Komunikabideen LGTBfobiaren aurka

Bizkaiko E28J Koordinakunderen komunikatua

Urtero bezala, berriro ikusi ditugu hedabide guztiak orrialde batzuk betetzen, orrialde bakarra ez denean, kolorez eta aniztasunagatik hitz politez beteta. Beste behin ere, ekaina da araua berresten duen salbuespena, cisheteroaraua. Gazte (gutxi) batzuk 2 edo 4 orduko
aniztasunari buruzko tailer hori 18 urtetan hezkuntza ciseterozentratua jasotzen duten bezala, irrati, telebista eta egunkariek orain politikoki zuzena denaren kupoa bete nahi dute.
Hala ere, urtero bezala, argi geratzen da hedabideak euren atzean dauden interes politikoaren arabera mugitzen direla. Eta ez daitezela etorri neutraltasun informatiboaren engainuekin.
Iaz, erreportaje iraingarri bat jasan behar izan genuen, non, tolerantziaren eta aniztasunarekiko errespetuaren izen zentzugabean, ETBk Mayor Orejaren tamainako faxistei entzuten jarraitu behar izatera kondenatzen gintuen, derrigorrezko heterosexualizazioko torturen ideia, beraiek terapia deitzen dutena, baliozko aukera gisa adierazten. Aurten, umorearen izenean, “El conquistador del Caribe”ko aurkezleak bere urritasun heterosexista erakutsi digu lehiakide baten aurrean, zeinak, dotorezia osoz, haren koldarkeria lesbofoboa agerian uzten baitu. ETBk, pertsonaia hori baztertzeaz gain, bere ildo osoa birplanteatu beharko luke kolonialismoari, arrazakeriari eta LGTBfobiari dagokienez.
Euskaldunen taldeak Latinoamerikara eramatea, konkistatzaileen eta natibo basatien iruditeria gauzatuz, edo erakunde publikotik blackfacearen estereotipazioa eta praktika ahalbidetzea (joan den hilean arrazismoaren aurkako kolektiboetatik salatu zuten bezala), onartezina da.
Zuzendaritza-taldeak atera duen justifikazio mesprezagarriak sentiberatasun eta ulermen falta agerian utzi besterik ez du egiten. Guri, berriz, izan beharko luketen konpromisoa eta haien gain dagoen erantzukizuna azpimarratu besterik ez digute egiten datu horiek guztiek.
Sexu askapenaren egunari dagokionez, bai ETB1en eta ETB2n zein bi irratietan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi), albistegietan esan dute aurten ez dela manifestaziorik egingo (desfilea deitzen diotena), eta ordu okerra ere eman dute. Baina aurten BilbaoBizkaiaPride (edo orain BilbaoBizkaiaHarro esaten dioten bezala) Harro! Plataforma ere deitu dute,
plataforma hori existitzen denean eta bere planteamenduetan eta marko ideologikoan erabat antagonista denean, EAJren mezua (Ortzadar) Bizkaiko E28 Koordinadorak deitutako manifestazioarekin nahastuz. Manipulazio ariketa ikaragarria, urte osoan sexu-askapenaren alde lan egiten duten herri mugimenduko kolektiboen mezua erabat isilaraziz. Egun horretan
bertan, erreportaje bat eskaini dute poliziari aurpegia garbitzeko, Gaylespol elkartearen bidez, eta inoiz beste LGTB+ elkarte bati eskaini diotena baino denbora gehiago eskaini diete. Ortzadarrek (EAJren marka zuria) antolaturiko Zumba klase bati eta Euskal Herri osoko elkarte eta talde ezberdinek egindako proposamen guztiei eskaini dieten denbora
bera.
Baina gainerako komunikabideetan ere ez da oso desberdina izan. El Correo, bere kazetaritza-zorroztasunik ezarekin eta bere LGTB+ kolektiboarekiko mespretxuarekin, ez da ezta benetako informazioa bilatzeaz arduratzen, gaur egun existitzen ez diren kolektiboak
izendatzen ditu, eta existitzen garenon mezua isilarazten dute. Baina egundokoaena Deia egunkariak dagoeneko erabiltzen digun kazetaritza da. Iaz Voxekoekin lerrokatzen gintuztenek, aurten, omititzeko ohiko taktika berreskuratu dute, Pride eredurik gabe Bilbon ezer gertatzen ez den fantasiari eutsi ahal izateko.
Baina aurten mespretxurik handiena Naiz eta Gara-tik jaso dugula esan genezake. Ez dituzte kolektiboen deialdiak zabaldu ezta jarduerak eta mobilizazioak jarraitu ere, kolektiboa EAJren dinamikari buruz bakarrik hitz egin zuten eta Bizkaiko E28 koordinadorari edo beste edozein kolektibori ez zioten jaramonik egin. Orain, ekainean, Berlin, Londres, New York, Argentina edota Mexikoko deialdiak zabaltzea erabaki dute eta ez ordea Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Donostia edota Euskal Herriko beste herri batzuetan egindakoak. Eta bere argitalpen patetikoan EAJrekin lerrokatzen dira berriro. Bizkaiari buruzko aipamenik txikienean, aurtengo gure leloa gaztelaniara itzultzen dute, ABCren estilora; “la lucha continua en las
redes”? Saretuz borrokak dirau hitzek ez dute esanahi hori, eta horrela interpretatu izanak gure diskurtsoarekiko begirunerik eza dakar, bai eta euskararekiko ere, ez soilik beharrezkoa ez den itzulpen bat egiteagatik, baizik eta gaizki egiteagatik.
Komunikabide guztiei: sexu-askapenaren aldeko konpromisoa etengabeko borroka da. Gure borroka, sufrimenduz betea, kolore anitzeko jai gisa deskribatzea, gure aldarrikapenen izaera politikoa etengabe ikusezin bihurtuz, botereak zalantzan jartzen dutenak tratatzeko erabiltzen duen infantilizazioaren erakusgarri besterik ez da.
Gure leloa ez bazen ere, egia da borrokak sareetan ere jarraituko duela, espero dugu komunikatu hau zabaltzea eta, inor harrituko ez bada ere, zentsura mediatikoa borroka guztietan pairatzen dugun zerbait baita, erne egoteko eta kritikoak izaten jarraitzeko balio izatea. Honen alde lan egiten duzuen medio urriei, eskerrik asko.

