BIDEZ BIDE taldeak ‘MOTXILA IKUSEZINA’ dokumentala aurkezten du
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaX Berdintasunerako Gunea urriaren 1etik 31ra ospatuko da
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaX. Berdintasunerako Gunea 2013ko urriaren 1etik 31ra burutuko da eta ardatz nagusia honako izango da: “Berdintasuna: gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea”. “Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunerako Gunea” urteroko topaketa da. Bere helburua emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen, taldeen eta elkarteen lana bildu, ikustarazi eta indartzea da. Programa osoa hemen
El X Foro para la Igualdad se celebra del 1 al 31 de octubre
El X Foro para la igualdad de mujeres y hombres 2013 se celebrará del 1 al 31 de octubre en distintas localidades vascas y su eje central será “La igualdad: un derecho humano, un beneficio para toda la sociedad”. El Foro para la igualdad de mujeres y hombres es un espacio de encuentro anual cuyo objetivo es aglutinar, visibilizar y reforzar el trabajo que vienen realizando instituciones, colectivos y entidades a favor de la igualdad de mujeres y hombres.
EHGAMeko 2013.ko Kanpaldia, Irailaren 13-14-15ean, Oiartzungo Arritxulo aterpetxean
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaMARIBOLLOTRANS KANPALDIA 2013
EHGAMen 22. LES-GAY-TRANS KANPALDIAAzken urteetako ohiturari jarraituz, Euskal Herrriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM) antolatua, 22. Gay-les -Trans KANPALDIA ospatuko da.
Lo zakua eraman behar da ahaztu gabe!!!
PREZIOAK:
Aterpetxea: 79 €
Kanpina: 65 €
Izena emateko dirua sartu behar da ondorengo kontu korrontean izen abizenak abizenak ipiniaz.Zeliakoa bazara (Z) hizkia jarri adierazteko, barazkijalea baldin bazara (B) hizkia jarri.
Laboral Kutxa: 3035-0063-82-0630030222
Izena emateko azken eguna: irailak 10.Informazio gehiago:
667435570www.facebook.com/ehgam
ehgam@yahoo.comXXII. LES-GAY-TRANS-I-BI KANPALDIKO EGITARAUA 2013.
IRAILAK 13 OSTIRALA:
18:00etatik aurrera Ongi etorria.
21:30ean Afaria.
Afalostean 12+1 UNA COMEDIA METAFÍSICA filma.IRAILAK 14 LARUNBATA:
09:00etatik 10:00etara Gosaria.
10:30ean Paseo Botanikoa.
11:00tan LES-GAY-TRANS-I–BI Literatura.
14:00tan Bazkaria.
16:30ean Euskal dantzak.
18:30ean MODERNITATEA: ZIENTZIA ETA ERLIJIO ARTEKO EZKONTZA.
21:00tan Afaria.
23:30ean Jaia: Dj-ak Goizalderarte.IRAILAK 15 IGANDEA
9:30 – 11:00 gosaria
11:00tan Arditurriko meategira bisita gidatua (5,10 € sarrera)
14:30 Bazkaria
XXII. ACAMPADA LES-GAY-TRANS-I-BI 2013.
13,14 y 15 de Septiembre, en el albergue Arritxulo de Oiartzun
PRECIOS:
Albergue: 79 €
Camping: 65 €
Es necesario llevar el saco de dormir!
Para apuntarse, indicar nombre y apellido al hacer el ingreso en la siguiente cuenta de Laboral Kultxa
3035-0063-82-0630030222.
Si eres Celíaco, añade también una “Z”, y si eres vegetariano pon una “B”.
Último día para apuntarse: 10 de septiembre.
Más información
667435570
PROGRAMACIÓN DE LA XXII LES-GAY-TRANS-I-BI ACAMPADA.
