Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
Homofobia eta transfobiaren aurkako “agente aktibo” gisa aurkeztu da Bilboko Udala
Gizakien dibertsitatearen eta askatasunaren errespetuarekin “konpremetituta” dagoela azaldu du gaur Bilboko Udalak, eta “hartu beharreko neurriak har daitezela” eskatu du, dela legegintzakoak, dela administratiboak dela bestelakoak, “sexu orientazioan edo genero-identitatean oinarritutako tratu diskriminatzailea debekatzeko eta ezabatzeko Admnistrazioaren maila guztietan”. Gaur bezalako egun batean, 1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik atera zuen. Horregatik ospatzen da harrezkero […]
Ekainaren 28ko Koordinakundearen komunikatua maiatzaren 17aren harira, Nazioarteko Homofobiaren aurkako eguna
Maiatzaren 17aren bezperan, les-homo-trans-bi-inter-fobiaren aurkako Nazioarteko eguna den honetan, Bizkaiko E28ko Koordinakundea osatzen ditugun taldeek gure elkartasuna helarazi nahi diegu, lehenengo eta behin, bortizkeria hau jasaten duten pertsona guztiei. Azken egun hauetan Madrilen gertatutako hainbat erasoren berri izan dugu, Bartzelonako mutil gay baten heriotzako arduradunak libre geratu dira, Marokon bi mutil gay atxilotu dituzte erasotuak izan ondoren, eliza katolikoa […]
%89
SEXUA ALDATZEKO EBAKUNTZEN ALDE DAUDEN GAZTEAK Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Egunaren harira, Gazteriaren Euskal Behatokiak 2016ko Gazteriaren Txosteneko datu batzuk eman ditu: gazteen %89 sexu aldaketarako ebakuntzen alde daude; %83 ziren 2008an. Sexu bereko ezkontzen alde %91 daude.
Eraso homofoboak salatu zituen arbitroak futbola utzi du
“Ezin dut gehiago”. Halaxe mintzatu da Jesús Tomillero arbitro andaluziarra. Futbol partidu batean eraso homofoboak publikoki salatu eta bi hilabete pasa ez direnean, futbola utzi behar izan du, beste norgehiagoka batean berriz ere irainak eta barreak jasan ostean eta Andaluziako Futbol Federazioaren aldetik “baztertuta” sentitu ostean. Oraingo honetan, penalti bat adierazi eta oihuka hasi zitzaizkion […]
Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen
Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak. […]