Badator MARIKAROA!!!

Marikaroa Zizur Nagusiaren herri-ekimen bat da, sexu eta genero aniztasuna gizarte osoa inplikatzen duen balio gisa aldarrikatzeko eta LGTBI+ kolektiboen borroka ibilbideak ezagutarazteko. Adin eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu, urtarrilaren 13an, osteguna, hasiko den jarduera programa bat antolatuz, Insumision Marikak intsumisio astean eman zuen hitzaldian Marika hitza erabiltzeak sortu zuen polemika aurrekari duena. Termino hori irainaren berrjabetze gisa aldarrikatzen dugu, borrokarako tresna bihurtzeko. Lehenengo jarduerak EHGAM Nafarroaren ibilbidea ezagutzea du helburu, eta Zizurreko institutuko batxilergoko ikasleek egingo dituzten galderen bidez izango da, ostegun honetan, 18: 00etan, kultur etxean… aurretik, manifestu bat irakurriko da eta Xabier Vanilla arrasatearraren film labur bat pasatuko da.

Argazki batzuk:

Berria medioetan:

 

Abenduak1. EKINTZA=BIZITZA

ekintza=bizitza

Gaur, abenduak 1, HIESaren aurkako eguna den honetan mezu hau nabarmendu nahi izan dugu: detektaezina=kutsaezina
Oraindik bada zer egin. Era berean, badugu nor gogoratu.
Sare eta HIESaren Aurkako Nafarroako Batzordearekin batera izan gara EHGAM Nafarroako hainbat kide.

Ehgam berramesten eta KOSA hausnarketa zikloa

Euskal Herriko sexu askapen mugimendua ernarazi zuen hazi hartatik dagoeneko 45 urte igaro dira. 1976ko azaroan, gure aitzindariak Durangon elkartu ziren, ondoren Ehgam izango zen hura amesteko.

Hilabete batzuk geroago, eta legaltasun ezatik, Ehgam sortu zuten. Jakina zen gure desirek, praktikek eta adierazpenek bitarteko baliotsu bihurtzen zituztela gure sexualitate eta gorputzak sozialki ezarritakoa iraultzeko. Tabuek, aurreiritziek eta rolek ordea sistematikoki zapaltzen dute halakorik gerta ez dadin. Ehgamek hasieratik izan du jomugan azken hauek errotik akabatzea, patologizatuak, estigmatizatuak, prekarizatuak, gutxietsiak eta, ondorioz, baztertuak diren sexualitate eta gorputzak askatze bidean jartzeko, hain zuzen ere.

Horregatik, Ehgamek, EHko sexu askapenerako lehen erakundea izanik, hamarkadak daramatza instituzio mediko, politiko, erlijioso, ekonomiko eta sozialek logika zisheterosexistatik jardun ez dezaten borrokan. Hamarkada hauetan, arautik kanpo egotea, oztopoz eta itzalez betetako jolas makabro bat izan da. Jolas makabroa non bizirik irauteko eta aitortuak izateko eskubidea gure pankarta eta aldarrikapen guztien oinarri izan den.

Ehgamek, gainera, sexualitatearen esparrutik harago, eskubide zibil eta politiko guztien alde antolatu du beti bere borroka; ikuspegi intersekzionaletik eta solidariotik aritu da, alboz albo langabezian zeuden langileekin, enpresa-batzordeekin, ikasleekin, emakumeen batzarrekin, euskaltzaleekin, auzo-elkarteekin, objektore zein intsumisoekin eta gainerako herri mugimenduekin.

Ezagun da, halaber, duela 45 urte sozialki arriskutsuak ginela lege-egiturentzat. Dena den, historiak erakutsi digu benetan arriskutsu den hori egitura sozial zisheteropatriarkala dela; gaur egun ere indarrean den egitura soziala: Francis Vadillo, Sònia Rescalvo, Lyssa Da Silva edota Samuel Luizen bizitzekin amaitu duen egitura soziala; disidente asko kartzelara eraman duen egitura soziala; sexu-langileak, GIBarekin bizi direnak eta pertsona transak estigmatizatzen dituena, lesbianak ikusezin bihurtzen dituena eta, jakina, gure izateko, bizitzeko eta antolatzeko moduak, sistematikoki ikuspegi sexista, binarista, moralista eta sexofobotik seinalatzen dituena.

Gaurkoan, 45 urte geroago, ziurgabetasun eta prekarietate sozialaren, oinarrizko eskubide urraketen eta gorroto-diskurtsoen zein eskuin faxistaren gorakadaren giroan, historikoki Ehgamen eskuz esku pasatu den lekukoa hartzera gatoz.

Egungo testuingurua, a priori, oso bestelakoa da duela hamarkada batzutakoarekin konparatzen badugu, baina paradoxikoki antzekotasun asko izan baditu. Izan ere, indarkeriak, bere alderdi, gradu eta maila guztietan, pertsona disidenteon bizitzak kaltetzen eta suntsitzen jarraitzen du. Gainera, indarkeria hori, COVID-19aren pandemiak areagotu egin du, eta, era berean, askatasun faltsuarekin eta progresismoarekin makillatu dute.

Horregatik guztiagatik, Ehgamek puntu eta koma bat idazten du gaur bere historian, eta ziklo berri bat irekitzen du. Aro berri honetan gure ekintza politikoak gure aurrekoen printzipio emantzipatzaile eta eraldatzaile berdinei heldu nahi die.