MANIPULAZIO MEDIATIKOAREN AURKA,

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE
GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA!

Bizkaian, 2020ko uztailaren 3an

Ekainaren 28ko manifestazioak:

BILBO : 18:30etan Moyua Plazatik

DONOSTIA: 12:30etan Boulevardetik

GASTEIZ: 12:00etan Bilbo Plazatik

IRUÑEA: 19:00etan Baluartetik

EHGAMek Urrezko Hirukia 2020 eta Trapuzko Espartina 2020 Sariak eman ditu gaur

Dagoeneko tradizioa da ekainaren 28etan EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina ematea. Ekimen honen helburua da aniztasuna berdintasunean kontzeptuaren alde nolabait lagundu duten pertsonak, elkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik; eta, bestetik, LGBT+ eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituztenak agerian utzi eta, sinbolikoki bada ere, zigortzea.

URREZKO HIRUKIA 2020 :

KATTALIN MINER kazetari eta idazlea, MOIO, Gordetzea ezinezkoa zen liburua idazteagatik.

Bertan, Aimar Elosegi Moio-ren suizidioak Hernanin, bere herrian, izan zuen inpaktua islatzen da. Garrantzi handikotzat jotzen dugu LGTB+ memoriarentzat, bai eta transzendentzia politiko handikotzat ere, gaur eskuinetik,  eta ez hain eskuinetik, gupidarik gabe egiten baitzaie eraso trans pertsonei eta euren eskubideei.

TRAPUZKO ESPARTINA 2020 :

TERF ustezko feministak (Feminista Erradikal Trans-Baztertzaileak), haien gorroto-diskurtso transfoboagatik, zeina Hazte Oír edo Vox bezalako eskuin muturreko alderdi eta elkarteek zabaltzen dutenaren berdin-berdina den.

Gure aburuz, ez dira feminista askatzaileak, gizabanakoon askatasunaren zapaltzaileak baizik, norbera sentitzen dena sentitzeko eta kontsekuenteki bizitzeko eskubidearen urratzaileak. Gizaki-zikiratzaile hutsak.