VIERNES 13 SEPTIEMBRE
A partir de las 18:00
A las 21:00 cena
Despues de la cena, emisión de la película 12+1 UNA COMEDIA METAFÍSICA
SÁBADO 14 DE SEPTIEMBRE
De 9:00 a 10:00 desayuno
A las 10:30 Paseo Botánico
A las 11:00 LGTB literatura
A las 14:00 Comida
A las 16:30 Bailes Vascos
A las 18:30 MODERNIDAD: UNA UNIÓN ENTRE CIENCIA Y RELIGIÓN
A las 21:00 Cena
A partir de las 23:30 Fiesta Dj´s
DOMINGO 15 SEPTIEMBRE
De 9:30 a 11:00 Desayuno
A las 11:00 visita guiada a las minas de Arditurri (entrada 5,10 €)
A las 14:30 Comida
OHARRA:
Adi denok!
Egonaldi erdia eskeintzen ari gara larunbatetik igandera.
Lo zakua eramam behar da ahaztu gabe!
Aterpetxea: 39 €
Kanpina: 32 €
Izena emateko dirua sartu behar da ondorengo kontu korrontean izen abizenak abizenak ipiniaz.
Zeliakoa bazara (Z) hizkia jarri adierazteko, barazkijalea baldin bazara (B) hizkia jarri.
Laboral Kutxa: 3035-0063-82-0630030222
Izena emateko azken eguna: irailak 10.
Informazio gehiago:
www.ehgam.org
667435570
www.facebook.com/ehgam
ehgam@yahoo.com
NOTA:
Atención a tod@s!
Estamos promocionando media estancia de sábado a domingo.
Albergue: 39 €
Camping: 32 €
Para apuntarse, indicar nombre y apellido al hacer el ingreso en la siguiente cuenta de Laboral Kultxa
3035-0063-82-0630030222.
Si eres Celíaco, añade también una “Z”, y si eres vegetariano pon una “B”.
Último día para apuntarse: 10 de septiembre.
Más información
www.ehgam.org
667435570
www.facebook.com/ehgam
ehgam@yahoo.com
GARA: Sexu berekoen arteko lehen ezkontzak egin dituzte Zeelanda Berrian
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaTash Vitalik eta Mel Rayek elkarri baiezkoa eman zioten atzo goizean, 08.30ean, Aucklandeko gobernu bulegoetan. Ehun bat gonbidatuk zoriondu zituzten irteeran beraien arteko maitasunarengatik eta ezkontzarengatik beragatik ere.
«Gaurkoa egun historikoa da. Espero dut zeremonia hau beste herrialdeei erabaki bera hartzera bultzatzeko lagungarri izatea. Zeelandaberritarrek ulertu behar dute pertsona guztiak baliotsuak direla, nor maitatzen duten aintzat hartu gabe», esan zuen Matt Titlle apaizak ezkontzaren amaieran. Zeelanda Berriak homosexualitatea 1986an despenalizatu zuen, eta 2005ean bateratze zibilak onartu zituen.
Pasa den apirilean, urtebetez eztabaidatzen egon ostean, Legebiltzarrak sexu berekoen arteko ezkontza legeztatu zuen. Louisa Wall legebiltzarkide laboristak aurkeztu zuen lege proiektua aldeko 77 botorekin onartu zuten. 44 legebiltzarkidek aurka bozkatu zuten. Legea atzo sartu zen indarrean eta Wall Vitaliren eta Rayeren ezkontza horren lekuko izan zen.
Hori ez zen izan atzoko ezkontza bakarra, dozenaka bikotek gauza bera egin zuten horretarako leku bereziak aukeratuz. Lynley Bendall eta Ally Wanikau hodeien artean ezkondu ziren, hegazki batean, eta ohiko eraztunak beharrean, Pounamu harriaz egindako koilareak eman zizkioten elkarri. Beste bi bikotek Rotoruako Museoa eta bainuetxe bat aukeratu zituzten.