Hau dela eta, Ehgam berrirudikatzen, berpentsatzen, berformulatzen, berrarmatzen, berreratzen eta berramesten laguntzeko prozesu gisa, KOSA (Koronabirus Osteko Sexu Askapena) hausnarketa zikloa aurkezten dizuegu.

Hiru helburu nagusi izango ditu zikloak:

  1. Euskal Herriko sexu askapen mugimenduaren beharrei oso lotuta dauden gaiak mahai gainean jartzea.
  2. Pertsona eta subjektibitate disidente sexu-generiko guztiei, antolatuta zein antolatuta ez daudenei, gure ekintza politikoarekin bat egiteko deia egitea.
  3. Proiektu honetara bilduko diren pertsonekin Ehgamen ibilbide berria berpentsatzea.

KOSA hausnarketa zikloa urriaren 27tik azaroaren 13ra izango da. Logika deszentralizatzaile eta lokaletik abiatuta, hainbat herritan hasiko da, azaroaren 6an, egun osoko egitarauarekin, Bilboko “Karmela” espazio autogestionatuan jarraituko du. Bertan, mahai-inguruez gain, eta ekitaldi aglutinatzaile gisa, Ehgamek bere une bersortzailea izango du. Eta azaroaren 13an Izarran itxiko da zikloa.

Prentsa-oharra deskargatzeko hemen.

Versión en castellano de la nota de prensa, aqui.  

Mariburuari ekin bazterrean 2021 – Ehgam Nafarroak antolatzen ditu jardunadiak irailaren 25ean

Planik irailaren 25ean?
MARIBURUARI EKIN BAZTERREAN 2021. 
  • Ikusi  hemen goizeko jardunaldia
  • Ikusi hemen  arratsaldeko jardunaldia
Egitaraua.

09:00-09:15 Akreditazioa Marikondestablen

09:20an aurkezpena.
09:30-11:45 Feminismo Inklusiboa.
Hizlariak: MIRIAM SOLÁ GARCÍA eta DIEGO MARCHANTE
11:45-13:15 Marikak munduan barna
Hizlariak: IBAI FRESNEDO eta ORGULLO VALLEKANO.

BAZKARIA.

17:00-19:30. Kankaneoa: gozamenerako estrategiak.
Hizlariak: JOSAN LANGARITA eta IRA HYBRIS

Noticias de Navarra: ‘Maripensando 2021’, jornada LGTBI+ este sábado en Pamplona – Diario de Noticias de Navarra

EHGAMek eta Bizkaiko ekainaren 28 Koordinadorak elkarretaratzera deitzen dute, hilak 23, eraso LGTBfoboen aurrean

 

Erasorik ez erantzunik gabe!

Pasa den asteko Uribarriko eraso lesbofoboaren aurrean, eta estatu mailan gertatzen ari den biolentzia LGTBfonoaren gorakadaren aurrean, ostegun honetan irailak 23, 20:00etan Uribarriko Eskolen Kanpan eta Barakaldoko Herriko Plazan burutuko diren kontzentrazioetara deitzen zaituztegu.

Ez dira pasako. Erasoen aurrean transmaribibollo autodefentsa!

 

Barakaldo:

Bilbao:

Komunikatua:

Estatu mailako eta Euskal Herriko indarkeria LGTBfoboaren testuinguru orokorrean, gaur kalera atera behar izan gara beste behin, joan den astean Uribarrin eraso lesbofoboa izan zela salatzeko. Hala egin genuen Basauri, Zornotza, Gasteiz eta Alde Zaharreko erasoekin eta Samuelen erailketarekin, gutako bat ikutuz gero, denak ukitzen gaituztelako. Horregatik deitu ditugu Uribarriko eta Barakaldoko elkarretaratzeetara; izan ere, eraso hori ez ezik, estatua astintzen ari den  indarkeria LGTBfobo uholdea ere salatzen ari gara hemen.

Salatzen dugu ez dela kasu isolatu bat, sexu- edo genero-disidentzia oro zigortzen eta erasotzen duen egiturazko arazo bat baizik. Espazio publikoa hartzen dugunean kaleetan eraso egiten digun dominazio sistema bat.

Joan den astean eraso lesbofoboa izan zen Uribarriko terraza batean. Gizon talde batek hitzez eraso egin zion LGTB pertsona bati, irainduz eta iruzkin LGTBfoboak eginez, terraza horretan jesarrita zeuden beste gizon talde batzuen konplizitatea zuela.

Ez dugu horrelako jokabiderik onartuko gure auzoetan. Hemen gaude, beraz, LGTBfobiari aurre egiteko. Gure ustez, indarkeria hori ez dator pedagogiaz alda ditzakegun pentsamolde atzeratu eta erreakzionarioetatik soilik. Gure bizitzaren errepresioak pairatzen dugun ordena politiko, sozial eta ekonomikoa sendotzen laguntzen du.

Ez da “eskuin muturrari” edo alderdi politiko jakin batzuei errua botatzea bezain sinplea, jokabide horiek gure inguruan ere badirela dioen errealitateari aurre egin behar diogu. Amaitu da txisteak eta irainak jasan behar izatea.

Ekidistantziak ez digu balio. Zisheteropatriarkatuak, arrazakeriak eta kapitalismoak zeharkatzen gaituen pertsonok, pairatzen dugun indarkeria sistematikoaren kontrako posizionamenduak behar ditugu. Isilik gelditzea, etxean gelditzea, ez da aukera bat. 

Autodefentsa eta antolakuntza beti! Zisheteropatriarkatuari sua! ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE.