Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

LGTB jendeak bere historia ezagutu behar du

LGTB komunitatekook ezagutzen al dugu gure historia? Hemen dugu adibide argi bat: Sam Smith […]. Bere azken hanka sartzea hauxe izan da: Oscar saria irabazi ondorengo mintzaldian adieraztea bera dela Oscarra irabazi duen lehen gizon gay agerikoa. […] Baina gauzak okerrera egin zuen. Esan ziotenean Howard Ashamek ere (gizonezko gay-a) Oscarra irabazi zuela, Smithek hau […]

Amelia Barquin Lopez: “Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei”

Sendi Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektuko kideek gonbidatuta, joan den martitzenean, otsailak 23, “Generoa eta hezkuntza” izenburuko berbaldia eskaini zuen Amelia Barquin Lopezek, Algortako Zabala ikastetxean. Aita-amei eta hezitzaileei begirako ekimena izan zen. Barquin gasteiztarra filosofian doktorea da, eta irakaslea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Zer da generoa? Zeinek eraikitzen du? Feminismoak ekarri zuen oso emankorra […]

«Homosexualitatea zurien kontua dela diote»

Afrikako hogei herrialdetan egindako zazpi hilabeteko bidaian, orientazio sexualagatik zigortu dituzten pertsonak ezagutu ditu Serenak; liburu batean kontatu ditu haien istorioak. Marc Serenak (Manresa, Herrialde Katalanak, 1983) ez du ulertzen nola zigortu daitekeen maitasuna: «Nola kondenatu daiteke norbait maitasunaren moduko gauza polit batengatik?». 2011. eta 2012. urteetan Afrikako hogei herrialdetan egon zen, eta han bildutako […]

Sexu askatasunaren aldeko Afrikako borroka irudikatzen duten erakusketa

Amnesty International Euskadi erakundeak eta Zinegoak jaialdiak antolatutako ekimenaren xedea «herritarrak sexu, afektu eta familia aniztasunaren aurrean sentsibilizatzea» da Afrikako bost lurraldetan sexualitatea askatasunez bizitzeko borrokan dabiltza. Hau erakutsiko duen argazki erakusketa bat izango da ikusgai gaurtik Bilboko kaleetan, hain zuzen ere. Amnesty International Euskadi erakundeak eta Zinegoak jaialdiak antolatu dute erakusketa. Hauek, Bilbao Historiko […]

‘Friendly’-ak ere badu ajerik

LGTB turismoa geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da, hein batean merkatu berriak lortzeko martxan jarritako espezializazioaren ildotik. Nolanahi ere, lesbiana, gay, transexual eta bisexualei eginiko eskaintzak zenbait arazo utzi ditu agerian: eskubideen merkantilizazioa, esaterako. Hiru gizon gazte. Erdikoa aldakatik lotua ortzadarraren koloreak dituen zapi luze batekin; beste biak, zapiaren muturretatik tiraka. Bizkaiko Zubiaren goiko […]