Homofobiaren aurkako beheatokia
Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.
Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).
.
Legedia
- 234/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, transexualen dokumentazio administratiboari buruzkoa.
- 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
- Eskubide zibil eta politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (bakarrik gaztelaniaz)
- 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, nazioarteko adopzioari buruzkoa (bakarrik gaztelaniaz)
- Europa Batasuneko oinarrizko eskubideei buruzko gutuna (bakarrik gaztelaniaz)
- 3/2007 Legea, martxoaren 25ekoa, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-aldaketa arautzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
- Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
- 13/2005 Legea, uztailaren 1ekoa, Kode Zibilean ezkontzeko eskubideari dagokiona aldatzen duena (bakarrik gaztelaniaz)
Interesetako estekak
Esker onak
Voxen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Gorlizko eskolan
Gorlizko (Bizkaia) ikasleek feminismoaren eta sexu eta genero aniztasunaren alde egindako margoak estali dituzte pintaketekin. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etan. Svastikekin eta “gora Vox” leloarekin estali dituzte Gorlizko eskolan bertako ikasleek jolastokian egin dituzten zenbait margo. Feminismoaren aldeko eta sexu eta genero aniztasunaren aldeko margoetan egin dituzte pintaketak, baita eskolaren eraikineko beste zenbait tokitan ere. […]
Jarrera homofobo eta transfoboen kontrako inkesta abiatu du Les Bascos elkarteak
Ipar Euskal Herriko Les Bascos LGBT+ elkarteak egin du galdetegia Interneten. Heterosexualak ez direnen portaerak, pentsaerak eta ekintzak identifikatu eta onartzera iristea du helburu. “Sexualitatea anitza da”, diote Les Bascos LGBT+ elkarteko kideek. Heterosexualitateaz haratago sexualitatea badagoela adierazi nahi dute. Horretarako abiatu dute inkesta hau, heterosexualak ez diren orientazio afektiboak dituzten pertsonen kontrako jarrerak eta […]
Homosexualitatea onartu dute Indian, eta jada 124 estatutan dago despenalizatuta
Bigarren herrialde jendetsueneko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du 1861eko lege bat: «Heldu homosexualek pribatuan sexu harremanak izatea ez da inolako iraina» Ia hiru hamarkadako borrokaren ostean, Indiako Auzitegi Goreneko bost epailek homosexualitatea despenalizatzea erabaki zuten atzo, aho batez. «Heldu homosexualek pribatuan harreman sexualak izatea ez da inongo iraina», argudiatu zuen Dipak Misra epaimahaiburuak epaia […]
Sexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa
Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen hausnartzea”. […]
LGTBI kolektiboa, psikiatriako gaietan
Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdi publikoko psikiatriako gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak. Osasun sistemak akatsa onartu du «Ondoeza». Sentimendu hori gailendu zitzaion Sara Olariaga sendagileari —Osakidetzan familia mediku izateko lanpostu bat lortzeko prestatzen ari da— osasun sare publikoaren lan eskaintzaren barruan psikiatriako gai zerrendaren berri izan zuenean. […]