerako taldeok honen aurkako elkarretaratzera deitzen dugu, goizeko 11:30etan Moyua Plazan
Manifestazioaren ostean izkanbilak izan dira Hertzainekin
MEDIOETAN:
- BERRIA: Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra
- ARGIA: ‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon
- DEIA: El bus de HazteOir, en Bilbao
- El Mundo : Colectivos LGTBI y simpatizantes protestan por presencia del autobús de HazteOir en Bilbao
- El Correo: El autobús de HazteOír llega a Bilbao entre gritos y silbidos
EHGAMek ekaianaren 28an, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna dena, Euskal Herrian zehar izango diren manifestazioetan parte hartzera deitzen du
/in EHGAM Berri /by EditoreaBilboko deialdirako kartela:
Donostiakoa:
Gasteizekoa:
Iruñakoa:
Biarritzekoa:
Bilboko ekainaren 28 koordinakundeak manifarako egindako txapak:
Bizkaiko E28 Koordinakundearen manifestua, Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunaren inguruan
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaGaur, ekainaren 28, kaleak hartu ditugu borrokan jarraitzeko asmoz. Borrokaz, militantziaz eta
biziraupenez betetako urte asko oroitzen ditugu. Bidea ireki ziguten pertsona miresgarriak
dakartzagu gogora, dagoeneko ez daudenak eta gure alboan borrokan dirautenak. Gaur,
gugatik eta gure etorkizunagatik, gure identitateengatik eta aske bizitzeko eskubidearengatik
egiten dugu borroka. Eta, noski, gaur sistema cisheteropatriarkal baten aurka egiten dugu
borroka, ezin baitugu ahaztu sistema horrek indarkeria sortzen duela botere ardatzen bitartez,
bai kolektiboan bertan eta baita honen kanpoan ere.
Aurten, beste urte batzuetan bezala, gorroto diskurtsoak eta indarkeria mota ezberdinak jasan
behar izan ditugu urruneko herrialdeetan eta baita gure kaleetan ere. LGTB askapenaren
eguna jasan ditugun eraso guztiak gogoratzeko eguna da, pertsona bat erasotzen dutenean
kolektibo osoa erasotzen dutela argi uzteko eguna, alegia.
Autobus transfoboak gure kaleak igaro nahian izan ditugu, trans pertsonek hormona hornidura
falta jasan behar izan dute, osasun sisteman dagoen informazio eta kontzientzia falta agerian
utziz. Jaso ditugun eraso LGTF+fobiko kopurua inoiz baina altuagoa da, eta gizarte inklusibo eta
indarkeria cisheternormatiborik gabeko baten alde borrokan jarraitzen dugu.
Gorroto diskurtsoen hazkundea kolektiboarenganako eta cisheteroarauaren
disidenteenganako eraso zuzen bezala bizi dugu. Benetan uste dugu diskurtso hauek
icebergaren punta direla, eta egitura cisexista, heterosexista eta binaristaren oinarri direla;
aurreiritzietan eta estereotipoetan oinarrituta arautik ateratzen garen guztiak baztertu eta
ikusezin egiten dituela. Diskurtso hauek dauzkaten ondorioen analisi kritiko bat egin nahi dugu,
irmo mantentzen baitugu diskurtso hauek direla orientazio sexual eta genero identitateen
aurkako gorroto delituen hitzaurre eta oinarri ideologiko. Horregatik mantentzen dugu
burujabetzak eta antolatzeak berebiziko garrantzia duela, bakarrik horrela ahal izango
dugulako gorrotoaren diskurtsoaren aurka erantzun. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela
eztabaida bat irekitzea LGTB+ Legedi Integral baten proiektuaren harira, bai Euskal Herrian eta
baita espainiar estatuan ere.
Gure ikuspuntua gure inguruan kokatzen dugun bitartean, militantzia internazionalista bat
egiteko beharra ere badugu. Hemendik gure energia eta amorrua bidali nahi dizkiegu munduan
ikusten ditugun injustizia guztiak jasaten dituztenei. Higuiren kasua gogora ekarri nahi dugu,
Chechenyan euren identitateagatik torturatuak eta erailak izaten ari diren gizon gay eta
bisexualak oroitu nahi ditugu, eta ezin ditugu ahaztu etengabe erailak diren emakume trans-
ak, bereziki razializatuak. LGTG+ etorkinen babes politikoaren eskakizunaren aurrean
konpromezurik erakusten ez duten gobernu europarrak ere aipatu behar ditugu, ezin baita
onartu, esate baterako, Erresuma Batuko kasua, non ez dagoen inolako akziorik zenbait
intersekziok zapaltzen dituzten pertsonak babesteko momentuan.
Hilketa eta eraso hauen atzean cisheteropatriarkatua dagoela azpimarratu nahi dugu, sistema
hau presente baitago gizarte eta kultura guztietan.
Momentu hau aprobetxatu nahi dugu autokritika egiteko. Zapalkuntza guztiak konektatuta
daude marko pertsonal eta politiko batean. Horregatik eskatu nahi dizuegu gurekin esfortzu
bat egin ezazuela: Hausnartu eta ikusi zer espazio okupatzen duzuen botere ardatz ezberdinen
artean. Etengabe ikusten dugu gure borrokak berak beste gutxiengo batzuk zapaltzen dituela.
Arrazismoa, kapazitismoa, serofobia, transmisoginia, transfobia, misoginia, bifobia, lumafobia
eta gorputzaren aniztasunaren errepresentazio falta oso presente daude gure eguneroko
diskurtsoan. Kontziente izan behar dugu zer nolako mina egiten dugun sistema horien barruan
gaudenean.
Ekainaren 28a borroka eguna da, bai. Baina ospakizun eguna ere bada, gure buruak ospatzeko
eguna, hain zuzen ere. Ospa dezagun harrotasunaren eguna gure existentzia, ikusgarritasuna
eta gure errealitateak aldarrikatzeko eguna bezala.
Merkantilizaziorik gabeko ospakizun bat nahi dugu, zeinetan aniztasuna goza dezakegun
inolako helburu kapitalistarik gabe. Neoliberalismoak marko kapitalistaren barruan egokia
denaren irudia indartzen du; moldatu eta sistema cisheteropatriarkalaren kategoria
normatiboetan banatzen gaitu. Normalizazioaren ikuspegi honek marko honetatik at dauden
pertsonen aurka egiten du; kolektiboaren parte bat onartu eta ikusgarri egiten du, beste bat
baztertzen eta ikusezin egiten duen bitartean.
LGTB+fobiarik gabeko Bilbo bat nahi dugu, eta horretarako ezin dugu zikinkeria guztia ortzadar
koloreko alfonbra baten azpian ezkutatu gure irudia garbitzeko eta mapan agertzeko. Ez dugu
Bilbao friendly baten beharrik, gure borroka eta eskubideekin konprometituko den Bilbo bat
behar dugu.
Borroka eta ospa dezagun gure aniztasuna eta elkartasunagatik, gure indibidualtasunagatik eta
gure kolektibitateagatik. Egin dezagun barre, egin dezagun dantza, egin dezagun oihu, egin
dezagun negar eta goza dezagun espazio honetaz, gure espazioaz, batak besteaz ikasteko eta
elkarrekin hazteko espazio seguru batez.
GURE ESKUBIDEAK ETA EXISTENTZIA DEFENDA DITZAGUN!
E28 KOORDINAKUNDEA.
BESTE SEXUALITATEAK 2017: ekaineko ostegun guztietan, Basauriko Sozial Antzokian, zine!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaMaiatzaren 17an, Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean, hainbat ekitaldi burutuko dira Euskal Herrian. Adi egon eta parte hartu!!
/in EHGAM Berri /by EditoreaUrtero bezala, bertan gara, maiatzaren 17an sexu eta genero disidenteen elkarte eta kolektiboak, lesbofobia, homofobia, bifobia, transfobia, transmisoginia, serofobia eta bestelako gaitzik gabeko gizarte libre bat aldarrikatzeko, zeinetan pertsona guztiek euren osotasunean adierazi dezaketen euren burua.
