Azkenean, herrian ezkontzen ahalko da arrangoitzeko gay bikotea
Ipar Euskal Herriko Hitza Arrangoitzeko auzapezak iragarri du bere ordezko batek ezkonduko duela gay bikotea. Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen (LGBT) Askapenerako Nazioarteko Eguna da gaur. Arrangoitzeko auzapezak eta kontseilariek egindako bilera baten ostean, auzapezaren ordezko batek onartu zuen barda gay bikotea ezkontzea. Hala iragarri zuen Jean-Mixel Colo auzapezak ohar batean. Eta, horrenbestez, ekainaren 17an […]