Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Bilbo, ‘gay friendly’? Bai zera!

Bilboko Udalari gayak interesatzen zaizkio. Politak, gazteak, dibertigarriak eta diru askorekin. Bilbotik kanpoko gayak, noski. Horregatik joan da FiturreraBilbao Gay Friendly sustatzera. Baina lesbianek eta transexualek ez bide dute horrenbeste diru eduki, Bilboko Udalari ez zaizkiolako hainbeste interesatzen. Noski, lesbianek familiak osatzera jo ohi dute amatasun instintuaren kontuarengatik, eta transexualek nahikoa lan izaten dute egin […]

Euskalerria Irratiak jakinarazi duenez, emakume batek erasotu du Iruñako neska-bikote bat, musukatzen aritzeagatik

Bi neskak autobusean zebiltzela emakumeak ohar baten bitartez leporatu die ‘molestatzen’ ibiltzea, eta ‘begirunez’ jokatzea eskatu die. ikusi berria

Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati Iruñeko Billabesan

Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak “molestatzen” ari zirela esanez eta “errespetua” eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa. Urtarrilaren 7an pasa zen. Haren Twitter kontuaren bidez salatu zuen nesketako batek egoera: “Hara! Ikusi zer eman digun emakume batek billabesan muxu emateagatik neskari eta bioi. […]

ure emakumeak bortxatzera datoz

Hedabideek erruz informatu dute Coloniako bortxaketa “oldeaz”. Iritsi al da sexu indarkeria estatu mailako gai bihurtu dela ospatzeko garaia? Ala emakumeen borrokak populazioaren sektore batzuk kriminalizatzeko eta politika arrazistak egiteko erabiltzen diren ohiko adibide baten aurrean gaude? Alemaniako Colonia herrian 516 salaketa jarri dituzte Urte Zahar gauean ehunka gizonek emakumeei egindako erasoak medio. 237 salaketa […]

Maitasun lesbikoari guraizeak

Cartoon Network kateak ‘Steven Universe’ saioko eszena bat zentsuratu du Erresuma Batuan Azkeneko egunetan zer esana eman du Cartoon Network kateak Erresuma Batuan Steven Universe animaziozko saioko eszena batean egin duen zentsura. Editatze lan originala eta britainiarra argitaratu ditu PinkNews-ek, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen berriak argitaratzen dituen webak, zentsura agerian utziz. Bigarren denboraldiko bederatzigarren […]