AURREKO SARIDUNAK:

Aurreko Urrezko Hirukiak:

-Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo

-Gayles  taldeen boluntarioak

-Gaztegin (EGIN egunkari itxiaren gehigarria)

-2001 Julia Martínez, ama

-2002 Hiesaren kontrako elkarteetako boluntarioak

-2003 Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa(EA), Elixabete Piñol(EAJ) eta Gemma Zabaleta(PSE-EE)

-2004 Igna Babel eta frankismoaren bestelako biktima guztiak

-2005 Lesbiana feministen kolektiboak

-2006 Aitor Arana

-2007 Francisco Letamendia “Ortzi”

-2008 Raul López Romo

-2009 Laura Bugalho

-2010 80 egunean pelikula,

-2011 Txalaparta Argitaletxea

-2012 Athletic Club

-2013 Arartekoaren erakundea

-2014 Goenkale eta Mikel Rueda (A escondidas)

-2015 LAB eta STEILAS sindikatuak

-2016 Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vázquez aktoreak-

-2017 CHRYSALLIS ume transexualen senideen elkartea

-2018 DIMENSIÓN publizitate-agentzia

-2019 PAU SARRATE pailazoa

Aurreko Trapuzko Espartinak:

-Pilar Urbano

-Jesús Cardenal

-Elias Yanes, Fernando Sebastian  eta beste apezpiku batzuk

-2001 Eusko Legebiltzarra

-2002 Chenoa

-2003 Hegoaldeko Apezpikuak

-2004 PP-UPN

-2005 Aquilino Polaino eta CGPJ

-2006 Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak

-2007 Europride

-2008 NU-WRESTLING EVOLUTION Pressing Catch borrokaldien enpresa antolatzailea

-2009 Arantza Quiroga

-2010 Bilboko Udala (Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantza).

-2011 Nafarroako Unibertsitatea Genero-Ideologia

 Nazioarteko I Kongresua

-2012 Jose Ignacio Wert

2013 EUSKO JAURLARITZA, Hezkuntza-Saila

-2014 Correo eta Diario Vasco

-2015 Bilboko Udala (Espazio Publikorako Ordenantza)

-2016 Hutsik

-2017 HAZTE OÍR elkartea

-2018  Judikatura (La Manadako epaileak eta Adingabekoen Fiskalia) eta Eliza (Munilla)

-2019 ANA BELTRÁN, PPko diputatua

BERRI HAU MEDIOETAN:

EITB: Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, ‘Moio, Gordetzea ezinezkoa zen’ liburuagatik

Kattalin Miner, Triángulo de Oro 2020, por su libro ‘Moio, Gordetzea ezinezkoa zen’

BIZKAIE: Urrezko Hirukia Kattalin Miner idazleak irabazi dau

BERRIA: Kattalin Minerrek jaso du EHGAM-en Urrezko Hirukia

NAIZ : Kattalin Miner kazetari eta idazlea saritu du EHGAMek Urrezko Hirukiarekin

Kattalin Miner eta Moio, Urrezko Hirukiaren jabe

TWNEWS: Kattalin Miner, Triángulo de Oro 2020, por su libro ‘Moio, gordetzea ezinezkoa zen’

Donostiako Koordinadora Transmaribibollo Feministak manifestaziora deitzen du ekainaren 28an, “Askatasuna ez da kontsumitzen, borrokatu egiten da” lelopean

