ESTRENO MUNDIALA TXANTXARREKAN!!!

MARTXOAK 26, ASTEAZKENA: TXANTXARREKA GAZTETXEAN (ANTIGUA)
ARRATSALDEKO 19:30 tan
DOHAINIK

MIERCOLES 26 DE MARZO- TXANTXARREKA GAZTETXEAN (ANTIGUO)
19:30 HORAS
GRATIS

27 Urte ez dira ezer!
Zintzilik Irratia, herri baten historia

(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)
Euskara / Gaztelera (azpititulatua)

Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu
zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako
mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan
ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia,
homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat
informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik
kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere
jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino,
Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.

Trailerra:
http://www.youtube.com/watch?v=_sgBjFALT0k&list=UUy_Gl0Flmfx_dBdLewIvteA#t=149

UNESKO ETXEAk “Giza eskubideen aldeko erakundeak Euskadin, Helmena eta erronkak” mahai-ingurua antolatzen du, Donostian

MAHAI INGURUA MESA REDONDA
Giza Eskubideen aldeko erakundeak Euskadin.

Helmena eta erronkak

Las instituciones de Derechos Humanos en Euskadi.

Alcance y retos

2014ko martxoaren 20a

18:30etan

Arrasate Kutxa Aretoa

(Arrasate kalea 12) mapa

DONOSTIA

 

20 de marzo de 2014

18:30h.

Sala Arrasate Kutxa

(Arrasate kalea 12) mapa

DONOSTIA

UNESCO Etxeak “Giza eskubideen aldeko erakundeak Euskadin. Helmena eta erronkak” mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitu.

Gizarte zibilean eta euskal instituzioetan giza eskubideak babesteko eta sustatzeko lan aktiboa egiten duten erakundeetako ordezkariek haien funtzionamenduari buruz eztabaidatuko dute, eta aztertuko dute zenbateraino erantzuten dieten euskal gizartearen beharrei.

Era berean, etorkizunerako erronken berri emango dute, eta analizatuko dute ea egokia ote den koordinazio handiagoa izatea euskal erakundeen eta Estatuko eta nazioarteko erakundeen artean.

UNESCO Etxea te invita a la mesa redonda “Las instituciones de Derechos Humanos en Euskadi. Alcance y retos”.

Representantes de organizaciones de la Sociedad Civil e Instituciones Vascas que realizan un trabajo activo en la defensa y promoción de los derechos humanos debatirán acerca de su funcionamiento y el grado en que responden a las necesidades de la sociedad vasca.

Asimismo compartirán sus retos futuros analizando la pertinencia de una mayor coordinación entre las instituciones vascas y con instituciones estatales o internacionales.

Parte-hartzaileak: Intervienen:
Faustino López de Foronda, arartekoaren idazkari nagusia.

Joana Abrisketa, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko kidea eta  Nazioarteko Eskubide Publikoaren titularra.

Gorka Ruiz, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko presidentea eta Bakeolaren koordinatzailea.

Mikel Mancisidor, Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kide eta UNESCO Etxeko zuzendaria.

Faustino López de Foronda, Secretario General del Ararteko.

 

Joana Abrisketa, Titular de Derecho Internacional Público. Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe de la Universidad de Deusto.

 

Gorka Ruiz, Presidente del Foro de Asociaciones de educación en derechos humanos y por la paz y coordinador de Bakeola.

 

Mikel Mancisidor,, Miembro del Comité de Derechos Económicos, Sociales y Culturales de las Naciones Unidas y Director de UNESCO Etxea-Centro UNESCO del País Vasco.

Informazioa eta izen-emateak Información e inscripciones
Sarrera doakoa da.

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik jakinarazi:

Online izen-emate formularioa

Informazioa: m.vazquez@unescoetxea.org

      tfna: 94 427 64 32

Entrada libre

Se ruega confirmación:

