HARROTASUNA BERRESKURATU!

Harrotasuna berreskuratu!

Reclaim pride.

Erakundeek eureganatu nahi dute LGTBIQ+ kolektibo guztion borroka, edukiz husteko.

Guztia kapitalismoaren eta turisfikazioaren mesedetan.

Horri BOIKOT!

Animatzen zaituztegu ez parte hartzera Bilbao Bizkaia Harroren txiringitoetan: Bilboko karrozen desfilean, edo hurbileko herrien ekitaldietan.

E28 Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ozen esan nahi diegu:

EZ ANTOLATU EZER EKAINAREN 28ri LOTUTA!

EZ ZUENGANATU KOLEKTIBO ALDARRIKATZAILEEN BORROKA!

 

(9+) Instagram

Francisaldia 2026

Maiatzak 17 – LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.

#ehgam #SexuAskapena #maiatzak17 #LGTBIQAfobiariAurre

NAKBA 1948-2026. PALESTINA ASKATU!

Gaur, 78 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.

Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.

Sexu- eta genero-disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da.

Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa arrosa bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna.

Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!