Sareetan armatu, sistema akatu

OZEN!-ek antolatuta, E28 Koordinakundeak prestatutako ekitaldien barne

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldien berri eman du

2020ko ekainaren 19a Zirika gunea
Egun on! Eskerrik asko gaur Zirikara hurbildu zareten komunikabideei.
Prentsaurreko honen bitartez, Bizkaiko E28 Koordinadorako kide garen kolektibo eta norbanakook aurten aukeratu dugun lemaren berri ematea nahi dugu, baita hurrengo egunetarako proposatzen ditugun ekintzen berri ere.
Urtero lez, aurtengo Ekainaren 28an ere kaleak hartuko ditugu eta horrez gain, hainbat aktibitate ere antolatu ditugu. Aurtengoa ez zaigu erraztasunez ageri bizitzea tokatu zaigun ezohiko egoera dela eta.
Baina honek beste zerbaitetarako ere balio izan digu. Izan ere, ezohiko egoera honek, Harrotasun eguna ekainaren 28an ematen den eta bertan-behera geratu daitekeen ekitaldi soil bat ez dela erakusten digu. Sexu askapena, etengabeko borroka da, zeinak ekainaren 28an indartzeko bere adierazpen gorena hartzen duen. Horrela egin dugu azken 42 urteetan.
Aurreko hilabeteetan bizi izan dugun emergentzia egoera dela eta, sostengu-sareek garrantzi handia hartu dute. Pertsona askorentzako baliabide bakarrean bilakatu baitira instituzioen utzikeriagatik.
Horregatik, aurten, “ Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides ” leloa aukeratu dugu. Bizirauteko, babesa bilatzeko, elkar-aurkitzeko eta bakarrik ez gaudela jakiteko sareak aipatu
nahi ditugu. Baina baita, isilduak, ezkutatuak edo hilak nahi gaituztenei aurka egin eta hauen kontra borrokatzeko sortutakoak. Edota borroka-lagun diren beste kolektiboekin sortutakoak.
Ekainaren 25ean hasiko gara, gaueko 21:45tan Bilbiko plazan, aire libreko zinemarekin. Ekintza hau Xake espazioa eta Zinegoakekin elkarlanean burutuko da. Brasilgo totalitarismoaren gorakadan trans pertsonak nola antolatzen diren erakusten digun “ Indianara ” dokumentala proiektatuko dugu.
Ekainaren 26an , ostirala, arratsaldeko 19:00etan Karmelan, oordinadorako kide garen kolektibo eta norbanakoak mahai baten inguruan elkartuko gara, gure historia aztertu eta aurtengo gai den “ Saretuz
borrokak dirau. Pereguides, clandestines, unides ” inguruan aritzeko. Ekainaren 27an , goizeko 11:30etan, Bira tabernan, EHGAMek bere ohiko “ Urrezko hirukia eta trapuzko espartina ” sariak banatuko ditu. Arratsaldean berriz, Hiruki Larroxa Kolektiboak, “ Pozoi Larroxa ” liburuxkaren zenbaki berria aurkeztuko du, osteko gure borrokaren inguruan bildutako idatzi ezberdinen autore batzuen arteko solasaldi eta guzti. Ekainaren 28an , goizeko 12:00etan Karmelan, Ozen LGTB Ligak, “ Sareetan armatu, sistema akatu: talleres de supervivencia LGTB ” aurkeztuko dute. Arratsaldean, 18:30etan Moyua plazatik hasita, Areatzaraino, non aurtengo manifestua irakurriko den, mobilizatuko gara.
Aurtengoan, uztailean ere ekintzan antolatu ditugu. Horrela, uztailaren 3an , arratsaldeko 19:00etan arroka beltza espazioan “ Hackeo a la historia del arte ” hitzaldia izango dugu Silvia Ayerraren eskutik.
Uztailaren 5ean aldiz, Sestaon, Iris Proiektuaren eskutik amaituko dugu transmaribibollo mendi martxa mahai-inguru batekin, zeinetan izena eman beharko den. Mahai-inguruetan Itzulipurdikaren kolaborazioa izango dugu, zeintzuk aldibereko itzulpena eskainiko duten. Bestalde, ekintza guztietan
osasun neurri guztiak izango ditugu kontutan.
Hau horrela, manifestaziora etortzera animatzen zaituztegu. Ekarri maskara, mantendu segurtasun distantzia, cisheteroaraua suntsitu eta oihukatu ozen “Saretuz borrokak dirau: perseguides, clandestines, unides”.

GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA!

BERRI HAU MEDIOETAN:

Ecuador Etxea : Este 28J la lucha continúa: “Saretuz borrokak dirau! Perseguides, clandestines, unides”

Argia: Saretzearen garrantzia aldarrikatuz dator aurten LGTB+ Harrotasun Eguna

Berria: Saretzeko deia eginen dute aurtengo LGTBI Harrotasun Egunean

ABC: Koordinadora 28J mantiene la manifestación del Día del Orgullo en Bilbao

URIOLA: LGTB+ Askapenaren Nazioarteko Egunean kaleak hartuko ditu Bizkaiko E28 koordinadorak

Ikusi prentsaurrekoa Youtuben :