Formulario de inscripción on-line

Información: m.vazquez@unescoetxea.org

  tlf: 94 427 64 32

#OccupyLove: Erabat akituta bukatu gabe monogamia ezbaian jartzeko lantegia

Monogamia krisian dagoela erakusten digute desleialtasun adierazleek; hori bera adierazi digute, ia denok, gure maitasun harremanetan zehar, pilatutako erlazio- amaiera mingarriek ere. Dena dela, zeintzuk lirateke harremanak izateko pentsa genitzakeen bestelako moduak, hain zuzen ere, bereizketa afektibotik pasa gabe? Halaber, zelan josi genitzake txera-erlazioak, hain justu, saiakera horretan bihotzari pairarazi gabe? #OccupyLove-etik lantzen ditugu teknologia desberdinak zeintzuk laguntzen diguten, besteak beste, aurre egiten angustiari, jeloskortasunari eta baita iada ezagunak ditugun harreman-egiturak deseraikitzeari diogun beldurrari ere; nolabait, leku ez posesibo eta ez esklusiboetatik erlazioak eraikitzeko erak jorratzearekin batera. Horretaz guztiaz gain, elaboratzen dira bideak antzemateko ihes emozionala eta sexu-afektu kapitalismoa eta, berebat, eraikitzeko, guztion artean, afektuetan onarritutako pentsamendu politikoa.

Brigitte Vasallo idazlea da, era berean, Colectivo Cautivoko kidea da, hain justu, aniztasuna sustatzeko. Horrez gain, Polyamor Cataluñako partaidea da eta #OccuyLove emakumeen, bolloen eta transen taldearen dinamizatzailea ere bai.

Bihurriok-oihuka-Brigitte-Vasallo-web

BERRIA: Abortatzeko askatasun eske

Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mobilizazioak

Abortuaren lege aldaketa «eskubideen atzerakadaren gailurra» dela salatu dute Emakumeen Eguneko ekitaldietan

«Emazte eta ama gisako» emakume eredua ezartzeko asmoez ohartarazi dute

aborto1

Ehunka lagun bildu ziren atzo eguerdian Gasteizen, Martxoaren 8ko manifestazioan. / JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

aborto2

Jendetza Bilbon. Manifestazio jendetsua egin zuten iluntzean Bilbon. Saltoki bateko erakusleihoko manikiak eraman, eta elkarren gainean bota zituzten kalean, hilotzak bezala. Performance bat egin zuten abortu eskubidearen alde, eta flashmob-a ere bai. / ARITZ LOIOLA / ARP

aborto3

Aldarria eta jaia Iruñean. Ehunka lagun bildu ziren Iruñeko martxan, eguerdian —4.000 lagun, udaltzainen arabera—. Abortu eskubidea eskatzeko kartel ugari eraman zituzten. Jai giroan egin zuten protesta, eta bukaeran flashmob bat egin zuten. / MANTEROLA / ARP

aborto4

Salaketa Baionako erdigunean. Martxoaren 8arekin batera emakumeen egoera salatzera dei egin zuten hainbat emakume taldek Baionan. Abortuaren legea, genero bortizkeria eta lan arloko diferentziak jarri zituzten egoera makurraren adibidetzat. / JULEN PASCUAL

Gure askatasuna borrokatuz lelopean, milaka lagunek ibili zituzten Euskal Herriko hiriburu eta herrietako kaleak, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Haien bizitzen jabe direla aldarrikatu zuten, «bizitzea merezi duen bizitzaren jabe». Espainiako Gobernuak egindako «eskubide atzerakadaren» eta, bereziki, abortuaren legea aldatzeko proiektuaren aurrean, haien gorputzei buruz erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten; murrizketa horiekin emakumea «adingabeko pertsona gisa» hartzeko helburua dutela ohartarazi dute.

Gasteizko manifestazioa hasi aurretik, San Anton Plazan bildutako jendetza ikusita, behin-behineko balorazio «oso positiboa» egin zuen Eli Etxeberriak, Arabako Emakumeen Asanbladako kideak. Martxoaren 8a «aldarrikatzeko» egun berezia dela aitortu zuen, baita borroka feminista egunez egunekoa dela nabarmendu ere. «Abortuaren lege aldaketa atzerakada erraldoia da, baina ez da bakarra; emakumea berriro etxera itzul dadin saiatzen ari dira, zaintza lanak bere gain har ditzan. Eta ez dugu onartuko».

Martxoak 8 Gasteizko Plataforma Feministak abortatzeko eskubidea aldarrikatu du Emakumeen Egunean. Salatu du «ama eta emazte gisako» emakume eredua ezarri nahi dutela, betiere gizon eta emakumeek osatutako familia nukleoen barruan. «Amatasuna ezartzen diguten heinean, bestetik, debekatu egiten digute», salatu dute plataformako kideek, lagundutako amatasunerako doako sarbidean egindako murrizketak gogora ekarriz.