«Ezkontza homosexualen gainean entzun ditugun eztabaida guztiak teorikoak izan dira. Hemendik aurrera, benetan zer diren ikusteko aukera izango dugu; senideentzat, lagunentzat maitasuna eta konpromisoa txalotzeko ospakizun bat, alegia», nabarmendu zuen hedabideei eginiko adierazpenetan.
Berdintasunaren bidean eta kolektibo horren eskubideen aitortzan lan asko egiteko dagoela ohartarazi zuen. Ematen ari diren atzerapausoen adibide gisa Errusia aipatu zuen. Vladimir Putin presidenteak homosexualitatearen kontrako kanpaina abian ipini du eta eskuin muturreko taldeen eraso homofoboak nabarmen igo dira.
Homosexualitatea 76 herrialdetan kriminalizatuta dago, eta bostek heriotza zigorra ezartzen dute. Beste muturrean, Estatu espainolak eta frantsesak, Herbehereak, Belgikak, Kanadak, Hegoafrikak, Norvegiak, Suediak, Portugalek, Islandiak, Argentinak, Uruguaik, Danimarkak, AEBetako sei estatuk, Mexikoko hiriburuak eta Quintana Roo estatuak legezkotu dituzte sexu berekoen ezkontzak.
«Ez dut amore emanen», berretsi du Arrangoitzeko auzapezak
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaEz du gay eta lesbiana bikoterik ezkontzea onartzen Jean-Mixel Colo Arrangoitzeko (Lapurdi) auzapezak, eta postura horretan tinko jarraitzeko asmoa du: «Ez dut amore emanen». Mezu hori zabaldu zuen atzo arratsaldean, Baionako suprefetarekin egin bilkuratik atera zenean. Halere, herriko kontseilariekin erabakia adosteko asmoz, osteguna arteko epea onartu zion Frantziako Estatuaren ordezkariak. Bi gizonek osatu bikote bat ezkontzea errefusaturik du. Atzo zioenaz, bikotea herriko kontseiluko beste batek ezkontzea ez dute aipagaietan. Argi utzi zuen ez dutela «durduzatzen» arriskatzen dituen bost urteko kartzelak eta 75.000 euroko isunak.
«Bravo, Colo! Bravo, Colo!» oihu eta txalo artean, harrera beroa egin zioten elkartasunez bertaratu 150 bat herritarrek. Gay eta lesbianentzako ezkontza eta adopzio eskubidearen aurka direnentzat Colo idolo bilakatu dela agertu zen atzo. Andana bat hurbildu zitzaizkion musu bat edota sinadura bat jaso nahian. «Zutaz harro gaude!» edota «Kuraia handia duzu!» gisako esaldiak entzun zituen esker on gisa. Sostengu horrek «on» egiten diola erranik, guztiak eskertu zituen, argi utziz «kate baten katebegi bat» besterik ez dela.
Ipar Euskal Herriko Antifaxisten Sareak deiturik, gay eta lesbianen eskubideen aldeko 30 bat lagunek ere elkarretaratzea egin zuten hortik hurbil. Homofobo, integrista, faxista: zure eskubideak nahi ditugu, ez zure iritzia leloa zeraman banderolaren gibelean egon ziren, aurkakoetarik lauzpabost metrotara. Han zen Joel Sistiague atxilotu zuen Poliziak, aurkarien esku zarta artean. «Ukaldiak eta zauriak» egitea leporaturik, polizia etxera deitua da gaur 12:00etan. Elkarretaratzera deitu du Ipar Euskal Herriko Antifaxisten Sareak. Poliziaren ekintza baikorki baloratu zuen Serge Harrizmendi Manif Pour Tous kolektiboaren ordezkariak.
