Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan
Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko. Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila […]
Oihu geldiezina, aho batez
Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxisten aurka antolatutako manifestazioak 12.000 lagun bildu ditu Gasteizen. Emakumeek euren bizitzen protagonista izatea aldarrikatu dute. Bideoa: Mobilizazio eguneko erreportajea (Lara Madinabeitia, BERRIA TB). «Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako […]
Indarkeria homofoboaren biktimentzako protokolo bat eskatu dute Gasteizen
Horrez gain, Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak zerbitzu sozialen eraldaketa sakona eskatu du. Gaur goizean Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak pasa den azaroan 21 urteko gazte batek jasan zuen eraso homofoboa salatu du eta ildo horretan, indarkeria homofoboa, lesbofoboa eta transfoboa pairatzen duten biktimentzako protokolo bat eta zerbitzu sozialen eraldaketa sakona eskatu du. Kolektiboak agerraldian […]
Homosexuala izateagatik, kale gorrian
21 urteko gazte bat etxetik bota du aitak Gasteizen. Gizarte zerbitzuetan laguntza eskatu arren, ez diote irtenbiderik eman. Hainbat elkartek eman dute gaztearen egoeraren berri. Azaldu dutenez, gizarte langile ugarirekin izan da gaztea aitak etxetik egotzi eta gero, baina oraingoz ez diote aterabiderik eskaini. Udalak azaldu du gizarte zerbitzuak lanean ari direla irtenbide baten bila. […]