«Hasieran bezala gaude»

Sandy —ez du abizenik eman—, 61 urtekoa, bandera morez eta lagunez inguratuta dago San Anton plazan, manifestazioa hasteko zain. «Gauza asko aldarrikatu behar dira oraindik; hasieran bezala gaude», nabarmendu du. Abortua, emakumearen laneratzea… «Apur bat aurreratu dugula diote, baina desberdintasuna bertan dago oraindik: lanean, etxean, kalean…». Hori aldatzeko bidean manifestazioan parte hartu dutenen pausoa nabarmendu du; adin guztietako pertsonek parte hartu dute.

«Krisi ekonomiko-matxistaren» aitzakiarekin egiten ari diren eskubide murrizketa guztiak nabarmendu ditu Asun Ruizek, 47 urteko emakumezkoak. Abortuaren legea aldatzeko asmoa «azken gehiegikeria» dela azaldu du, baina mutur horretara heldu aurretik hamaika murrizketa gehiago ere egin dituztela. «Aurten, abortua da manifestazioaren ardatz nagusia, baina azken urteetako pankartak eta leloak ere manifestazioan daude, inplizituki bada ere».

Martxoak 8 Gasteizko Plataforma Feministak azken urteetan gizarte politiketan egindako murrizketak gogora ekarri ditu manifestazioaren bukaeran, eta hori bideratzeko eskatu du: Aberastasunaren banaketa zuzena eta orekatua, andre oro eta haien behar zehatzak artatuko dituen osasun sistema publikoa bermatzea…

Hezkuntza ere hizpide izan du plataformak, baita manifestazioan parte hartu duten hainbat pertsonak ere. «Gallardonek abortuan egin nahi duen gauza bera egin du Wertek hezkuntzan: eskubideetan hainbat urte egingo ditugu atzera», nabarmendu du Roberto Aialak, 43 urteko gasteiztarrak, manifestazioa Bakea kaletik jaisten ari dela. Aialak gogorarazi du hezkuntza lege berriak diru laguntza bermatzen diela ikasleak sexuaren arabera ikasleak banatzen dituzten ikastetxeei.

Jokabide atzerakoiak, saritu

Abortu legea aldatzeko egitasmoak borroka feminista «bizkortu» duen ustea agertu du Nekane Lopezek (32 urte). Ordea, gaineratu du gizartearen «erantzun bateratuak» ez duela eraginik izan eskubide murrizketa eragin duten agintari politikoengan. Are gehiago, jokabide «atzerakoiena» dutenak saritzen dituztela ohartarazi du. «Emakumeak iraindu eta bi egunera, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia Euskadiko PPko idazkariorde nagusi izendatu dute».

Gasteizko Bilgune Feministak gogorarazi du Gasteizko kaleak ibili zituzten emakumeen borrokatzeko grinak datozen egunotan jarraipena izango duela. Abortatzeko eskubidearen aldeko Gasteizko Asanblada hirugarrengoz bilduko da asteazkenean, 19:00etan Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Bertan, besteak beste, apirilaren 5ean Iruñean egingo duten manifestazio nazionalerako prestaketa lanak egingo dituzte. Askatasunaren alde egunero borrokatzen jarraitzeko.

DIARIO VASCO: «Tematia naiz. Lau aldiz joan nintzen ‘Alpeetako distira’ harrapatzera»

Bakartxo Aniz Aldasoro, Argazkilaria

Bakartxo Aniz Aldasorok argazki-erakusketa ipini berri du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan

ugatza

Erakusketako argazki bat. Ugatza hegan argazkilariari begira. :: Bakartxo Aniz Aldasoro

Bakartxo Aniz Aldasorok argazki-erakusketa ipini berri du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Eta, Urretxura aldatu aurretik, Donostiako Boulevarrean izan da, oso harrera ona izan duelarik. Iruñean jaioa, aitaren herrian bizi da orain, Legardan. Gaztetan basozain moduan egin zuen lan, gero Donostiako Ivasfot-en egin zuen argazkigintza-ikastaroa, eta gaur egun argazkia du bizibide eta bizimodu.

-Erakusketan, tamaina handian ipini duzu Mattterhorn (Cervino) mendiaren argazki hori, eta azpiko azalpenean diozunez «obsesioa» izan da zuretzat.