Aldekoek legearen errespetua exijitzen zuten, eta aurkakoak auzapezen kontzientzia askatasuna eskatzen aritu ziren. «Lege hori ilegitimoa da. Kontzientzia askatasuna exijitzen dugu. Hollandek hitzeman zuen, baina gutxiengo ahula den LGBT lobbyaren presio pean atzera egin zuen», esan zuen Harrizmendik François Hollande Frantziako presidentearen aurkako herra sentitu zen mobilizazioan. Hitz hartzaileek Hollande deitura ahoskatzen zuten aldi oro «dimisioa!», «sozialista diktadorea» eta era horretako oihuek hartzen zuten gaina. «Joera faxistak dituzte gobernukoek. Ez badugu ezer egiten, faxismoak hartuko du gaina. Begira, Hitler nazional-sozialista zen», adierazi zuen Patrick Straussek.
Mezu homofoboak
Hitz hartzaileek haien erranak ongi neurturik baldin bazituzten, sostengatzaileen artean diskurtso homofoboa presente zen. «Aita bat eta ama bat osagarriak dira; bi gizon ala bi emazte ez da orekatua, eta umearentzat ez da on. Gainera, eskema hori errepikatuko da eta jendartean nahastura nagusituko da», azaldu zuen bere izen-abizena zehaztu nahi ez zuen manifestari batek. Lasai asko mintzo zen, aldiz, Serge Dumas: «Animaliak gu baino hobeki portatzen dira; ez dituzu ikusten sexu bereko bi lehoi, bufalo ala errinozero elkarrekin! Basapiztietan ez da homosexualik, arrak elkar hiltzeraino doaz emea lortzeko!». Homofobiari arrazismoa ere gehitzen zuten batzuek: «Joan daitezela Senegalera ipurditik hartuak izateko!».
Generoari buruzko gogoeta eskoletan zabaltzeko asmoa du gobernuak. Xede horren aurka hitza hartu zuen Marie Lissalde Les Meres Veilleuses kolektiboko kideak. Haren ustez, «oso arriskutsua» da generoari buruzko teoria. «Okerbidean ezartzen ditugu haurrak sinetsaraziz mutil bati neska izan litekeela eta neska bati mutil izan litekeela, biziki lanjerosa da».
Arrangoitzeko bikoteak salaketa jarriko du «homofobia izaerako diskriminazioa» pairatzen duelako. International Day Against Homophobia and Transphobia elkarteak ere auzitegira jotzeko asmoa agertu du.
Bi gizon ezkondu eta legea bete du Arrangoitzeko Herriko Etxeak
/in Kategoria barik @eu /by Editoreaean-Michel Martin eta Guy Martineau-Espelek lortu dute azkenean ezkontzea. Lapurdin ezkondu ziren, atzo, 17:30ean, Arrangoitzeko Herriko Etxean. Jean Michel Colo Arrangoitzeko auzapezak ezarritako traba guztiak gainditu ditu bikoteak, Frantziako legeak aitortzen dien ezkontza eskubidea betearaziz. Frantzian sortuak dira bi gizonak, baina hitz batzuk euskaraz egin zituzten, azken asteotan Ipar Euskal Herrian jaso duten sostengua eskertzeko.
Izan ere, Frantziako Parlamentuak maiatzaren 18an onartu zuen sexu bereko pertsonen arteko ezkontza eskubidea. Naturaltasunez, Martin eta Martineau-Espelek herriko etxera jo zuten, beren eskubidea baliarazteko. Auzapezak, ordea, argi adierazi zien ez zuela legea beteko. Baina adierazpenetik ekintzetara pasatu zen auzapeza, eta, bikoteak ezkontza eskaria ez egin ahal izateko, herriko erregistro zibila itxi zuen.
Martineau-Espelek eta Martinek hainbat elkarteren sostengua ukan zuten hastapenetik. Bertzeak bertze, Les Bascos elkarteak lagundu zuen bikotea legezko prozedura betetzen, bikoteak deliberatu zuelarik auzitegian salaketa ezartzea. Ipar Euskal Herriko hainbat taldek ere egin zuten ezkontza eskubidearen alde, hala nola EH Bai, LAB, CGT, PC, Berdeak, Planing Familialek eta hainbat talde feministek.
