HARROTASUNA BERRESKURATU! ‘Gure Karrozak’ Zinegoak-en. BIRAn,ekainaren 20an, arratsaldeko 17:00etan

Zinegoaken 23. edizioaren baitan, Ehgametik *Harrotasuna Berreskuratu (Gure karrozak)* proiekziora eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko beharrari buruz gogoeta egiteko mahai-inguru batera gonbidatzen zaituztegu. Erakunde eta enpresen merkantilizazioaren eta pinkwashinaren aurrean, espazio bat ireki nahi dugu Harrotasunaren betiko oinarriei buruz pentsatzeko: borroka, memoria, erresistentzia eta komunitatea. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatuko dugu sistemak gure aldarrikapenak produktu nola bihurtzen dituen eta Harrotasun kritiko, borrokalari eta benetan eraldatzailea eraikitzea zergatik den funtsezkoa.

🗓 Ekainak 20

🕔17:00etan

📍@birakultura

Instagram

Francisaldia 2026

Maiatzak 17 – LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.

#ehgam #SexuAskapena #maiatzak17 #LGTBIQAfobiariAurre

NAKBA 1948-2026. PALESTINA ASKATU!

Gaur, 78 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.

Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.

Sexu- eta genero-disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da.

Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa arrosa bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna.

Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!