-Suitzako Alpeetan dago mendi hori. Ikusia nuen liburuetan-eta, baina bertatik bertara ikusi nuen aurreneko aldian txundituta gelditu nintzen. Nahi nuen lortu argi berezi bat harrapatzea, «Alpeetako distira» esaten diotena.

-Eta zertan da distira hori?

-Zerikusia dauka atmosferako gas nobleekin. Jendeak uste du egunsentiko argi-motaren bat dela, baina ez da hala. Eguna argitzen hasi aurretik izan ohi da: mendiak tonu moreak hartzen ditu eta elurrak arroxa kolorea. Bi minutu irauten du fenomenoak. Gero, berriro gaua sar-tzen da, eta handik ordu erdira edo ordubetera hasten da egunsentia.

-Eta argazkia ez zen erraza izan.

-Ez. Askotan lainatuta egoten da alde hori. Lau urtetan joan nintzen bertaraino, furgoneta hartuta. Eta laugarren aldian lortu nuen. 2006an izan zen. Oso tematia naiz.

-Ematen du hegaztiak oso gustuko dituzula.

-Bai, oso animalia estetikoak dira. Guztiok ikusten ditugu hegaztiak, baina urruti samar beti, eta ezin izaten dugu, adibidez, lumajea behar bezala nabaritu. Eta argazkietan hegaztien begirada harrapatzea ere gauza ederra da.

-Erakusketako beste argazki deigarri bat: ugatza (Gypaetus barbatus, quebrantahuesos) ageri den hau. Zer distantziatara egina da?

-Hegazti sarraskijale hauen kasuan, normalean 40 metro izaten dira.

-Ugatza oso gustukoa duzu, ezta?

-Bai. Ikusten duzu bularreko lumaje gorrizta hori? Berez, lumajea txuria da, baina hegazti honek egiten du metal-urarekin tindatu. Ez dakigu zergatik; beharbada, zomorroak akabatzeko, edo beharbada estetikarengatik, bikotekidearen aurrean erakargarriago egoteko-edo.

-Azeriaren argazkiak ere badaude erakusketan. Ez ziren egiten errazak izango, usaimen oso garatua daukate-eta.

-Batzuetan azerien bila joan izan naiz, banekielako inguru horretan zebiltzalako. Beste askotan ‘hide’-etan egiten dugu lana, hau da, ezkutaleku berezietan gordeta. Jana ipintzen duzu gertu eta zain-zain geratzen zara. Hegaztiekin errazago izan ohi da; ugaztunek, berriz, segituan aditzen dute gizakiaren usaina eta hurbiltzekotan errezelo handiz hurbiltzen dira.

-Pirinioak izan dira zure ibiltoki printzipala, ezta?

-Nire bigarren etxea dira Pirinioak. Nahiko ongi kontserbaturik daude. Eski-estazioetatik kanpo, paraje basatiak dira oro har. Alpeak beharbada txundigarriagoak dira, baina hondatuago daude.

-Basa de la Mora-ko aintzira honen argazkia ere tamaina handian ipini duzu erakusketan.

-Jendeak uste du paisaiak erretratatzea errazago dela, baina ez dut uste. Hori ere obsesio izan nuen. Nahi nuen mendia ikus zedin uretan islatuta, eta egun batean -eguzkia ezkutatzen hasia zen arratsalde batean- lortu nuen azkenean. Paraje hori aski ezezaguna da, Benasque eta Bielsa artean dago.

-Zure lana bakartia da.

-Bai, halaxe da. Nahiago dut bakarrik ibili eta bakarrik egin argazkiak. Hasieran lagunak eramaten nituen aldamenean, baina desastrea zen: itxoinaldi luzeak egin behar bazuten aspertu egiten ziren. Normalean zazpi edo hamar eguneko irtenaldiak egiten ditut, eta egun batean igual berrehun metro besterik ez ditut egiten, sugandila bat ikusi dudalako eta hantxe gelditu naizelako, zulotik noiz irtengo zain.

-Aragoiko Pirinioetako hustutako herriei buruzko argazki-liburua prestatzen ari omen zara.

-Nahi dut hango atomosfera erakutsi. Kanpotik harri-pilak ematen dute, baina hori baino askoz gehiago dira. Hunkigarriak dira! Ez dakizu nolako energia sentitzen den herri horietan! Etxe haietan sartzen naizenetan beti hanka-puntetan ibiltzen naiz, halako zirrara eragiten didate.