Adierazpen ugari egin arren, auzapezak ez zuen legerik urratu erabakia ekintzetara eraman artean. Horrela jakinarazi zuen Patrick Dallennes Baionako suprefetak, BERRIAri eta Ipar Euskal Herriko euskal hedabideei emandako elkarrizketan.
Frantziako agintariek berehala erran zuten ez zutela onartuko legea urratzea. Manuel Valls Frantziako Barne ministroak adierazi zuen Auzapezak ezkontza ez egitea deliberatzen bazuen «zigor handiak» ukanen zituela. Vallsen hitzen garrantziaz ohartzeko, bilkura batera deitu zuen suprefetak Colo. Jakinarazi zion legea urratzen segitzen bazuen kargutik ken zezakeela. Horrekin batera, isun handiak ordaindu beharko zituela ere zion ezagutarazi suprefetak, Vallsen aginduz. Bost urteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna har zezakeen zigortzat. Gibelera egitea deliberatu zuen auzapezak. Hautetsi batek onartu du egitea ezkontza.
Vallsek gogoratu zuen ezkontza legearen oinarria ez dela aldatu 1804az geroztik eta auzapez batek, edo ordainean herriko etxeko zinegotziek ezin diotela uko egin, ezkontza eskaria egin duen bikoteko kide bat bederen herri horretan bizi bada. Nabarmendu zuen lege horrek ez duela salbuespenik onartzen.
Eskuineko auzapez eta zinegotzi batzuen sostengua ukan zuen Colok. Baita Marc Aillet Baionako apezpikuarena ere. Kontzientzia eragozpena baliatzeko asmoa zuten hautetsien adorea goretsi zuen apezpikuak.
Azkenik, bikoteak saihestu du sortu den zirimola mediatikoa, eta egiazki lortu nahi zuena egin ahal izan du: ezkontzea. Sostengua adierazi dieten guztiei esker ona adierazi diete.
Azkenean, herrian ezkontzen ahalko da arrangoitzeko gay bikotea
/in Kategoria barik @eu /by EditoreaArrangoitzeko auzapezak iragarri du bere ordezko batek ezkonduko duela gay bikotea. Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen (LGBT) Askapenerako Nazioarteko Eguna da gaur.
Arrangoitzeko auzapezak eta kontseilariek egindako bilera baten ostean, auzapezaren ordezko batek onartu zuen barda gay bikotea ezkontzea. Hala iragarri zuen Jean-Mixel Colo auzapezak ohar batean. Eta, horrenbestez, ekainaren 17an ezkontzeko eskatu zuen Arrangoitzeko gay bikotea herriko etxean ezkondu ahalko da. Ez dute hautetsiaren izena jakinarazi.
Bikoteak auzapezaren aurkako salaketa jarri du egunotan, «homofobia diskriminazioa» pairatzen duelako. Maiatz amaieran sexu bereko pertsonak ezkontzearen aurka azaldu zen Colo, sutsu. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian indarrean sartu berri den lege berria ez zuela beteko agindu zuen. Astelehenean, Baionako suprefetarekin bilera izan zuen auzapezak. Bileraren ostean, 150 jarraitzailek baino gehiagok txalo artean hartu zuten Colo. Ipar Euskal Herriko Antifaxisten Sareak deiturik, berriz, elkarretaratzea egin zuten sexu berekoen eskubideen alde. Bi taldeen artean liskarrak izan ziren.
Bestalde, Aukeratzeko Eskubidearen Aldeko Kolektiboko kideek suprefetarekin bilera izan zuten atzo Baionan, Arrangoitzeko gay bikotearen aferaz hitz egiteko.
Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen (LGBT) Askapenerako Nazioarteko Eguna da gaur eta hainbat ekimen burutuko dituzte Euskal Herrian gaindi. Ipar Euskal Herriari doakionez, iragan larunbatean ospatu zuten Harrotasun Martxa Miarritzen ehundaka herritarrek.