Berriz ere pasa den urtean baina pixka bat hobeto gauden galdetzen diogu geure buruari, ea geure esfortzuak inolako eraginik izan duen urte honetan zehar. Eta, beste urte batez, egiari erantzunez, ezekoan gaude ez baitugu hobera egin.
Gorroto erasoen aurrean erantzun azkar eta eraginkor bat ematea ahalbidetzen digun LGTB+fobiaren aurkako legerik gabe jarraitzen dugu. Erakundeekin komunikazio eraginkorrik gabe jarraitzen dugu, eta horrela ezin dugu gizarte aske baten alde behar bezala lan egin. Eta, noski, LGTB+fobiaren aurkako fiskaltza espezifikorik gabe jarraitzen dugu, beharrezko kasuetan esku hartzeko.
Estatu Espainiarrean gertatzen denak beldurtzen gaitu. Nazional-katolizismoa pil-pilean dago, eta apezpikuak alde batetik eta elkarte kristo-faszistak eta euren autobusak bestetik, ez dago urteko egunik gure kolektiboak erasorik jaso gabe. Honetaz gain, izugarri ikaratzen gaitu sistematikoki eragiten zaigun indarkeriak, kolektiboari eragozten zaizkion eskubideak kontuan hartuz; esate baterako trans pertsonek behar dituzten hormonen hornidura-gabetzea edota cishetero-araua jarraitzen ez duten familiek izaten dituzten arazoak.
Maila internazionalean gertatzen denak, ordea, erabat izutzen gaitu. LGTB+fobiak urtero milaka kide (bereziki aktibistak) hiltzeaz gain, erakundeek boterearen erabilera osoa egiten dute LGTB+ kolektiboa erasotzeko. Honi lotuta orain Chechenian gertatzen ari dena, non genero eta sexu disidenteak bahitzen, kontzentrazio esparruetan gartzelaratzen, torturatzen eta erahiltzen ari diren.
Politikoki Europa orain arte lortutako askatasunaren galera eta atzerapen prozesu batean murgilduta dago. Egoera honek okerrera egingo du lehen bait lehen gelditzen ez badugu, eta horretarako antolatuta eta aktibo egon beharra dugu eta eraso bakoitzari behar bezalako erantzuna eman.
Maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasuntzat hartzeari utzi zitzaiola ospatzen dugu, eta horregatik ez dugu aukera galdu nahi trans pertsona guztien alde, euren familien alde eta aktibisten alde egiteko, gaur egun trans pertsonen despatologizazioaren borrokan jarraitzen baitugu.
Antolakuntza eta borroka ezinbestekoak dira testuinguru honetan. Animo, guztion artean lortuko dugu.
Bizkaiako E2 Koordinakundea.
GELDITU DEZAGUN AUTOBUSA!!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea /by EditoreaBilbon…
Donostian…
eta baita Gasteizen ere!!
ADI! ‘Hazte Oir’ talde kristofaxistaren autobus transfoboa Euskal Herritik dabil egun hauetan. Hartu parte antolatutako manifestaldietan
/in EHGAM Berri /by EditoreaAtzo martxoaren 21ean Iruñean egon zen, non manifestari bat zauritu zuen
Gaur martxoaren 22an Gasteizen egongo da. Goizeko 11etan Parlamentuaren aurrean egon nahi du eta arratsaldeko 18etatik 20etara Andra Mari Zuriaren Plazan egoteko baimena du.
ADI EGON MOBILIZAZIOETARA!!!!
Atzo Iruñean:
Nafarroako Plataforma E28J-k manifestaziora deitzen du Transfobiaren aurka
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by Editorea
BERRIA MEDIOETAN:
- BERRIA: Transfobiak atertu du
- GARA: Una marcha recorre las calles de Iruñea para mostrar el rechazo a la transfobia
- NOTICIAS DE NAVARRA: Cientos de personas muestran en Pamplona su rechazo a la transfobia
- DIARIO DE NAVARRA: Cientos de personas rechazan en Pamplona la transfobia