Maitasun lesbikoari guraizeak

Cartoon Network kateak ‘Steven Universe’ saioko eszena bat zentsuratu du Erresuma Batuan Azkeneko egunetan zer esana eman du Cartoon Network kateak Erresuma Batuan Steven Universe animaziozko saioko eszena batean egin duen zentsura. Editatze lan originala eta britainiarra argitaratu ditu PinkNews-ek, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen berriak argitaratzen dituen webak, zentsura agerian utziz. Bigarren denboraldiko bederatzigarren…

Transfobia eta homofobia: hezitzaileon eginkizunaz

Demagun gure umea ez dela janzten bere generoarengatik askok espero duten bezala, demagun bere zaletasunak ere ez direla espero direnak, edo bere generoko norbaitek erakarria sentitzen dela… eta demagun hori guztia agerian dagoela, ez duela soilik bere logelako intimitatean adierazten (ume batzuei irakatsi baitiegu haien logelan edo etxean daukaten askatasuna kalean ez erakusten, zuhurtziaren izenean).…

Gaur arratsaldean Donostian adingabe transexualei babesa erakutsiko diete

DONOSTIA. Chrysallis Euskal Herria elkarteak deituta elkarretaratze bat egingo da gaur arratsaldean Donostian, Alderdi Ederren, udaletxe parean. Elkarteak adingabe transexualen familiak batzen ditu, eta batuko dira Bartzelonan 17 urteko transexual bat —eskola jazarpenaren biktima— bere buruaz beste eginda hil dela salatzeko. Eraso klase guztiak gaitzetsi, eta sostengua erakutsi nahi diete haurrei. 17:00etan da.

«Bizitza ez da nahikoa izango buruan dudan guztia egiteko»

IKER ORTIZ DE ZARATE. ORTZAI ANTZERKI KONPAINIA ETA ESKOLAKO ZUZENDARIA «Beti bidean» ikusten du bere burua antzezle eta antzerki zuzendariak; Ortzai sortu zenetik hamar urtera proiektu «umila» dela nabarmendu du, baina «oinarri sendoak» dituena. Atzerrian bildutako esperientziaren altxorra sorterrian ogibide bihurtzea zuen amets Iker Ortiz de Zarate aktoreak (Gasteiz, 1970). Ilusio horren emaitza Ortzai izan…

«Emakume lesbianak ikusezin egin dituzte»

Chiapasko emakume lesbianen borrokaren inguruko ‘Esas, ellas, nosotras’ dokumentala aurkeztu du Gutierrezek Euskal Herrian, Yolanda Garciarekin batera. «Memoria historikoa» du ardatz lanak. K‘inal Antzetik erakundeak sortu du Esas, ellas, nosotras dokumentala (Horiek, haiek, gu). Chiapasko (Mexiko) emakume indigenekin lan egiten duten emakume mexikar lesbianen inguruko lana da. Marla Gutierrez (Mexiko Hiria, 1974) da egileetako bat,…

Abenduaren 8ko eraso homofoboa gaitzetsi du Bilboko Udalak

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuioa adierazi du eraso homofoboaren aurrean, eta ohartarazi ez dela aurten gertatutako aurrenekoa. Halaber, babesa azaldu dio biktimari. “Gisa honetako erasoak eguneroko bazterketa testuinguru zabalago batean kokatzen dira”, udalak azaldu duenez: “Homo-lesbo-transfobia giza eskubideen urraketa onartezina da”. “Askatasunaren eta berdintasunaren aurkakoak” izateaz gain, udalak azpimarratu du erasoak “gizartearen elkarbizitzaren muinean dauden balio…

ARTEA, MARRA GORRIEN MENPEKO

Abel Azkonaren azken erakusketak berriro azaleratu du soka luzeko eztabaida bat: non amaitzen da artistaren askatasuna, eta non hasten zilegi ez denaren eremua? Lausoak dira marra gorriak, eta ez da erraza izaten zehaztea. Hori ikusirik, gizartearen kontzientzia kritikoa galdegiten du askok. Iazko maiatzaren 29a. Paris. Orsay museoan sartu da Deborah de Robertis artista luxenburgotarra. Igaro…

Fanatismoaren kontrako protesta egin dute Iruñean

Ehunka lagun bildu dira udalari babesa agertzeko. Antolatzaileen ustez, memoriaren auzia oztopatzea da integristen asmoa. Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastiahitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura egin zuten…

“Fundamentalismoa” salatu dute ehunka lagunek Iruñean

Aldaketarekin, denon Iruñea. Fundamentalismorik ez lelopean, manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan, Abel Azkonaren erakusketak sortutako kritiken harira. Abel Azkona artistak ostia sagaratu batzuekin pederastiahitza idatzi zuela-eta, haren Desenterrados erakusketak polemika eragin zuen iragan astean. Erakusketa iketzeko eskatu zioten fiskalari, eta ehunka kristau elkartu zen erakusketan bertan, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Halaaber, Gazteluko plazan bilkura…